IDK Euskotrenek Casademont Zaragoza izango du aurkari Erregina Kopako final laurdenetan
Azu Muguruzaren jokalariek Endesa Ligako lehen itzulian aurreneko postuan amaitu duen taldearen aurka jokatuko dute. Finalerdietan, Donostiako taldearen aurkaria Valentzia Basket edo Duran M. Ensino izango litzateke.
IDK Euskotrenek martxoaren 26an jokatuko du aurreneko partida Kopan. Argazkia: Europa Press.
IDK Euskotrenek Casademont Zaragoza izango du aurkari 2026ko Erregina Kopako final laurdenetan, martxoaren 26an, asteazken eguerdian egindako zozketak zehaztu duenez. Txapelketa Tarragonan izango da, martxoaren 26tik 29ra bitartean; Azu Muguruzaren taldeak, finalerdietarako sailkatzea lortuko balu, Valentzia Basket edo Duran M. Ensino izango luke aurkari; finalean, IDK Euskotrenek Hozono Global Jairisen, Innova-tsn Leganesen, Spar Gironaren edo Perfumerias Avenidaren aurka jokatuko luke.
Horrenbestez, euskal taldea Endesa Ligako liderraren aurka arituko da final laurdenetan; Casademont Zaragozak hamahiru garaipen jarraian daramatza Ligako txapelketan.
Hauek dira 2025-2026 denboraldiko Erregina Kopako kanporaketak:
Final laurdenak
Martxoaren 26an: Casademont Zaragoza vs IDK Euskotren
Martxoaren 26an: Valentzia Basket vs Duran M. Ensino
Martxoaren 27an: Hozono Global Jairis vs Innova-tsn Leganes
Martxoaren 27an: Spar Girona vs Perfumerias Avenida
Finalerdiak
Martxoaren 28an: Casademont Zaragoza edo IDK Euskotren vs Valentzia Basket edo Duran M. Ensino
Martxoaren 28an: Hozono Global Jairis edo Innova-tsn Leganes vs Spar Girona edo Perfumerias Avenida
Finala: martxoaren 29an