Eibar
Eibarrek galdu egin du Atletico Madrilen aurka, eta bi puntura ditu jaitsiera postuak (1-3)
Adela Ricoren golak Erregina Kopako final-zortzirenetara eraman du Eibar, Levanteren aurka (0-1)
Jon Ander Ulazia, Eibarren presidentea: “Eibarzale batentzat ez dago klubeko presidentea izatea baino ohore handiagorik”
Emaitzak
Eibar taldeari buruzko albiste gehiago
Gironak Eibarren bolada txarra luzatu du (2-1)
Jokin Aranbarriren taldeak irabazi gabeko seigarren partida lotu du, 18 puntutik hiru bakarrik lortuz.
Eibarrek galdu egin du Atletico Madrilen aurka, eta bi puntura ditu jaitsiera postuak (1-3)
Eibarrek 1-3 galdu du Atletico Madrilen aurka Ipuruan F Moeve Ligako 12. jardunaldian. Madrilgo taldea, sei jardunaldi irabazita, Ligako bigarren postura igo da, behin-behinean. Gaurkoarekin, armaginek zazpi partida daramatzate ligan garaipenik eskuratu gabe, eta bi puntura dituzte jaitsiera postuak.
Adela Ricoren golak Erregina Kopako final-zortzirenetara eraman du Eibar, Levanteren aurka (0-1)
Talde armagineko erdilariak, 65. minutuan, txapelketako hirugarren kanporaketako partidan erabakigarria izan den gola sartu du, Buñolen. Horrenbestez, Eibar hurrengo kanporaketako zozketan izango da, azaroaren 26an.
Jon Ander Ulazia, Eibarren presidentea: “Eibarzale batentzat ez dago klubeko presidentea izatea baino ohore handiagorik”
Jon Ander Ulaziak hartuko du Amaia Gorostizaren lekukoa Eibarren presidentetzan, agintaldia amaitzeko geratzen den urtebetean. Asteazkenean, hedabideen aurrean hitz egin du, zer-nolako helburuak dituen azaltzeko.
Jose Mari Amorrortu: “Blas Ziarreta erreferente bat da; entrenatzaile arropa janzten zuenean eraldatu egiten zen"
Jose Mari Amorrortu prestatzaile ohiak Blas Ziarreta (Santurtzi, Bizkaia, 1947) entrenatzaile historikoaren figura goraipatu du; asteartean hil da, 79 urte zituela. "Garai hartan Blas eredu bat zen, pasioa transmititzen zuen", gogorarazi du. "Zelaira iristen zenean eztanda bat bezalakoa zen", erantsi du.
Gaizka Garitano: “Blas Ziarreta maisu aparta izan da, entrenatzaile aurreratua, batez ere taktikoki"
Gaizka Garitanok Blas Ziarreta (Santurtzi, Bizkaia, 1947) entrenatzaile historikoaren ondarea goraipatu du. Prestatzaile santurtziarra hil egin da, gaur, asteartea, 79 urte zituela, futbolean hainbat hamarkada eman ondoren. "Asko estimatzen genuen pertsona bat da", adierazi du Garitanok.
Blas Ziarreta hil da, Bizkaiko futbolaren erreferenteetako bat
Santurtziko entrenatzaile historikoa asteartean hil da, 79 urte zituela, hainbat hamarkadatan futbolean aritu ondoren. Eibar, Sestao, Burgos eta Bilbao Athletic taldeak zuzendu zituen, besteak beste.
Eibarrek eta Cadizek puntuak banatu dituzte, Ipuruan (1-1)
Armaginek aurrea hartu dute Jon Guruzetak bigarren zatian sartutako golari esker, baina Borja Vazquezek berdinketa ezarri du 74. minutuan.
Brimaren golak luzapenean eman dio garaipena Alavesi (2-1)
Alavesek 2-1 garaitu du Eibar Moeve F Ligako 11. jardunaldian. Kumba Brimak sartu du garaipenaren gola, Carmen Alvarezek berdinketa lortu ostean.
Esteban: “Badakigu Eibarren aurka lehiatu gaitezkeela”
Andrea Estebanek agerraldia egin du hedabideen aurrean, Eibarren aurkako derbiaren atarian. Entrenatzaileak partida berezia dela aitortu du, eta hiru puntuak eskuratzearen garrantzia nabarmendu du. Armaginen aurka lehiatzeko gai direla badakitela adierazi du, eta, gainera, Mendizorrotzan beti punturen bat lortu dutela gogorarazi du, behin izan ezik.
Goikoetxea: “Talde sendoa da, xehetasun txikietan erabakiko da partida”
Iñaki Goikoetxea Eibarreko entrenatzaileak agerraldia egin du hedabideen aurrean, Alavesen aurkako derbiaren atarian. Aurreko norgehiagokako emaitzari buelta emateko gogoz iritsiko direla aitortu du, eta halako norgehiagoka bat jokalarientzat motibazio berezia izan daitekeela nabarmendu du. Arabarren taldeari dagokionez, aurkari sendoa dela adierazi du: “Zaila da haiei gola sartzea, eta, ziurrenik, xehetasun txikiek erabakiko dute partida”.
Eibar eta Amorebieta Errege Kopako bigarren kanporaketara, Pamplona eta UD Logroñes garaitu dituzte eta
Martonek partidako hasieran sartu du aurreneko gola, Mutiloan, eta Magunazelaiak egin ditu talde armaginaren beste bi golak. Amorebietaren kasuan, berriz, Xalbat Larraldek egin du garaipenaren gola.
Amaia Gorostiza: “Etapa bat itxi eta beste bat zabaltzeko unea iritsi da”
Amaia Gorostizak SD Eibarren presidente izateari utziko dio, kargu horretan hamar urte eman ondoren. Ibilbide luze horri amaiera emateko ordua iritsi dela azaldu du Gorostizak, eta, 2027ra arte, Jon Ander Ulaziak hartuko du haren lekukoa.
Amaia Gorostizak ez du Eibarren presidentea izaten jarraituko
Klub armaginak zehaztu duenaren arabera, Administrazio Kontseiluak aldaketa ordenatua bultzatuko du, Jon Ander Ulaziaren gidaritzapean, 2027an egungo agintaldia amaitu arte.
Realak luzapenean irabazi du Eibarren aurkako derbia (1-2)
Marin, Sara Martin, penaltiz, eta Zumarraga, bere atean, izan dira partidako golegileak.
Hauek dira Errege Kopako lehen kanporaketan eta Erregina Kopako hirugarren kanporaketan atzeratu dituzten partidetako behin betiko ordutegiak
Espainiako Federazioak zehaztu egin du noiz jokatuko dituzten azaroaren 3tik 5era bitartean izan beharko ziren partidak; Jesus de Miguelen heriotzagatik atzeratu zituzten neurketak.
Futboleko lehiaketa nagusiek Jesus de Miguel omenduko dute asteburuan
EA Sports Ligan, Moeve F Ligan eta Hypermotion Ligan, partidak 9. minutuan eten egingo dituzte, Tenerifeko jokalariak zuen zenbakiari erreferentzia eginda. Atzeratu egin dituzte, besteak beste, Moeve F Ligako Costa Adeje Tenerife-Alaves partida eta Hypermotion Ligako Castello-Eibar neurketa.
Hypermotion Ligako Castello-Eibar partida eta F Ligako Costa Adeje-Alaves atzeratu dituzte
Castello-Eibar ostiral honetan zen jokatzekoa, 20:30etik aurrera. Costa Adeje-Alaves, berriz, igandean, 12:00etan.
Bertan behera, Errege eta Erregina Kopetako gaurko partidak, Jesus de Miguel jokalariaren heriotzagatik
Pamplona-Eibar eta Anaitasuna-Alaves norgehiagokak zeuden aurreikusita gaurko, 19:00etatik aurrera.
Eibarrek puntu bat eskuratu du Almeriaren aurka Pejiñoren gol ikusgarri batekin (1-1)
Armaginek 87. minutuan lortu dute berdinketa, Pejiñoren jaurtiketa ikusgarri batekin. Sailkapenean hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute bi taldeek.