Maria Molina Realeko atzelariari ebakuntza egingo diote belaunean datozen egunetan
25 urteko jokalari kataluniarrak belaunean min hartu zuen entrenamendu batean. Javier Albillos doktoreak ebakuntza egingo dio Gipuzkoa Poliklinikan.
Maria Molina lan saio batean, Zubietan. Irudia: mariamolina5 Instagram
Maria Molina Molero Realeko atzelariak min hartu zuen eskuin belaunean entrenamendu batean, talde txuri-urdinak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Proba diagnostiko osagarriak egin eta aukera terapeutiko egokienari buruzko "adituen iritziak" bildu ondoren, 25 urteko jokalari kataluniarrari ebakuntza egingo dio Javier Albillos doktoreak Gipuzkoa Poliklinikan, Donostiako klubak gaineratu duenez.
Kataluniako atzelariaren lehen denboraldia da Realean. Talde txuri-urdinak ekainean fitxatu zuen. Aurreko denboraldian, 29 partida jokatu zituen Levanten. Espanyolen eta Bartzelonan hazia, Valentzian ere ibili izan da.