Goitiak eta Lekerikak bi jokotan gainditu dituzte Sorozabal anaiak, eta finalean sartu dira
Bizkaitarrek finalerako txartela lortu dute, Johan eta Gorka mendean hartuta (15-6 eta 15-8). Lapurtarrek partida kaskarra egin dute, hanka-sartze gehiegitxorekin. Alex Goitiak, ordea, neurketa bikaina jokatu du.
Goitia eta Lekerika, Johan eta Gorkaren aurkako partidan. Irudia: Eraman!
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak erraz irabazi diete Johan eta Gorka Sorozabali, bi jokotan (15-6 eta 15-8), Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatu den Eusko Label Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkako bosgarren jardunaldian. Horrela, bikote bizkaitarrak otsailaren 15eko finalerako txartela lortu du.
Goitiak eta Lekerikak aurkariek baino askoz sendoago hasi dute norgehiagoka. Markina-Xemeingo aurrelaria bikain aritu da hasierako jokoaren lehen edian, tantoetan agintzen eta errematean fin. Bikote lapurtarrean, ostera, Gorka oso gaizki aritu da, eta Johanek ez dio askorik lagundu. Gauzak horrela, Goitiak lanean jarraitu du, Lekerikak ondo lagunduta, eta biak 15. tantora azkar iritsi dira (15-6).
Bigarren jokoa bide beretik hasi da, bikote bizkaitarra oso ondo aritu da, eta lapurtarra lehen jokoan egindako zuzendu gabe, akats berdinekin. Markinako aurrelaria eta Gernikako atzelaria 4-0 aurreratu dira markagailuan. Hala ere, Lapurdiko anaiek superraldi moduko bat izan dute, eta jokoa 4na eta 5na berdintzea lortu dute denbora tarte labur batean. Baina lapurtarrek ezin izan dira bizkaitarren aurretik jarri, eta atzetik joan dira bigarren jokoaren atsedenaldira (8-5).
Atsedenaldiaren ostean, Sorozabal anaiek hortzak estutu dituzte eta lehia 8na berdindu dute. Baina biek berriro hutsegite nabarmenak egin dituzte, eta zorrotz ziharduen Alex Goitiaren aurrean erabaki txarrak hartu. Markina-Xemeingo aurrelariak, lau puntistetatik onenak, erakustaldia eman du eta bi jokotan garaipena biribildu du (15-8). Horri esker, bikote bizkaitarra finalera sailkatu da.
Oraindik argitzeko dago zein aurrelarik lagunduko dion Basqueri finalean, Barandika lesionatuta dabil eta. Hirugarren postuan sailkatuko den aurrelariak hartuko du Gernikakoaren lekua final handian.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Label Winter Series finaleko jokaldi onenak
Johan Sorozabalen eta Thibault Basqueren garaipenarekin eman zion amaiera Eusko Lanbel Winter Series 2025-2026 txapelketak, otsailaren 15ean, Gernikan. Alex Goitia eta Unai Lekerika garaitu zituzten iparraldekoek final estu baten ondoren.
2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak 18 jardunaldi izango ditu, eta urriaren 27an hasiko da. Partida guztiak astelehenez jokatuko dira, finala izan ezik (otsailaren 15ean, igandez). Topaketak ETB1en eta eitb.eus izango dira ikusgai.
Giro bikaina Eusko Label Winter Series txapelketako finalean
Zale mordoa bildu da Gernikako Jai Alai pilotalekuan Eusko Label Winter Series txapelketako finalaz gozatzeko.
Johani eta Basqueri Winter Serieseko txapelak eman dizkien azken tantoa
Johanek eta Basquek irabazi dute 2025-2026ko Winter Series txapelketa. Final lehiatua izan da, eta Goitiaren azken tantoko akatsak Iparraldekoei eman dizkie txapelak.
Basque: "Mundu guztiak nahi du irabazi Winter Seriesa, eta oso harro nago"
Johan eta Basque oso pozik agertu dira garaipena eskuratu ostean, eta euren gertukoei eskaini dizkiete txapelak, Barandikari aipamen berezia eginez.
Johan eta Basque, 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak
Igandean jokatutako finalean, Johan Sorozabalek eta Thibault Basquek Alex Goitia eta Unai Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan: 15-10, 14-15 eta 5-1. Garaipena eskuratu duten puntistek aurreneko aldiz jantzi dute Winter Serieseko txapela.
Zuzenean, 2025-2026ko Winter Series txapelketaren finala: Johan-Basque vs Goitia-Lekerika
Ikusi zuzenean 2025-2026 edizioko Eusko Label Winter Series txapelketaren finala, igande honetan, otsailaren 15ean, 11:30etik aurrera, Gernikako Jai Alaitik.
Barandika: "Final potentea ikusiko dugu"
Xabier Barandikak Winter Serieseko final handirako txartela lortu zuen, baina, finalerdietan min hartuta, ezingo du partidarik garrantzitsuena lehiatu. Nola ikusten du gernikarrak finala?
Alex Goitia: “Txapela lortzeko borrokatu behar dugu, eta etxera txapelarekin joan behar dugu”
Alex Goitiak eta Unai Lekerikabeaskoak Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketako finala jokatuko dute igandean, otsailaren 15ean, Thibault Basqueren eta Johan Sorozabalen aurka. Partidaren atarian, Goitia eta Lekerekin egon gara eta bertan egotea “egindako lanaren fruitu” dela azaldu digute. Biak ala biak txapela etxera eramateko gogoz daude.
Imanol Lopezek Gernikako Jai Alai frontoian egindako azken tantoak
Imanolek agur esan zion Jai Alai frontoiari, Gernikan bildu ziren zale eta jarraitzaileek omenaldi beroa egin zioten, eta atzelari zumaiarrak horren neurrian jardun zuen. Garaipenik ez, baina horrelako tanto ikusgarriak oparitu zizkigun.