Pilota
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 8. jardunaldiko hiru tanto onenak
Thomas Urrutiak, Julen del Riok eta Eñaut Urreistik egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 8. jardunaldiko tantorik onenak.
Oriamendik urtarrilaren 2ra aurreratu du binakako finala, "3an beste kirol ekitaldi batzuk daudelako"
Xabier Gonzalez Oriamendi 2010 enpresaren gerenteak azaldu duenez, urtarrilaren 3rako sarrerekin sartu ahal izango da pilotalekura. Hala ere, adierazi du zaleei dirua itzuliko zaiela data-aldaketa dela eta hitzordura joaterik ez badute.
Del Rio: "Gure lana egin dugu; ondo jokatu dugu, aspaldi ez dut horrela disfrutatu"
Urrutiak eta Del Riok estreinako partidan irabazi diete Urreistiri eta Lopezi. Pozik agertu dira biak, partida gogorra izan dela diote, baina emaitzarekin oso gustura daudela adierazi dute.
Urrutiak eta Del Riok ezustekoa eman eta garaipena lortu dute Urreisti-Lopez bikotearen aurka, hiru jokotan
Lehen jokoa eskura izan eta galdu ondoren, Urrutiak eta Del Riok egoera zailari buelta eman diote eta bigarren joko estua irabazi dute, eta markagailua irauli dute hirugarren eta azken jokoan (15-14, 12-15 eta 4-5).
Urrutiari eta Del Riori garaipena eman dien azken tantoa, hemen
Thomas Urrutiak eta Julen Del Riok hiru setetan irabazi diete Imanol Lopez eta Eñaut Urreistiri (15-14, 12-15 eta 4-5). Partida erabaki duen azken tantoa, bideo honetan.
Elordi-Zabaleta Binakako Txapelketako gorenean, Laso-Albisurekin batera
Elordi-Zabaleta eta Laso-Albisu bikoteak nabarmendu dira Binakako Txapelketako lau jardunaldi hauetan. Hiru garaipen lortu dituzte bi bikoteek eta sailkapenaren gorenean kokatu dira.
Elordik eta Zabaletak garaipena lortu dute Jakaren eta Iztuetaren aurka (12-22)
Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak 12-22 irabazi diete Erik Jakari eta Martxel Iztuetari Binakako Txapelketako 4. jardunaldian. Garaipen honi esker, hirugarren puntua batu dute.
Txapelketako hirugarren partida irabazi dute Lasok eta Albisuk Etxeberria eta Rezusta garaituta (22-17)
Lasok eta Albisuk 22-17 irabazi diete Etxeberriari eta Rezustari Binakako Txapelketako 4. jardunaldian. Aspeko bikoteak jokatutako lau partidak galdu ditu, hortaz, ez dute punturik lortu oraindik.
Barandika eta Lekerika Pauko Gabonetako Txapelketako finalerako sailkatu dira
Barandikak eta Lekerikak Pauko Gabonetako Torneoko finala jokatuko dute ostiral honetan, atzoko finalerdian Urreisti eta Portet bi setetan (15-12 eta 15-10) garaitu ondoren. Finalean Olharan eta Minvielle izango dituzte aurkari, eta omenaldi kutsua izango du, Biarnoko Saliesekoaren azken partida izango baita.
Larrazabalek eta Mariezkurrenak prestigiozko garaipena lortu dute Altunaren eta Ezkurdiaren aurka (19-22)
Larrazabalek eta Mariezkurrenak 19-22 irabazi diete Altunari eta Ezkurdiari Binakako Txapelketako 4. jardunaldian. 19-17 zihoazen atzetik, baina markagailuari buelta ematea lortu dute haien bigarren garaipena lortzeko.
Gaminde, Arrizabalaga eta Lizeagak urrezko domina irabazi dute Nazioen Ligan
Euskal Selekzioak hiru urre batu ditu Nazioen Ligako azken jardunaldian. Enara Gaminde nagusitu da banakako finalean, eta gero gauza bera egin du Olatz Arrizabalagarekin batera jokatu duen binakako finalean. Eñaut Lizeagak urrea lortu du banakako finalean.
Urrutiak eta Del Riok liderren aurka debutatuko dute 8.jardunaldian
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 7. jardunaldiko hiru tanto onenak
Alex Goitiak, Jon Zabalak eta Ludovic Laduchek egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 7. jardunaldiko tantorik onenak.
Goitia eta Lekerika: ''Pozik, finalerdietan gaude''
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak, astelehenean, Eusko Label Winter Seriesen, garaipena eskuratu dute, Ludovic Laduche eta Jon Zabala aurkari, eta, horrenbestez, txapelketako finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira.
Goitia eta Lekerika eta Johan eta Gorka, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkara
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak Laduche eta Zabala menderatu dituzte, bi jokotan, 15-12 eta 15-14, eta emaitza horrek sailkatzeko aukerarik gabe utzi ditu Erkiaga eta Ibarluzea eta asteleheneko partidan galtzaile atera den bikotea.
Jakak eta Iztuetak Artola eta Imaz menderatu dituzte, 22-8, eta bi puntu daramatzate Binakakoan
Beotibarren astelehen arratsaldean jokatutako partidan, Lizartzako aurrelaria eta Tolosako atzelaria hasieratik izan dira nagusi, eta aise gailendu dira.
Peña II.aren nahi gabeko pilotakada batek, partida jokoan egon gabe, Salaverri II.a belaunean mindu du
Jon Ander Peña eta Ruben Salaverri 21-18 ari ziren gailentzen, Amiano-Eskiroz aurkari; orduan, Peña II.ak hormara bota du pilota, eta, nahi gabe, Fuenmayorreko atzelaria jo du. Salaverri II.ak aldagelara joan behar izan du, baina, gerora, bueltatu da kantxara, eta partida amaitu du.
Larrazabalek eta Mariezkurrenak garaipena lortu dute Lasok sustoa eman duen partidan (20-22)
Larrazabalek eta Mariezkurrenak 20-22 irabazi diete Lasori eta Albisuri Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldian. Lasok, gainera, min hartu du ebakuntza egin zioten belaunean.
Aldaik eta Gamindek jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako finala
Amaia Aldaik 22-11 irabazi dio Olatz Arrizabalagari lehen finalerdian. Bigarrenean, Enara Gamindek 14-22 garaitu du Goiuri Zabaleta.
Zabalak eta Martijak bi puntu dituzte, Altuna III.a eta Ezkurdia mendean hartuta (16-22)
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia aurrenekoz irten dira galtzaile, Binakakoan; Bartzelonan jokatutako partidan, 0-6 hasi dira galtzen. Javi Zabalak eta Julen Martijak merezita irabazi dute, neurketa ona eginda.