Villeneuve d 'Ascqek nagusitasunez irabazi dio Lointek Gernikari (62-85)
Lointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen egungo txapeldunaren aurka jokatu du Eurokopako partida gogor batean. Joaneko partidan kanporaketa oso aldapa gora jarri zaio talde bizkaitarrari.
Villeneuve d 'Ascq LMk Lointek Gernika Bizkaia gainditu du Malosten (62-85), etxeko taldeak porrot gogorra jasan du eta frantziarrek 23 puntuko errenta hartu dute emakumezkoen Eurokopako final-zortzirenetako joaneko partidan.
Frantziako taldea jaun eta jabe izan da hasieratik, laurden guztietan aldeak ezarriz eta partidaren erritmoa kontrolatuz.
Kanpoko taldean Emmanuelle Tahane, Ameryst Alston eta Alexis Peterson izan dira liderrak, Sokhna Fall eta Alexia Chery taldekideen indarrari esker. Gernikan, berriz, Angela Salvadorren hasiera eta Emily Bessoir eta Laura Westeriken bolada bakan batzuk baino ez dira nabarmendu.
Lucas Fernandezen taldeak ezin izan du frantziarren intentsitatea gelditu eta kanporaketa oso bideratuta utzi du horrek. Datorren asteazkenean, Frantzian iraulketa zail bat bilatzera behartuta geratu da Lointek Gernika, txapelketan bizirik jairraitu nahi badute.
Partidaz gain, Lointek Gernika Bizkaiak asteazken honetan baieztatu du Sara Krnjic pibotak klubean egingo duen etaparen amaiera. 34 urteko serbiarrak Emakumezkoen Ligako sei partidatan eta Eurokopako beste seitan parte hartu du. Aaronette Vonlehi estatubatuarraren fitxaketa baieztatu eta egun bat geroago eman dute haren irteeraren berri.
Zure interesekoa izan daiteke
Inversus, Gernika KESBren babesle nagusia denboraldi baterako
Inversus Gernika Bizkaia izango da aurrerantzean talde bizkaitarraren izen ofiziala, Gerardo Candina presidenteak eta Jose Joaquin Vicente Inversus Groupen zuzendari nagusiak sinatutako akordioan jaso denez.
Irune Orio hegalekoa Gernika KESBera itzuli da NCAAn egin duen etaparen ostean
22 urteko eta 1,88 metroko altuera duen jokalaria etxera itzuliko da lau denboraldiz munduko liga gogorrenetako batean aritu ondoren.
Samantha Galanopoulos joko-antolatzaile greziarra Gernika KESB taldera batu da
Grezian Esperides Kallitheas eta Panathinaikos taldeetan lehiatu ondoren, Galanopoulos Malostera iritsiko da Emakumezkoen Endesa Ligan etapa berri bati aurre egiteko.
Gernika KESBk Elena Bosgana hegaleko greziarra fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Bosgana, 22 urtekoa eta 1,90ekoa bera, Leganesetik iritsi da euskal taldera. Greziako selekzioarekin internazionala izan da, eta Gernika KESBk espero du “fisikoa, moldakortasuna eta hainbat posiziotatik eragiteko gaitasuna” emateari taldeari.
Naia Zubiagak ez du Gernika KESBen jarraituko datorren denboraldian
Harrobiko jokalariak 2024-2025 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, eta bigarren denboraldian ere etxean jokatu ostean, harremana etengo du klubarekin.
Gernika KESB taldeak Seehia Ridard hegal-pibot frantziarra fitxatu du
Poloniako AZS UMCS Lublin taldetik iritsiko da. Gernikak azpimarratu duenez, "uztaitik gertu jokatzeko, kantxan korrika egiteko eta barruko posizioetatik espazioak irekitzeko gaitasuna" du jokalari frantziarrak.
Esther Matarranzek Gernika KESB taldearekin berritu du
Barruko jokalari madrildarrak beste urtebetez defendatuko du elastiko granatea.
Aaronette Vonleh pibotak kontratua berritu du Gernika KESB taldearekin
Urtarrilean iritsi zen klubera, eta jokatu dituen 14 partidetan batez beste 7,6 puntu eta 3,6 errebote lortu ditu 18 minututan.
Estel Puiggros joko-antolatzaile kataluniarra, Gernika KESBren lehen fitxaketa
Puiggros Unicaja Mijas taldetik iritsiko da. Talde bizkaitarrak baieztatu duen hirugarren jokalaria da, Ane Olaeta joko-antolatzailearen eta Angela Salvadores eskoltaren ondoren.