Eusko Label Winter Serieseko 4. jardunaldiko hiru tanto onenak
Johan Sorozabalek eta Jean Olharanek egin dituzte 2026-2027ko Eusko Label Winter Seriesko 4. jardunaldiko tantorik onenak.
Johan Sorozabalek eta Jean Olharanek egin dituzte 2026-2027ko Eusko Label Winter Seriesko 4. jardunaldiko tantorik onenak.
Erkiagak eta Salegik bi jokotan garaitu dituzte Johan eta Ibarluzea (15-12 eta 15-12). Garaipen honekin lortutako 4 puntuekin, lehiaketan bizirik jarraitzen du bikote arrosak.
15-12 eta 15-12 irabazita, Aritz Erkiagak eta Eñaut Salegik lau puntu eskuratu dituzte, eta puntu horiek guztiz garrantzitsuak izan litezke finalerdietako ligaxkara sailkatzeko; Johan Sorozabalek eta Ion Ibarluzeak, ordea, puntu bakarra dutela jarraitzen dute sailkapenean, eta aukera gutxi dituzte txapelketan final laurdenetako fasea amaituta segitzeko.
Txapelketan 17 jardunaldi izango dira, lehenengoa urriaren 26an. Partida guztiak astelehenez jokatuko dituzte, finala izan ezik; hori larunbatez izango da, otsailaren 13an. Neurketak kirolakeitb.eus-en eta ETB1en izango dira ikusgai.
Bi bikoteek ligaxkan aukerekin jarraitzea dute jokoan; izan ere, gaur egun A multzoko sailkapeneko hirugarren eta laugarren postuetan daude, hurrenez hurren.
Johan Sorozabalek eta Jean Olharanek egin dituzte 2026-2027ko Eusko Label Winter Seriesko 3. jardunaldiko tantorik onenak.
Olharan eta Gorkak hiru jokotan garaitu dituzte Johan eta Ibarluzea (14-15, 15-13 eta 5-0). Garaipenaz gain, partidako pilotari onenaren saria irabazi du Olharanek, eta horren inguruan galdetu diotenean, “denbora gutxi” geratzen zaiola eta “partidataz eta giroaz gozatzen” saiatzen ari dela azaldu du.
Olharan-Gorka eta Johan-Ibarluzea bikoteek neurtuko dituzte indarrak Eusko Label Winter Series txapelketako hirugarren jardunaldian. Pilotari erritmoa eta indarra sartzen dioten bikoteak dira biak, beraz, partida lehiatua aurreikusten da.
Ludovic Laduchek, Xabier Barandikak eta Thibault Basquek egin dituzte 2026-2027ko Eusko Label Winter Serieseko 2. jardunaldiko tantorik onenak.
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek 15-8 eta 15-6 menderatu dituzte Ludo Laduche eta Mikel Manci; irabazleek argi kontrolpean izan dute partida. Hala, Jai Alai Ligako egungo txapeldunek lau puntu eskuratu dituzte txapelketako seigarren ekitaldian jokatu duten lehenengo neurketan.
Barandikak eta Basquek bi setetan garaitu dituzte Laduche eta Manci (15-8 eta 15-6). Winterreko lehen partida izanda, garaipen garrantzitsua lortu dute, tanto alde handiarekin gainera.
Neurketa kirolakeitb.eus atarian eta ETB1en egongo da ikusgai, 21:45etik aurrera.
Eusko Label Winter Serieseko bigarren jardunaldian, Laduche-Manci eta Barandika-Basque bikoteek neurtuko dituzte indarrak astelehenean. Nolako partida aurreikusten dute?
Aritz Erkiagak eta Alex Goitiak egin dituzte 2026-2027ko Eusko Label Winter Serieseko 1. jardunaldiko tantorik onenak.
Urreisti-Atain bikoteak hiru jokotan garaitu du Goitia-Oyhenard bikotea (15-8, 8-15 eta 5-3). Egun handia zen gaur Gernikan, urriko azken asteleheneko azoka, hain zuzen ere. Atainek, gainera, Winter Serieseko debuta zuen. Bikotea “oso pozik” agertu da garaipenarekin.
Txapelketako aurreneko partidetan, A multzoan, Goixerrik eta Lekerikak Erkiaga eta Salegi menderatu dituzte, bi jokotan, 11-15 eta 10-eta, eta, B multzoan, Urreistik eta Atainek Goitia eta Oyhenard garaitu dituzte, hiru jokotan, 15-8, 8-15 eta 5-3.
Goixerrik eta Lekerikak bi jokotan garaitu dituzte Erkiaga eta Salegi (11-15 eta 10-15). Partida amaitu berritan aurkariak “gogorrak” zirela azpimarratu du Goixerrik, baina eutsi ahal izan dietela. Horretaz gain, irabazleek adierazi dute bien arteko “komunikazioak” eta “konexioak” ere garrantzia izan duela.
Euskal Selekzioa bikain aritu da jokatu berri duen Munduko Txapelketan, Argentinan, eta, hala, Gernikako Jai Alaiko zaleek puntistak omendu dituzte.