UCI GARAIPENA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorko Tourraren atarikoa

Txirrindulari gaztea San Salvadorko erdigune historikoan korritutako 2,7 kilometroko ibilbidean nagusitu da, 3 minutu eta 48 segundoko denbora eginda, eta taldearen lehen garaipena lortu du UCIren lasterketa batean.

Catalina Soto

Catalina Soto. Argazkia: @LABORALkTeam

Catalina Soto, Laboral Kutxako txirrindularia, nagusitu da El Salvadorko Tourreko lehen etapan. 

Txirrindulari gaztea San Salvadorko erdigune historikoan korritutako 2,7 kilometroko ibilbidean nagusitu da, 3 minutu eta 48 segundoko denbora eginda, eta taldearen lehen garaipena lortu du UCIren lasterketa batean.

Sotok indarra eta kontzentrazioa erakutsi ditu ibilbide osoan zehar, eta argi utzi du Laboral Kutxa indartsu eta prest iritsi dela nazioarteko lehiaketara.

El Salvadorko Tourrak aurrera jarraituko du datozen egunetan, eta herrialdeko hainbat eskualde zeharkatuko ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X