2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak 18 jardunaldi izango ditu, eta urriaren 27an hasiko da. Partida guztiak astelehenez jokatuko dira, finala izan ezik (otsailaren 15ean, igandez). Topaketak ETB1en eta eitb.eus izango dira ikusgai.
Eusko Label Winter Series txapelketaren bosgarren edizioa jokatuko da urriaren 27tik otsailaren 15era, 18 jardunalditan.
Zortzi bikotek hartuko dute parte txapelketan, bi multzotan, eta partida guztiak Gernikako Jai Alai pilotalekuan izango dira. Final-laurdenetako fasea hamar jardunalditan jokatuko da, eta finalerdiak, ligaxka gisa. Ondoren, finalerdietako bi bikote onenek elkarren aurka jokatuko dute final handian.
Partidu guztiak ETB1en eta kirolakeitb.eus-en izango dira ikusgai.
FINALERDIETAKO LIGAXKA
|
| |||||||
| J | I | AT | KT | +/- | PUNTUAK | ||
| 1º | Barandika-Basque | 3 | 3 | 92 | 70 | 22 | 11 |
| 2º | Goitia-Lekerika | 3 | 2 | 80 | 76 | 4 | 7 |
| 3º | Johan-Gorka | 3 | 1 | 73 | 92 |
-19 | 4 |
| 4º | Urreisti-Lopez | 3 | 0 | 84 | 91 | -7 | 2 |
Puntuazioa: 2-0 irabazi (4 puntu). 2-1 irabazi (3 puntu). 2-1 galdu (puntu 1). 2-0 galdu (0 puntu).
Azalpenak: J (Jokatutakoak), I (Irabazitakoak) AT (Aldeko Tantoak), KT (Kontrako Tantoak), +/- (Aldeko eta kontrako tantoen aldea).
EGUTEGIA: FINALERDIETAKO LIGAXKA
1. JARDUNALDIA
Urreisti-Lopez vs Goitia-Lekerika (13-15, 15-10, 4-5)
------------------------------------------------------
2. JARDUNALDIA
Barandika-Basque vs Johan-Gorka (15-11, 12-15, 5-2)
------------------------------------------------------
3. JARDUNALDIA (urtarrilak 19)
Urreisti-Lopez vs Johan-Gorka (15-11, 11-15, 4-5)
------------------------------------------------------
4. JARDUNALDIA (urtarrilak 26)
Barandika-Basque vs Goitia-Lekerika (15-6, 15-14)
------------------------------------------------------
5. JARDUNALDIA (otsailak 2)
Goitia-Lekerika vs Johan-Gorka (15-6, 15-8)
------------------------------------------------------
6. JARDUNALDIA (otsailak 9)
Barandika-Basque vs Urreisti-Lopez (10-15, 12-15)
------------------------------------------------------
FINAL LAURDENETAKO FASEA
|
A MULTZOA | |||||||
| J | I | AT | KT | +/- | PUNTUAK | ||
| 1. | Goitia-Lekerika | 3 | 2 | 92 | 79 | 10 | 9 |
| 2. | Johan-Gorka | 3 | 2 | 82 | 80 | 2 | 7 |
| 3. | Erkiaga-Ibarluzea | 3 | 1 | 89 | 87 | 2 | 5 |
| 4. | Laduche-Zabala | 3 | 1 | 73 | 90 | -17 | 3 |
| B MULTZOA | |||||||
| J | I | AT | KT | +/- | PUNTUAK | ||
| 1. | Urreisti-Lopez | 3 | 2 | 91 | 72 | 19 | 9 |
| 2. | Barandika-Basque | 3 | 2 | 82 | 69 | 13 | 8 |
| 3. | Urrutia-Del Rio | 3 | 1 | 86 | 92 | -6 | 4 |
| 4. | Goixerri-Manci | 3 | 1 | 63 | 89 | -26 | 3 |
Puntuazioa: 2-0 irabazi (4 puntu). 2-1 irabazi (3 puntu). 2-1 galdu (puntu 1). 2-0 galdu (0 puntu).
Azalpenak: J (Jokatutakoak), I (Irabazitakoak) AT (Aldeko Tantoak), KT (Kontrako Tantoak), +/- (Aldeko eta kontrako tantoen aldea).
------------------------------------------------------
EGUTEGIA: FINAL-LAURDENETAKO FASEA
1. JARDUNALDIA (A multzoa eta B multzoa)
Goxerri-Manci vs Urreisti-Lopez (9-15, 7-15)
Johan-Gorka vs Goitia-Lekerika (12-15, 12-15)
------------------------------------------------------
2. JARDUNALDIA (A multzoa)
Erkiaga-Ibarluzea vs Laduche-Zabala (11-15, 15-7, 4-5)
------------------------------------------------------
3. JARDUNALDIA (B multzoa)
Urreisti-Lopez vs Barandika-Basque (15-8, 15-14)
------------------------------------------------------
4. JARDUNALDIA (A multzoa)
Laduche-Zabala vs Olharan*-Gorka (* Johanen ordez) (9-15, 11-15)
------------------------------------------------------
5. JARDUNALDIA (B multzoa)
Barandika-Basque vs Goixerri-Manci (15-10, 15-6)
------------------------------------------------------
6. JARDUNALDIA (A multzoa)
Erkiaga-Ibarluzea vs * Olharan-Gorka (* Johanen ordez) (11-15, 15-8, 4-5)
------------------------------------------------------
7. JARDUNALDIA
Goitia-Lekerika vs Laduche-Zabala (15-12, 15-14)
------------------------------------------------------
Urreisti-Lopez vs Urrutia-Del Rio (15-14, 12-15, 4-5)
------------------------------------------------------
Urrutia-Del Rio vs Goixerri-* Portet (* Manciren ordez) (10-15, 15-11, 4-5)
------------------------------------------------------
10. JARDUNALDIA
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Lopezek Gernikako Jai Alai frontoian egindako azken tantoak
Imanolek agur esan zion Jai Alai frontoiari, Gernikan bildu ziren zale eta jarraitzaileek omenaldi beroa egin zioten, eta atzelari zumaiarrak horren neurrian jardun zuen. Garaipenik ez, baina horrelako tanto ikusgarriak oparitu zizkigun.
Gernikako Jai Alai pilotalekuak agur esan dio Imanol Lopez atzelari handiari
Zumaiako atzelariak esan duenez, "uste baino lasaiago" egon da. Hala ere, "eguna arraro samarra" izan dela onartu du. "Oso eskertuta nago, Gernikan hasi nintzen, eta hemen bukatu dut, oso polita da", azpimarratu du. "Pozik nihoa", erantsi du.
Jean Olharan: "Oso pozik nago Johanengatik, eta finala irabaztea espero dut"
Jean Olharanek eta Thibault Basquek bi jokotan (10-15 eta 12-15) irabazi diete Eñaut Urreistiri eta Imanol Lopezi Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatu den Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako azken jardunaldian.
Johanek finala jokatuko du Olharanek eta Basquek Urreistiri eta Lopezi irabazi ondoren, atzelari zumaiarraren agurrean
Paueko aurrelaria eta Bidarteko atzelaria bikote gipuzkoarra baino askoz gehiago izan dira, eta partida bi jokotan irabazi dute (10-15 eta 12-15).
Urreisti-Lopez vs Olharan-Basque finalerdietako neurketaren azken tantoa
Jean Olharanek eta Thibault Basquek bi jokotan (10-15 eta 12-15) irabazi diete Eñaut Urreistiri eta Imanol Lopezi Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatu den Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako azken jardunaldian.
Imanol Lopezek, astelehenean, agur esango dio Gernikako frontoiari profesional gisa
"Mariskal" handiak erretiroa hartuko zuela iragarri urrian, eta ezustean, Winter Series txapelketaren aurkezpenean. Astelehenean, zumaiarrak eta Urreistik Olharan eta Basque izango dituzte aurkari.
Eusko Label Winter Series txapelketaren finalerdietako ligaxkaren 5.jardunaldiko hiru tanto onenak
Alex Goitiak eta Johan Sorozabalek egin dituzte Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako bosgarren jardunaldiko tanto onenak.
Lekerika: "Gaur hasieratik dena ematera atera gara, eta neurketa ona jokatu dugu"
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak erraz irabazi diete Johan eta Gorka Sorozabali bi jokotan (15-6 eta 15-8) Eusko Label Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkako bosgarren jardunaldian. Horrela, bikote bizkaitarrak otsailaren 15eko finalerako txartela lortu du.
Goitiak eta Lekerikak bi jokotan gainditu dituzte Sorozabal anaiak, eta finalean sartu dira
Bizkaitarrek finalerako txartela lortu dute, Johan eta Gorka mendean hartuta (15-6 eta 15-8). Lapurtarrek partida kaskarra egin dute, hanka-sartze gehiegitxorekin. Alex Goitiak, ordea, neurketa bikaina jokatu du.
Goitia-Lekerika vs Johan-Gorka finalaurreko ligaxkaren neurketako azken tantoa
Goitiak eta Lekerikak erraz irabazi diete Johan eta Gorka Sorozabali, bi jokotan (15-6 eta 15-8) Eusko Label Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkako bosgarren jardunaldian. Horrela, bikote bizkaitarrak otsailaren 15eko finalerako txartela lortu du.