Futbola
Reala, derbiko penaltiaz: “Gertatutakoak agerian uzten du beharrezkoa dela VOR aretoko ikus-entzunezko egiaztapen-prozedurak berrikustea eta indartzea”
Donostiako klubak, asteazken arratsaldean, komunikatu ofiziala argitaratu du, derbiko epaileen jardunari buruzko hausnarketa batzuk adieraztea helburu.
Jesus Owono: “Nire bizitzako egunik zailenak ari dira izaten”
Ekuatore Gineako atezainak babes mezua bidali die Jesus de Miguel Tenerife taldeko aurrelariaren senideei; De Miguel asteartean hil zen, bi jokalari horien arteko talka baten ondorioz larri lesionatu eta gero: “Min izugarria dut Jesusen heriotzagatik”, adierazi du Owonok.
Yangel Herrera: “Dohain handiko bi talderen arteko goi mailako partida izango da”
Realak Olympique Lyonen aurka jokatuko du bihar Anoetan. Yangel Herrerak prentsaurrekoan azaldu duenez, etxeko partidak izango dira txuri-urdinek Europa Ligan egingo duten bidea markatuko dutenak, eta biharkoa "goi mailako partida" izango da. (Bideoa gazteleraz)
Aramburu eta Yangel Herrera, Venezuelaren zerrendan Euskal Selekzioaren aurkako lagunartekorako
Realeko bi jokalariak datorren azaroaren 14an San Mamesen izango den partidarako aukeratu ditu Oswaldo Vizcarrondo hautatzaileak.
PSGk sendo eusten dio lehen postuari, Vila-real jipoitu du eta; Bartzelonak Aston Villari irabazi dio
Egungo Txapeldunen Ligako txapeldunak 0-6 hartu zuen mendean Vila-real, eta Hansi Flicken taldeak Unai Emeryren Aston Villari irabazi zion (3-0).
Guruzeta osaturik dago ezker belauneko ebakuntzaren ondoren
Athleticeko aurrelariari egin dioten ebakuntzak ez du eragozpenik izan. Orain, errekuperazio-aldi luze bati egin beharko dio aurre. Denboraldi honetan ez da berdegunera itzuliko.
Espainiako Futbol Federazioak ostiralera arte luzatu du bere lehiaketen geldialdia
Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) azaroaren 6ra arte atzeratu ditu Errege Kopako eta Erregina Kopako partidak. Erabakia CD Tenerifeko futbolaria hil ostean etorri da.
UEFAk minutu bateko isilunea agindu du partida guztietan, Jesus de Miguelen omenez
Beraz, minutu bateko isilunea egingo dute asteartean eta asteazkenean Txapeldunen Ligan; ostegunean, ostera, Europa Ligan eta Konferentzia Ligan.
Bertan behera, Errege eta Erregina Kopetako gaurko partidak, Jesus de Miguel jokalariaren heriotzagatik
Pamplona-Eibar eta Anaitasuna-Alaves norgehiagokak zeuden aurreikusita gaurko, 19:00etatik aurrera.
Jesus de Miguel Tenerife taldeko aurrelaria hil da, Andorraren aurkako partidan hartutako kolpearen ondorioz
Athletic punturik gabe itzuli da Tenerifetik, 2-0 galdu du eta
Lehoiak azken unera arte saiatu ziren, baina ate aurrean ez zuten asmatu.
Espainiako Federazioak azaldu du Aramburuk baloia ukitu egin zuela, eta San Mameseko derbiko penaltia “okerra” izan zitekeela
Connected Ball izeneko baloiaren ardura duen enpresaren txostenaren arabera, Realaren jokalariak “baloia ukitu” zuen, eta penaltia adierazteko erabakia “okerra” izan zitekeen.
Jagoba Arrasate: “Porrot oso mingarria izan da; burua altxatu behar dugu, akatsak zuzendu”
Osasunak 2-1 galdu du Deportivoren aurka. Jagoba Arrasatek "oso mingarritzat" jo du porrota, are gehiago irabazten hasi direla kontutan hartuta. Partida hasiera txarra egin dutela azpimarratu du, eta “bi opari” egin dituztela gaineratu.
Deportivok markagailua irauli du Osasunaren aurka, eta gorritxoek ezinean jarraitzen dute etxetik kanpo (2-1)
Ante Budimirrek, 33. minutuan, aurretik jarri du Nafarroako taldea, baina, bigarren zatian, Deportivok bi gol egin ditu, 64. eta 87. minutuetan, eta Jagoba Arrasateren taldeak ezin izan du punturik batu Riazorren.
Maroan Sannadik “gihar lesio moderatu-larria” du
Athleticen aurrelaria, Bilboko taldearen eta Realaren arteko derbian, ezker muskulatura iskiotibialean lesionatu zen. Hala, ematen du ezingo dela aritu larunbatean jokatuko duten Osasuna-Athletic partidan.
Unai Simonek San Mamesen aitortza jaso du
Unai Simon Athleticen atezainari omenaldia egin diote bart San Mamesen, Realaren aurkako derbian, urteko atezain onenaren Yashin saria jaso ondoren. Saria astelehenean jaso zuen, Londresen egindako sari-banaketan.
Oyarzabal, penaltiari buruz: “Epaileak oso azkar baieztatu digu penaltia zela"
Realeko jokalariak San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako 11. jardunaldiko derbian Athleticen aurka jasandako porrotaz (2-1) hitz egin du. Jasandako penalti polemikoaz ere hitz egin du.
Iñaki Williams, penaltiari buruz: “Nicok esan dit penalti argia zela"
Athleticeko jokalariak San Mamesen jokatutako Laliga EA Sportseko 11. jardunaldiko derbian Realaren aurka lortutako garaipenari buruz hitz egin du (2-1).
Athleticek indarra hartu du San Mamesen Realaren aurkako derbia irabazteko (2-1)
Iribarrek eta Kortabarriak 1976ko ikurrinaren irudi ikonikoa ekarri dute gogora San Mamesen
Jose Angel Iribar eta Inaxio Kortabarria Athleticeko eta Realeko jokalari historikoek 1976an Atotxan bizitako irudi ikonikoa ekarri dute gogora San Mamesen. Orduan debekatuta zegoen ikurrina eraman zuten Donostian jokatutako euskal derbi batean.