Kosner Baskoniak Dubai taldearen aurka jokatuko du ostegunean Euroligan, Sarajevon
Paolo Galbiatiren taldearen aurkariak Bosniako hiriburuan jokatzen ditu etxeko partidak, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz. Dubaik lau garaipen lortu ditu jarraian Euroligan, eta txapelketan segitzeko aukerei eustea bilatuko du.
Kosner Baskoniak Dubai taldearen aurka jokatuko du ostegun honetan, 20:00etatik aurrera, 2025-2026 denboraldiko Euroligaren 31. jardunaldian, Sarajevon. Paolo Galbiatiren taldearen aurkariak Bosniako hiriburuan jokatzen ditu etxeko partidak, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz, eta lau garaipen jarraian lortu ditu Euroligan; hala, txapelketan jarraitzeko aukerei eustea bilatuko du.
Baskonia hainbat bajarekin ailegako da partidara. Rodion Kurucsek oineko arazoekin jarraitzen du, eta, hortaz, ez dago jokatzeko moduan. Gasteizen geratuko da, beraz, Khalifa Diop eta Tadas Sedekerskisekin batera. Jesse Edwards azkeneko fitxaketak ere ezingo du partida jokatu, ezingo zaiolako Europako txapelketarako fitxa aktibatu, epez kanpo baitago. Berriz, Markus Howard eta Markquis Nowell jokatzeko moduan egonen dira.
Dubai taldean, Nate Mason eta Mam Jaiteh ezin izango dira aritu, eta Kosta Kondic, Boogie Ellis eta Davis Bertans zalantza dira. Hiru puntuetako jaurtiketetan okerren dabilen taldeetako bat da, baina, era berean, saskiratze gehien egiten dituenetako bat da.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)