Eusko Label Liga
Asier Arego, debutaria balitz bezala gozatzen arraunean
Asteburu honetan Santurtzin jokatuko dira Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak. Hori baliatuta, Asier Arego bertako traineruko patroiarekin egon gara. 2010ean arrauna utzi zuen, baina itzuli eta aurten egin du debuta maila gorenean.
‘Lekittarra' une gozoan da, eta igandean etxean egingo du arraun
Isuntzako emakumezkoen traineruak bere lehendabiziko bandera lortu du. Gizonezkoen trainerua ere bide onetik doa. Igandeko estropadan bikain aritu ziren Getxon, eta hirugarren egin zuten. Lekittarrak mailari eustea zuen helburu denboraldi hasieran eta, oraingoz, urrats sendoak eman ditu hori lortzeko.
Bederatzi bermeotar, ‘Bou Bizkaia' traineruan
Horietako bat Aitor Gondra patroia da. Gainera, Oier Guenak eta Asier Ruiz de Alegriak denboraldi honetan egin dute debuta gorenean. Argi dute kupoen baldintzak mesede egin diela. Orain arte Bilbo, Castro eta Getxoko banderak astindu dituzte.
Bermeoren azken metroak Getxoko Ikurrinan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Euskotren Ligako Getxoko Ikurrinaren azken metroak. Bermeok astindu du bandera.
Jon Salsamendi: “Gaur Bermeo ez da talderik onena izan”
Urdaibako entrenatzailea bere taldearen garaipenarekin pozik agertu da, baina ez du uste Getxoko estropadan arraun egiten onenak izan direnik. Larunbatean itsasoak kendu ziena, baina, bueltan eman die igandean.
Bermeo, amesgaiztotik loriara Getxoko Ikurrina irabazita
Lehen txandan aterata, denborarik onena egin du; Getaria izan da bigarren, eta Lekittarra, berriz, hirugarren. Bestalde, ohorezko txandakoek egun beltza izan dute, eta onena, Zierbena, zazpigarren postuan sailkatu da.
Orioren estropada Fabrika Banderan, minikameratik ikusita
Oriotar ontziak Eusko Label Ligako zortzigarren jardunaldian Gorka Aranberriren ontziak irabazitako estropada, ontzi barruko minikameratik ikusita.
Urdaibai kanporatu egin dute, bigarren ziabogako baliza istriborrean uzteagatik
Asier Zurinagak gidatzen duen ontzia deskalifikatu egin dute XVIII. Fabrika Banderan, bigarren ziabogako baliza istriborrean uzteagatik.
Gorka Aranberri: “Estropada eroa izan da”
Orioko patroiak San Nikolas ontziaren garaipenaz hitz egin du. Onartu du estropada "eroa" izan dela: "Itsasoaren nibelean jartzen ez bazara, jan egiten zaitu". Gaurko kondizioak arriskutsuak izan direla onartu du, baina "arrauna hau da", esan du.
Donostiako kaosaren erdian, Orio garaile berriro
Oriotarrek Donostian jokatutako XVIII. Bandera Fabrika irabazi dute, eguraldi baldintza zailen erdian, eta kolpe gogorra eman dute Bermeoren deskalifikazioa dela eta ligako titulua lortzeko. Hondarribia izan da bigarren eta Zierbena, hirugarren.
Belaunaldi aldaketa betean dago Hondarribia
Duela bi urte Hondarribiako zortzi arraunlarik taldea utzi zuten. Ondorioz, harrobiko hainbat arraunlari igo zituzten lehen taldera. Horien artean Iker Huarte, Mattin Colas eta Xabier Olaskoaga daude.
Joseba Rodriguez: “Tentsio handia egon da hasieratik bukaerara arte”
Orioko arraunlariak lurretik ikusi du gaurko estropada. Estropada estua izan dela esan du eta gaurko garaipenarekin pauso handia eman dutela Eusko Label Ligan. Gaur Zierbenak jarri dizkie zailtasunak, baina "arerioak denak dira". Bi bandera irabazi eta gero Galizian, etxerako bidaia errazagoa izango dela aitortu du.
Orio koroatu da Bueun ere, Zierbenak aurre egin dion arren
Oriok bere legea ezarri du Chapelan
Iñaki Goikoetxea: “Kaleen artean aldeak egoteak kezkatzen gaitu"
Asteburuan Galizian jokatuko dira arraun liga nagusietako estropadak. Aurten bi asteburu izango dituzte bertan. Iñaki Goikoetxea 'Sagua' Lekittarrako patroiarekin izan gara, aurretik duten asteburuaz hitz egiteko. Galiziara bidean harrapatu dugu.
Juan Zunzunegi: “Helburua lehen txandan lehiatzea da eta horretan ari gara; ezin dugu hutsik egin”
Chapela denboraldi hasierako aurreikuspena betetzen ari da: lehen txandan lehiatzea. Larunbatean etxean jokatuko den estropadari gogoz eta ilusioz begiratzen dio Juan Zunzunegi entrenatzaileak, mailari eusteko gakoa “hutsik ez egitea” dela jakinda.
Asier Irueta, ondoz ondoko 202 estropada Ondarroarekin
Asier Iruretak 202 estropada egin ditu jarraian Ondarroako traineruan. Ezin hobeto ekin diote denboraldiari, bigarren txandan ari dira arraunean eta sailkapenean zortzigarren dira aurretik San Juan bi puntura dutela. Orain, despistatu gabe “gerran jarraitzea” egokitzen zaiela azaldu du ondarroarrak.
Mikel Ojeda, Urdaibaiko arraunlaria: “Zorionez, tosta ondo jartzea lortu nuen, une oso gogorrak izan ziren"
Castroko estropadan bere tosta konpondu behar izan zuen arraunlariak. Aitortu du "urduritasun maila handiko" momentuak izan zirela, baita "ardura handikoak" ere.
Zer gertatu zen Castron, larunbateko estropadan, eta zergatik?
Ibon Gaztañazpirekin EITBko Kirolak saioko platoan, larunbatean Castron jokatu zuten Eusko Label Ligako estropadan zer gertatu zen aztertu dugu. Kontuan izanik itsasoa zelan zegoen, arraunlariek eta zaleek luzaroan gogoan izateko moduko egoerak bizi izan zituzten.
Orioren estropada Orio Kanpina Banderan, minikameratik ikusita
Oriotar ontziak Eusko Label Ligako bosgarren jardunaldian Gorka Aranberriren ontziak irabazitako estropada, ontzi barruko minikameratik ikusita.