Nanclaresek alta jaso du, Real Madrilen aurkako partidan hartutako kolpe baten ondorioz ospitaleratuta egon ostean
Olatz Santanak ordezkatu zuen Burgoseko atezaina; hala, Athleticeko jokalari gisa debuta egin zuen.
Adriana Nanclares, Real Madrilen kontrako partidan min hartu ostean. EFE
Adriana Nanclares Athleticen atezainak alta jaso du, Real Madrilen aurkako norgehiagokan hartutako kolpe baten ondorioz ospitaleratuta egon eta gero. Hala jakinarazi du astearte honetan Bilboko taldeak.
Nanclares ospitaleratu egin zuten, "burmuineko kontusio-protokoloari" jarraituz, F Ligako Real Madril-Athletic neurketan buruan hartutako kolpe baten eraginez. Orain, etxera itzuliko da, "egindako proben emaitzak onak izan direlako".
Partida hasi eta bigarren minutuan, beste jokalari batekin talka egin eta kolpea hartu zuen buruan Nanclaresek. Zelaian bertan artatu zuten arren, zelaitik atera behar izan zuen.
Orduan, Olatz Santanak hartu zuen haren lekua, eta Athleticen jokalari gisa debuta egin zuen. Taldeak 0-1 irabazi zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Realak hiru puntuak nahi ditu Olympique Lyonen aurka, Europa Ligan gora egiten jarraitzeko
Reala, derbiko penaltiaz: “Gertatutakoak agerian uzten du beharrezkoa dela VOR aretoko ikus-entzunezko egiaztapen-prozedurak berrikustea eta indartzea”
Yangel Herrera: “Dohain handiko bi talderen arteko goi mailako partida izango da”