Emakumeen kirola
2025/10/24 - 17:27
Izaskun Oses, zilarra atletismoan: ''Lasterketa ezin hobea izan zen nire gaitasunentzat''
Izaskun Oses atleta nafarra munduko txapeldunorde izan zen New Delhiko Munduko Txapelketan, 1.500 metroko T13 lasterketan (ikusmen urritasuna duten atletentzako kategoria).
2025/10/23 - 23:15
Emakumezkoen Euskal Herriko zazpigarren aizkolari txapelketa aurkeztu dute Elgoibarren
Larunbatean lehiatuko dira Nerea Arruti, Nerea Sorondo, Laiene Pikabea, Uxue Ansorregi, Irati Astondoa eta Karmele Gisasola.
2025/10/23 - 23:00
Janire Gonzalez-Etxabarri: ''Txapelketa eta egun oso polita izan zen, dena alde izan nuen''
Janire Gonzalez-Etxabarri surflaria elkarrizketatu dute, ETBko "Kirolak" saioko platoan. Zumaiarrak, irailean, World Surfing Games txapelketan munduko titulua eskuratu zuen.
2025/10/23 - 19:05
Lointek Gernika Bizkaiak Sara Krnjic pibot serbiarra fitxatu du
193 zentimetroko altuera duen Krnjicek Serbiako ligan hasi du denboraldia, baina azkenengo urteak Hungariako ligan eman ditu.
2025/10/23 - 15:03
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
2025/10/21 - 22:01
Maite Oroz Tottenhameko erdilari nafarrak eskuin belauneko barruko lotailu gurutzatua hautsi du
27 urteko erdilari nafarrak joan den igandean Birmingham Cityren aurka jokatutako partidan min hartu zuen.
2025/10/21 - 16:21
Anne Bidalun ultratrail lasterkaria, igandeko protagonista ''Helmuga'' saioan
Anne Bidalun korrikalaria elkarrizketatuko dute igande honetan ETB1eko "Helmuga" saioan. Bidalunek Guara Somontano lasterketa irabazi berri du. Saioa igandean izango da ikusgai, ETB1en, 11:30etik aurrera.
2025/10/21 - 15:24
Moeve F Ligako Reala-Athletic derbia Anoetan jokatuko dute, azaroaren 16an, igandez, 12:00etan
2025-2026 denboraldiko Moeve F Ligako hamaikagarren jardunaldiko partidetako bat da. Egun horretan bertan, azaroaren 16an, Eibar Espanyolen aurka arituko da, Ipuruan, 18:30ean.
2025/10/20 - 15:03
Patricia Martin Euskal Herriko Harri-jasotze Txapelketako irabazlea elkarrizketatuko dugu, gaur gauean, ETB2n
Harri-jasotzaile galiziarrak, igandean, Euskal Herriko Txapelketako txapela jantzi zuen, Mungian; gaur gauean, 21:40tik aurrera, ETB2ko Kirolak saioan, Janire Fragua EITBko kazetariak elkarrizketa egingo dio.
2025/10/19 - 22:13
Maddi Gesalaga eta Xabat Olaizola izan dira onenak lehenengo kanporaketan
Emakumezkoetan, Gesalagak, Patricia Martin debutariak, Olaia Esnaolak eta Estefania Etxebestek egin dute aurrera. Gizonezkoetan, berriz, Xabat Olaizolak eta Aimar Galarragak beste horrenbeste egin dute.
2025/10/19 - 13:26
Usoa Ostolaza podiumera igo da Guangxiko Tourrean
Txirrindulari zarauztarrak lehen podiuma lortu du Laboral Kutxa Euskadi taldearentzat Women’s World Tourreko lasterketa batean.
2025/10/18 - 22:14
Athleticek irabazi ezinda jarraitzen du (0-0)
Zuri-gorriek golik gabeko berdinketa lortu dute Alhama igo berriaren etxean. Ondorioz, lehenengo geldialdira garaipenik gabe iritsi dira, 5 berdinketa eta 3 porrot erdietsita.
2025/10/17 - 20:41
Nanclares eta Astralaga atezainak Nazioen Ligako finalerdietarako deitu dituzte
Suediaren aurkako joanekoa urriaren 24an jokatuko dute, Malagan, eta itzulikoa, berriz, hilaren 28an, Suedian.
2025/10/17 - 15:21
Paula Ostizek zaleen babesa eskertu du, txirrindularitzan lortutako arrakasten ondoren
Denboraldi ahaztezin baten ostean, Maria Chivitek harrera egin dio Ostizi Nafarroako Jauregian. Izan ere, munduko eta Europako txapelketa irabazi ditu, eta Europako urrea eta munduko zilarra lortu ditu erlojupekoan.
2025/10/16 - 21:54
Ariarne Titmus igerilaria, 4 aldiz olinpiar txapelduna dena, 25 urterekin erretiratu da
"Erabaki zaila da, baina benetan zoriontsu nago erabaki honekin", baieztatu du Titmusek Instagrameko bere kontuan.
2025/10/16 - 18:33
Ainhoa Moraza: ''Eibarren aurka, pazientzia izan beharko dugu, baloia alde batetik bestera mugitu''
Igandean, Ipuruan, Eibarrek eta Realak 2025-2026 denboraldiko Moeve F Ligako aurreneko euskal derbia jokatuko dute; partida EITBn izango da ikusgai, 12:00etatik, eitb.eus-en eta ETB2n. Ainhoa Morazak neurketa izan du hizpide, Zubietan.
2025/10/15 - 22:55
Lointek Gernikak azken hatsean galdu du NKA Pécsen aurka (62-60)
Azken segundoan egindako saskiratzeak zapuztu du euskal taldearen garaipena, Hungarian, emozioz beteriko amaiera batean.
2025/10/15 - 17:57
Ane Etxezarreta, Eibar-Reala derbiaz: ''Nahi eta behar duguna da gure jokoa egin''
Igandean, Ipuruan, Moeve F Ligan, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago. Neurketa EITBn izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n, 12:00etatik aurrera. Ane Etxezarreta Eibarko jokalari eta Realeko futbolari ohiak derbia izan du hizpide.
2025/10/12 - 22:53
Real Madrilek Athletic garaitu du San Mamesen, eta jaitsiera postuetan da (1-4)
Real Madrilek Athletic jipoitu du, 1-4, San Mamesen, ia 10.000 zaleren aurrean, F Ligako 7. jardunaldian. Hortaz, zuri-gorriak azken-aurreko postuan dabiltza.
2025/10/12 - 17:04
Etxegarai eta Gaminde, Hiru Hiriburuak txapelketako garaileak
Madalen Etxegarai eta Enara Gaminde nagusitu dira 2025eko Hiru Hiriburuak txapelketako finalean. Partida zirraragarrian, 17-22 garaitu dituzte Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal, markagailuari buelta emanez.