F Liga
Realak garaipen argia lortu du Athleticen aurka Lezaman (0-2)
Arturo Ruizen taldea gehiago izan da zuri-gorrien eta txuri-urdinen arteko euskal derbian, eta Aiara Agirrezabalak eta Paula Fernandezek lehen zatian sartutako golekin nagusitu da.
F Liga: Athletic vs Real Sociedad, zuzenean
Ikusi zuzenean Athletic Cluben eta Realaren arteko F Ligako 20. jardunaldiari dagokion euskal derbia, igande honetan, otsailaren 15ean, 12:00etatik aurrera, Lezamatik.
Athleticek gora egin nahi du sailkapenean, eta Realak hirugarren postua sendotu, igande honetako derbian
Txuri-urdinak hirugarren dira, bederatzigarren den Athleticek baino 15 puntu gehiagorekin. Zuri-gorriek zortzi gol jaso dituzte euren azken bi neurketetan, baina joaneko partida berdinketarekin amaitu zen.
Igandeko derbia zuzenean jarraitu ahal izango da, 12:00etatik aurrera, EITBn.
Athleticek lehen garaipena lortu du Di Stefanon (0-1)
Athleticek 2025-2026 Moeve F Ligako titulua lortzeko lehian jarraitzen du, Real Madrili irabazita (0-1), 17. jardunaldiko partida aurreratuan. Adriana Nanclares atezainak buruan kolpea jaso ondoren, Sara Ortegaren gol bikainak hiru puntuak erabaki ditu talde bilbotarrarentzat.
Yerai Martin prestatzaile andoaindarrak Costa Adeje Tenerife zuzenduko du denboraldia bukatu arte
Entrenatzaile gipuzkoarra Euskal Herriko futbol hezitzailean, SD Eibarren, ibilbide bikaina egin eta Portugalgo Racing Power FC taldean nazioarteko esperientzia izan ondoren iritsi da Tenerifeko taldera.