Oriok bere legea ezarri du Chapelan
Oriok aurrerapausoa eman du larunbat honetan Galiziako uretan Eusko Label Ligaren buruan jarraitzeko, Redondelan jokatu den VI. Chapela Bandera ere irabazita. Estropada hasieratik erabakita utzi du San Nikolas ontziak, denboraldiko laugarren bandera bereganatuz.
Zierbenak aurreko estropadetan izan ez duen indarra erakutsi du Oriori arazoak zor ziezazkion trainerua izateko, baina bere saiakera ezerezean geratu da. Lasaitasunez egin dute arraun ligako egungo txapeldunek eta tartea hazi baino ez da egin.
Hala, Orio izan da garailea 19:42 minutuko denborarekin, Zierbena 12 segundora iritsi da eta Bermeo 20ra. Eguneko "galtzailea" Getaria izan da; izan ere, ez du jardunaldi ona burutu eta zazpigarren postuan geratu da, 41 segundora.
Bigarren txandan lehia estua ikusi ahal izan da Hondarribia eta Donostiarraren artean. Bi traineruen artean egon da denborarik onena lortzeko borroka, Ondarroa eta San Juan inongo aukerarik gabe ibili diren bitartean. Hirugarren ziabogan, Ama Guagalupekoak abantaila txiki bat lortu du, nahikoa aurrea hartu eta ordura arteko denborarik onena markatzeko helmugan: 19:58 minutu. Denbora horrekin, sailkapeneko hirugarren postuan geratu da Donostiarra 5 segundora heldu da.
Beheko postuetako lehian, Santurtzi txandaren buruan ibili da uneoro, Lekeitio eta Chapela parez pare aritu direlarik eta Ares borrokatu ezinean. Lehen ziabogan erabaki da zein izango zen ordena, eta hala mantendu da azken momentura arte. Sotera izan da helmugaratzen lehena 20:27ko denborarekin, Lekittarra 4 segundora iritsi da, etxeko taldea 10era eta Ares ia minutu erdira.
Zure interesekoa izan daiteke
Joseba Fernandez: “Banderak irabaztetik urrun bagaude ere, mailari eustea irabazteko beste modu bat da”
San Juanek Eusko Label Ligan jarraitzea lortu du beste urte batez. Joseba Fernandez entrenatzailea elkarrizketatu dugu, eta esan digu “pisu handia kendu dutela gainetik”. Kontxari dagokionez, berak lehen sei postuak argi dauzkala dio, baina ez du baztertzen zazpigarren postua lortzea “estropada oso ona” egiten badute. (Bideoa gazteleraz)
Harrotasunez betetako harrera egin diete arraunlariei Orion
Bi estropadaren faltan, Oriok Eusko Label Liga bermatu zuen atzo Galizian. Herriak harro jaso zituen arraunlariak eta ospakizunean murgildu ziren denak.
Gorka Aranberri: “Garaipenaren trenean sartuta gaude, eta ez dugu utzi nahi"
Oriok matematikoki irabazi du Eusko Label Liga, bigarrenez jarraian, bere palmareseko hirugarrena, Aresen udako hamaseigarren bandera irabazita.
Oriok bigarrenez jarraian irabazi du Eusko Label Liga Aresen nagusituta
San Nikolas ontziak denboraldiko hamabosgarren bandera irabazi eta Ligako hirugarren titulua eskuratu du. San Juanek salbazioa lortu du, Zierbena bigarren sailkatu da, eta Donostiarra izan da hirugarren, bigarren txandan arituta.
San Juanek Eusko Label Ligan jarraituko du!
San Juaneko arraunlariek gogoz ospatu dute hurrengo denboraldian Eusko Label Ligan jarraituko dutela. Areseko lehia estua izan dute Galizian bertan, Aresen, jokatutako estropadan.
Imanol Arregi, San Juaneko aurraunlaria: “Zerotik hasi gara, eta helburua lortu dugu"
XIX. Bandeira Concello de Ares jokatu da Galiziako uretan. Lehenengo txandan, San Juan izan da nagusi, Aresen aurretik helmugaratuta, hiru segundoko aldearekin. Garaipen horri esker, San Juanek gorengo mailan beste urtebetez jarraitzea ziurtatu du.
ARRAUNA ZUZENEAN: XIX Bandeira Concello de Ares
Jarraitu Eusko Label Ligako Bandeira Concello de Aresen zuzeneko emanaldia.
Oihan Manterola, Orioko patroia: “Estropada biribila atera zaigu"
Orio nagusi izan da Boiroko uretan eta esku-eskura du Eusko Label Liga matematikoki irabaztea. Oihan Manterola gazteak debuta egin du Oriokoen patroitzan, Gorka Aranberriren lekua hartuta.
Orio nagusitu da Boiron, eta oso gertu du Eusko Label Liga irabaztea
Oriotarrek Liga erabakita uzteko 5 puntuko aldea atera behar zioten Zierbenari, baina azkenean 2 puntukoa atera diote gaurko estropadan. Bermeo sailkatu da bigarren, eta galipoak, berriz, hirugarren.
ARRAUNA ZUZENEAN: Eusko Label Ligako IV. Barbanza Arousa Bandera
Ikusi Eusko Label Ligako IV. Barbanza Arousa Banderaren zuzeneko emanaldia, Galiziatik.