Barandikak eta Lopezek garaipen batekin esan diote agur txapelketari
Xabier Barandika eta Imanol Lopez Goitia eta Del Riori gailendu zaizkie Eusko Label Winter Series txapelketako 9. jardunaldian. Bi bikoteek ez zuten ezer jokoan, aurreko jardunaldietan garaipenik lortu gabe finalerdietako ligaxkatik kanpo geratu baitira.
Aurreikuspenek Barandika eta Lopez eman dituzte faborito, eta bizkaitarrak eta gipuzkoarrak aurreikuspenek esandakoa gauzatu dute Gernikako kantxan. Lehen seta aise irabazi dute, 15 eta 8. 13 eta 8koan ezustekoa izan da, Julen del Rio arabarrak erretiratu behar izan baitu min hartuta, eta bere ordez Ortzi Aldazabal 17 urteko berriatuarra kantxaratu da. Del Riok mina sentitu du zango batean markagailua 6 eta 4 zela, eta aurrera egiten saiatu den arren, azkenean amore eman behar izan du eta bere lekua Aldazabal gazteari utzi.
Horrela, norgehiagoka bitxia ikusi dugu atzeko aldean, 40 urteko Imanol Lopez eta 17 urteko Ortzi Aldazabalekin.
Bigarren setean bikote horiak aurrea hartu du 4 eta 0eko zuloa eginda , eta hortik aurrera bost tantoko aldea izatea ere lortu dute (10-5), baina Goitia eta Del Rio suspertu egin dira eta partida berdintzeaz gain (10-10) aurretik jartzea ere lortu dute (10-11). Baina momentuko susperraldia izan da, ondorengo tanto guztiak faboritoen alde jausi baitira. Bigarren seta ere Barandikak eta Lopezek eraman dute (15-11).
Aldazabalek partida polita egin du bere debutean.
Zure interesekoa izan daiteke
Barandika: "Partida nahiko txukuna egin dugu"
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek hiru jokotan (15-11, 12-15 eta 5-2) gainditu dituzte Johan eta Gorka Sorozabal Eusko Label Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkaren bigarren jardunaldian, Gernikako Jai Alai pilotalekuan.
Barandika-Basque vs Johan-Gorka neurketaren azken tantoa
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek hiru jokotan (15-11, 12-15 eta 5-2) gainditu dituzte Johan eta Gorka Sorozabal Eusko Label Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkaren bigarren jardunaldian, Gernikako Jai Alai pilotalekuan.
Barandikak eta Basquek sufritu baina hiru jokotan irabazi diete Johan eta Gorkari
Garaileek aurkarien hasiera kaskarra aprobetxatu dute lehen jokoa nahiko erraz irabazteko. Bigarrenean, ordea, Sorozabal anaiek nabarmen hobetu dute euren jokoa, hirugarren jokoa behartuz. Hirugarrenean, ordea, gernikarra eta bidartarra sendoagoak izan dira.
Eusko Label Winter Series txapelketaren finalerdietako ligaxkaren lehen jardunaldiko hiru tantorik onenak
Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkaren lehen jardunaldiko tanto onenen protagonistak Alex Goitia, Eñaut Urreisti eta Unai Lekerika izan dira.
Goitia: "Zuzenean Urreistik pilota ukitzen duela iruditu zait"
Urreisti-Lopez eta Goitia-Lekerika, lehen faseko multzoko bi liderrak, elkarren aurka neurtu dira gaur Gernikan, Eusko Label Winter Serieseko finalerdien ligaxkaren lehen jardunaldian. Bigarren bikoteak lortu du garaipen baliotsua hiru jokotan (13-15, 15-10 eta 4-5), zeresana emango duen azken tanto polemiko batekin.
Goitia-Lekerika bikoteak Urreisti eta Lopez hartu ditu mendean, partida amaiera polemiko batean
Bikote bizkaitarrak hiru jokotan (13-15, 15-10 eta 4-5) irabazi dio gipuzkoarrari, polemikak markatutako bukaera batean.
Urreisti-Lopez vs Goitia-Lekerika finalerdietako ligaxkako partidaren azken tanto polemikoa
Goitiak eta Lekerikak Urreisti eta Lopezi irabazi diete hiru jokotan (13-15, 15-10 eta 4-5), Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatu den norgehiagokan. Azken tantoak zeresana emango du, epaileen erabakia polemikoa izan baita.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 10. jardunaldiko hiru tanto onenak
Jon Ibarluzeak, Aritz Erkiagak eta Thibault Basquek egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 10. jardunaldiko tantorik onenak.
Erkiaga-Ibarluzea vs Goitia-Lekerika partidako azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Ariz Erkiaga eta Jon Ibarluzearen agurreko neurketa izan da, eta garaipena lortu dute hiru jokotan (9-15, 15-14 eta 5-3) Alex Goitiaren eta Unai Lekerikaren aurrean, dagoeneko finalerdietarako sailkatuak.
Barandikak eta Basquek finalerdietarako azken txartela lortu dute Urrutia eta Del Rio bi jokotan mendean hartuta
Horrela, Barandika-Basque, Urreisti-Lopez, Johan-Gorka eta Goitia-Lekerika izango dira finalerdietako ligaxkan lehiatuko diren bikoteak.