Thibault Basque
2026-2027ko Eusko Label Winter Seriesen arituko diren zortzi bikoteak aurkeztu dituzte
Honako hauek dira: Barandika-Basque, Erkiaga-Salegi, Johan-Ibarluzea, Goixerri-Lekerika, Laduche-Manci, Olharan-Gorka, Goitia-Oyhenard eta Urreisti-Atain. Ostegunean, hilaren 8an, iragarriko dituzte zein multzotan arituko den bikote bakoitza, eta urriaren 26an hasiko da txapelketa.
Urrezko Gerrikoaren jabeen biharamun gozoa
"Neke pixka batekin, baina oso pozik" azaldu da Ihart Arakistain sopeloztarra. Atseden hartzea kosta egin zaiola onartu du Xabi Barandika gernikarrak, baina "poz-pozik" dagoela erantsi du. "Azkenaldian jokatutako partidarik onena izan zen", azpimarratu du Ihartek. Maiak bigarren Urrezko Gerrikoa jarraian eskuratu du, eta Barandikak, hirugarrena.
Barandika-Basque eta Ihart-Maia bikoteek jantzi dute Urrezko Gerrikoa, Lauko Final handia irabazi dute eta
Gizonezkoen finalean, Barandikak eta Basquek bi jokotan (15-6 eta 15-12) hartu dituzte mendean Erkiaga eta Gorka. Emakumezkoen finala askoz lehiatuagoa eta estuagoa izan da; izan ere, irabazleek hiru joko (12-15, 15-10 eta 2-5) behar izan dituzte Elaia eta Arai garaitzeko.
Barandika, Jai Alai Liga irabazi berritan: “Inork ez zuen espero, ezta nik ere”
Barandikak eta Basquek lortu dute Jai Alai Ligako urrezko gerrikoa, Erkiaga eta Gorka bi jokotan garaitu ostean (15-6 eta 15-12). Basquek bere lehen gerrikoa lortu du, Barandikak, berriz, hirugarrena.
Barandika-Basque eta Elaia-Arai bikoteak Lauko Finalaren final handian izango dira
Barandika: “Oraindik partida zailena falta zaigu, finala"
Barandikak eta Basquek Jai Alai Leagueko Lauko Finalaren lehen finalerdian garaipena lortu dute, Johan eta Manciri bi jokotan irabazita (15-11 eta 15-7), Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan jokatutako partidan.
Barandikak eta Oyhenardek Donibane Lohizuneko Master 4 txapelketaren finalerako txartela lortu dute
Jean Olharan eta Gorka Sorozabal bi jokotan mendean hartu zituzten. Lehenengoa estu joan zen (15-14). Bigarrenean, tarte handiagoarekin, 15-9 gailendu ziren Barandika eta Oyhenard. Ostegun honetan jokatuko dute finala. Erkiaga eta Basquerekin neurtuko dituzte indarrak.
Gernikako Grand Slama kiniela formatuan abiatuko da
Uztailaren 18tik abuztuaren 16ra jokatuko da. Finalerdietatik aurrera, partidak ohiko formatuan jokatuko dira. Jardunaldi guztiak larunbat gauez jokatuko dira, 21:00etan, San Roke eguneko finala izan ezik, igandean izango baita, 18:00etan.
Goitia-Basque eta Txanika-Salegi, finalerdietara
Grand Slam-Jai Alai Leagueko hirugarren jardunaldian, Txanikak eta Salegik bi set behar izan dituzte Urreisti eta Gorka mendean hartzeko (8-15 eta 14-15). Goitia eta Basque ere bi setetan nagusitu zaizkie Javierri eta Zabalari (15-9 eta 15-9). Bigarren eta azken setean, markagailuan 2-1ekoa zegoela, Goitiak min hartu du ezker orkatilan, eta ordutik Basquek hartu du bikotearen jokoaren ardura. Hala ere, mina gorabehera, Goitiak tanto ikusgarri batekin itxi du partida, bigarren seta irabazita garaipena eskuratuz.
EITBk zesta-puntarekin duen konpromisoa indartu du
Akordio historikoa sinatu eta aurkeztu da, ostegunean, EITBk Bilbon duen egoitzan. Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusia, Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko txapelketa nagusietako antolatzaileak eta puntistak izan dira bertan. Gainera, gizonezkoetan, Challenger izeneko zirkuitua hasiko da, larunbatean.
Urreisti eta Basque Iron Cupeko finalera sailkatu dira
Eñaut Urreistik eta Thibault Basquek Iron Cupeko finala jokatuko dute Goitia eta Gorkaren aurka, finalerdietan Eñaut Astelarra eta Unai Lekerika garaitu ondoren (15-13 eta 15-8). Lehen jokoa oso lehiatua izan da, baina bigarrenean bikote garailea errazago aritu da.
Urreisti-Basque eta Johan-Atain, Iron Cupeko finalerdietara
Urreistik eta Basquek Iron Cupeko A multzoko lehen postua ziurtatu dute Goitia eta Gorka 8-15 eta 13-15 irabazi ostean. B multzoan, bestalde, Johan eta Atainek lehen berdina lortu dute Astelarra eta Lekerika 5-15 eta 8-15 irabazita.
Erkiaga eta Manci faboritoak galtzaile, Iron Cupeko lehen jardunaldian
Urreisti eta Basqueren aurka galdu dute, 9-15 eta 5-15, A multzoko partidan. B multzoko estreinakoan, berriz, Johan eta Atainek 10-15 eta 12-15 garaitu dituzte Libois eta Ibarluzea.
Eñaut Urreisti eta Thibault Basque, All Starreko txapeldunak Donibane Lohizunen
Kiniela formatoan jokatutako finalean, Urreistik eta Basquek 34 puntu bildu dituzte; Tambourindeguyk eta Oyhenardek, 24; Bixentek eta Atainek, 12, eta Erkiagak eta Gorkak, 11.
Bilboko Iron Cup txapelketa maiatzaren 1ean hasiko da, emakumezkoen eta gizonezkoen sei bikoterekin
Kategoria goreneko txapelketa da zesta-puntako Liga profesionalean, eta 2.000 puntu eskuratuko dituzte bikote txapeldunek. Euskal Telebistak zuzenean emango ditu partida guztiak ETB 1 ON kanalean eta baita streaming bidez ere.
Sorozabal anaiak, Biscayne Cupeko finalerdietara
Johan eta Gorka Sorozabal anaiek Laduche eta Basque hartu zituzten mendean Miamiko Biscayne Cupeko bigarren jardunaldian, bi setetan; eguneko beste neurketan, aldiz, Erkiaga eta Lopez izan ziren nagusi, Goitia eta Lekerikaren kontrako lehian.
Johan-Gorka eta Erkiaga-Lopez bikoteek garaipena lortu dute Biscayne Cupeko bigarren jardunaldian, Laduche-Basque eta Goitia-Lekerika aurkari
Johan eta Gorka finalerdietan dira, eta Erkiagak eta Lopezek, Zulaikaren eta Ubillaren aurkako partidan joko bat eskuratuko balute, sailkatzea erdietsiko lukete. Sorozabal anaiek 15-7 eta 15-7 menderatu dituzte Laduche eta Basque, eta Erkiaga eta Lopez 15-13 eta 15-11 gailendu zaizkie Goitiari eta Lekerikari.
Biscayne Cupeko bigarren jardunaldian Sorozabal anaiak eta Erkiaga-Lopez bikotea sartuko dira lehian
Txapelketaren aurkezpenean puntistek Erkiaga-Lopez bikotea faborito nagusitzat jo zuten. Atzelari zumaiarrak Danian agur esatea "pribilegioa" dela azpimarratu du.
AEBko zaleek gustura hartu dute Biscayne Cupek goi-mailako zesta-puntaz gozatzeko eman dien aukera
Erkiaga-Lopez, Goitia-Lekerika, Laduche-Basque, Urreisti-Ibarluzea, Johan-Gorka eta Zulaika-Ubilla bikoteak lehiatzen ari dira Biscayne Cupen bigarren edizioan, Floridako (AEB) Grand Slamean.
Laduche-Basque eta Goitia-Lekerika nagusi, Biscayne Cupeko lehen partidatan
Laduchek eta Basquek Urreisti eta Ibarluzea hartu dituzte mendean Miamin jokatzen ari diren Biscayne Cupen; Goitiak eta Lekerikak, berriz, Zulaikari eta Ubillari irabazi diete. Bi neurketen laburpena, bideo honetan.