Txirrindularitza
Kroaziako Itzulia
Euskaltel-Euskadi hortzak estutzen ari da UCIko 30 talde onenen artean burua sartzeko
Euskaltel-Euskadik David Gonzalez gaztelarra fitxatu du 2028ra arte
Primoz Roglic esloveniarra eta Marlen Reusser suitzarra, Europako erlojupeko txapeldunak
Txirrindularitzako sailkapenak
Txirrindularitzari buruzko albiste gehiago
Netcompany Ineos taldeak Markel Beloki fitxatu du
Gasteizko txirrindulari gazteak 2027tik aurrera egingo du bat britainiar taldearekin.
Euskaltel-Euskadi hortzak estutzen ari da UCIko 30 talde onenen artean burua sartzeko
Horrela, talde laranjak datorren denboraldian hiru itzuli handietako baten gonbidapena jaso ahal izatea ziurtatu nahi du. UCIren sailkapena urriaren 18an itxiko da eta ordurako euskal taldeak 30 onenen artean egon behar du.
Euskaltel-Euskadik David Gonzalez gaztelarra fitxatu du 2028ra arte
Horrela, Fontiveroseko txirrindularia talde laranjara iritsiko da profesional gisa zortzi denboraldi egin ondoren, azken biak Pinarello Q36.5 taldean.
Primoz Roglic esloveniarra eta Marlen Reusser suitzarra, Europako erlojupeko txapeldunak
Bestalde, Nienke Vinke holandarrak irabazi du emakumezkoen 23 urtez azpiko erlojupekoa. Paula Ostiz nafarra seigarren izan da. Gainera, Benjamin Noval asturiarra eta Alejandra Neira galiziarra kontinenteko txapeldun dira junior mailako erlojupekoan.
Ion Izagirrek, azkenean, bizikleta gainean agur esango dio bere ibilbide profesionalari, Lombardian
Igande honetan, eskumuturreko ferula eta guzti, azkenean Lombardiako Giroaren irteeran izango da, eta geroago, etxean, Ormaiztegiko ziklo-krosa korrituko du.
Mintegik El Djazairko Sari Nagusiko sailkapen nagusia irabazi du, eta Hennequinek, azken etapa
Iker Mintegi Altsasuko txirrindulariaren lehen garaipen profesionala da. Gainera, Danny van der Tuuk bigarren izan da sailkapen nagusian.
Alex Aranburuk lepauztaia hautsita du, Coppa Bernocchi lasterketan izandako erorikoagatik, eta ez da berriro lehiatuko 2026an
Cofidiseko euskal txirrindularia probako esprintean jausi zen, astelehenean, eta, horren ondorioz, haustura du eskuin lepauztaian eta ertz iliakoan.
Frantziak Mundialeko mendekua hartu eta Italia gainditu du Europako Txapelketako errelebo mistoan
Bruno Armirail, Remi Cavagna, Thibault Guernalec, Juliette Berthet, Cedrine Kerbaol eta Maeva Squibanek osatutako talde frantziarrak minutu eta 12 segundo atera dizkio Italiari. Podiuma Luxenburgok osatu du.
Van der Tuukek irabazi du El Djazaïr sariko lehen etapa, Aljerian
Danny Van der Tuukek Euskaltel-Euskadiren laugarren garaipena lortu du Aljerian. Iker Mintegi, haren taldekidea, bigarren geratu da.
Paris-Tourseko 120. edizioaren profila, ibilbidea eta garaipena lortzeko faboritoak
Aurten ere, garaipena lortzeko hautagaien zerrenda mahasti arteko ibilbidea bezain luzea da. Besteak beste, Matteo Trentin, Jasper Philipsen, Tim Merlier, Arnaud De Lie, Christophe Laporte eta Dorian Godon daude faboritoen artean.
Xabier Berasategik bigarren postua lortu du Vendeeko Tourrean
Euskaltel-Euskadiko txirrindulari olaberritarra, lasterketan erabakigarria izan den esprintean, soilik Alexis Renard Cofidis taldeko ziklista frantziarrak garaitu du.
Remco Evenepoel, Europako txapeldun, esprint apoteosiko batean Ciccone garaituta
Giulio Ciccone ezustekoa eman eta urrea lortzeko zorian izan da, baina Remco Evenepoelek aurrea hartu dio helmugako marra gainean, ozta-ozta izan bada ere. Fotofinish-a erabili behar izan dute irabazlea nor izan den jakiteko. Christian Scaroni italiarra izan da hirugarrena.
Demi Vollering nagusitu da berriro, eta Usoa Ostolaza 9. sailkatu da Europako Txapelketan
Txirrindulari nederlandarrak denboraldiko 16. garaipena lortu du.
Ion Izagirrek ibilbide profesionala amaitutzat jo du
Ormaiztegiko txirrindulariak erorikoa izan zuen entrenatzen, eta eskumuturra hautsi zuen. Ondorioz, iragarritakoa baino lehen utzi beharko du lehia profesionala. Erretiroa Lonbardiako Giroan, urriaren 10ean, hartzea zuen aurreikusita.
Euskaltel-Euskadik Unai Ramos nafarra fitxatu du datozen bi denboraldietarako
Talde laranjak Kern Pharmatik fitxatu du Tuterako eskalatzaile gaztea; amateur mailan nabarmendu zen. "Ametsa bete dut, eta aurrerapauso handia nire da ibilbidean", azpimarratu du Ramosek.
Eslovakiako txirrindularitza taldeko masajistak Montrealgo Munduko Txapelketako lineako proban hartu du parte
Lehiatzekoak ziren hiru txirrindularien bajaren ondorioz hartu zuten erabakia, herrialdea mailaz jaistea saihesteko.
Brandon McNulty errepideko txirrindularitzako munduko txapeldun bilakatu da Montrealen
Davide Donatik irabazi du Cro Race lasterketako azken etapa; Tobias Svarrentzat izan da garaipen nagusia
Red Bull Bora taldeko Davide Donati txirrindulari italiarrak irabazi du Cro Race lasterketako seigarren eta azken etapa, igande honetan. Sailkapen nagusian, Tobias Svarre suitzarrak lortu du garaipena.
Demi Vollering herbeheretarrak urrea lortu du errepideko proba gorabeheratsuan
Paul Magnierrek irabazi du bosgarren etapa, esprintean
Paul Magnier (Soudal) frantziarrak irabazi du CRO Raceko bosgarren etapa, Karlovac eta Sveta Nedelja artekoa (164,5 km). Bigarren Rui Oliveira (UAE) portugaldarra izan da eta hirugarren Tim Torn Teutenberg (Lidl) alemaniarra. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, eta Tobias Svarrek jarraitzen du lider.