Pilota
2025/08/31 - 02:41
Jakak eta Zabaletak Ezkurdia eta Iztueta garaitu dituzte partida oso parekatuan (20-22)
Jakak eta Zabaletak 20-22 irabazi diete Ezkurdia eta Iztuetari CaixaBank Masterseko 6. jardunaldian. Partida oso lehiatua eta bizia izan da, eta bikote urdina nagusitu da azkenean.
2025/08/30 - 22:50
4 urre eta 3 zilar lortu ditu Euskal Selekzioak Munduko Wallball Txapelketan
Urrezko dominak bikote mistoetan, banakako emakumezkoetan, banakako gizonezkoetan eta binakako gizonezkoetan lortu dituzte; zilarrezkoak, berriz, banakako emakumezkoetan, banakako gizonezkoetan eta binakako emakumezkoetan.
2025/08/30 - 02:09
Altuna eta Rezusta nagusitu dira Donostia Hiriko finalean (22-6)
Altuna eta Rezusta aise nagusitu dira Artola eta Iztuetaren aurka Donostia Hiria txapelketako finalean. Aspeko bikoteak 22-6 menderatu du Baikokoa, final bikaina jokatuz.
2025/08/30 - 00:01
Euskal Selekzioa bikote mistoen finalera sailkatu da
Herbehereetako Jurrit Osinga eta Marrit Zeinstra izango dituzte aurkari finalean, larunbatean.
2025/08/28 - 20:22
Egun historikoa Euskal Selekzioarentzat WallBalleko Munduko Txapelketan: lau euskal pilotari finaletan
WallBalleko Euskal Selekzioak emaitza onak lortu ditu Leeuwardenen (Herbehereak) jokatzen ari den Munduko Txapelketan. Gizonezkoen finalean Beldarrain eta Amantegi ariko dira nor baino nor gehiago. Emakumezkoen finalean Larrarte eta Arrizabalaga lehiatuko dira.
2025/08/27 - 01:53
Johanek eta Lopezek irabazi dute Donibane Lohitzuneko Slameko finala
Johanek eta Lopezek mendean hartu dituzte Olharan eta Gorka, Donibane Lohizuneko Slameko finalean. Bi jokotan lortu dute hori, 15-14 eta 15-11 eginda.
2025/08/24 - 23:17
Artolak eta Iztuetak jokatuko dute Donostia Hiria torneoko finala, Peña eta Imaz ozta-ozta garaituta (22-21)
Iñaki Artolak eta Martxel Iztuetak 22-21 irabazi diete Jon Ander Peñari eta Ander Imazi Atano III.a pilotalekuan, eta, horrenbestez, eurek jokatuko dute Donostia Hiria torneoko finala larunbatean. Partida gogorra izan da, eta lau pilotariek leher eginda bukatu dute.
2025/08/22 - 23:16
Elordi eta Zabaleta, Bilboko Aste Nagusiko txapeldunak!
Elordik eta Zabaletak 15-22 menderatu dituzte Artola eta Iztueta. Bikote urdinak bikain abiatu du partida, eta alde handia lortu du, baina bikote gorriak aldea murriztu du eta markagailua estutu du. Azken tantoetan, berriz, urdinak nagusitu dira.
2025/08/21 - 17:03
Johanek eta Gorkak irabazi dute Biarrizko Urrezko Xistera, Olharan eta Lekerika aurkari
Johan eta Gorka Sorozabal bi jokotan gailendu dira, 15-9 eta 15-12, txapelketako 49. ekitaldiko final handian.
2025/08/21 - 02:18
Johanek eta Gorkak irabazi dute 2025eko Biarrizko Urrezko Xistera
Johan eta Gorka Sorozabal anaiek, txapelketako final handian, asteazkenean, Erkiaga ordezkatu duen Jean Olharan eta Unai Lekerika menderatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-12.
2025/08/21 - 02:18
Johan Sorozabal: ''Beti izaten da berezia familiaren aurrean irabaztea, eta Gorkarekin''
Biarrizko aurrelariak, Gorka anaiarekin, 2025eko Urrezko Xistera bereganatu du, asteazkenean. Johanek nabarmendu du oso garrantzitsua dela berarentzat txapelketa horretan gailentzea.
2025/08/20 - 22:59
Erkiagak ezingo du Urrezko Xistera finala jokatu, min hartuta dabil eta; Olharanek ordezkatuko du
Puntista bizkaitarrak min hartu zuen sorbaldan, asteartean Donibane Lohizunen jokatutako Nazioarteko finalerdian. Hori dela eta, Jean Olharan kantxaratuko da haren ordez, Iparraldeko Masterretan lortutako puntuengatik.
2025/08/19 - 18:56
Oizek Sollube garaitu du Bizkaia Torneoko final handian
Lau t 'erdiko partidan, Peio Etxeberriak Asier Agirre gainditu du hiru setetan. Oizko taldeak erabaki du finala Binakako partidan, eta Elordik eta Zabaletak Artola eta Albisu gainditu dituzte bi setetan.
2025/08/18 - 22:47
Danel Elezkanok omenaldia jaso du Bizkaia pilotalekuan
Zaratamoko pilotariak iazko urrian iragarri zuen bere erretiroa, lesio eta arazo fisikoen ondorioz. Debuta egin zuenetik 13 urte bete diren egunean, omenaldia jaso du Bizkaia pilotalekuan.
2025/08/17 - 23:00
Jakak eta Zabaletak kostata irabazi diete Larrazabali eta Rezustari (22-19)
Erik Jakak eta Jose Javier Zabaletak 22-19 irabazi diete Iker Larrazabali eta Beñat Rezustari gaur Zarauzko pilotalekuan jokatutako partidan eta, ondorioz, bigarren puntua batu dute CaixaBank Mastersean.
2025/08/16 - 23:32
Erkiaga eta Lekerika gailendu dira Gernikako Grand Slamean
Aritz Erkiagak eta Unai Lekerikak irabazi dute Gernikako Grand Slama, final handian Xabi Barandika eta Gorka Sorozabal bi setetan 15-12 menderatuta. Giro aparta izan da Gernikako Jai Alai frontoian.
2025/08/15 - 23:04
Altuna eta Imaz kostata gailendu zaizkie Zabalari eta Mariezkurrenari (22-19)
Jokin Altunak eta Ander Imazek 22-19 irabazi diete Javi Zabalari eta Jon Mariezkurrenari Azkoitiko pilotalekuan, eta, horrenbestez, hirugarren puntua bereganatu dute CaixaBank Mastersean. Partida irekia izan da, eta tanto borrokatuak eta ikusgarriak izan dira bukaeran.
2025/08/15 - 22:09
Altuna III-Imaz eta Zabala-Mariezkurrena II bikoteen arteko partidan, a zer-nolako tantoa!
Tanto ederra ikusi dugu Azkoitiko pilotalekuan, Altuna III-Imaz eta Zabala-Mariezkurrena II bikoteen arteko partidan. Zabalak, azkenean, bukaera bikaina eman dio jokaldi luzeari, eta lau pilotariek lurrean leher eginda amaitu dute. Zaleak, berriz, zutik eta txaloka, pilotarien ahalegina eskertuz.
2025/08/14 - 16:29
Lekerika vs Barandika, bi gernikar aurrez aurre Gernikako Grand Slameko finalean
Abuztuaren 16an jokatuko dute Gernikako Grand Slameko finala Unai Lekerikak eta Xabi Barandikak. Gernikarrak dira biak, herriko jaiak dira, eta Jai Alai frontoian ariko dira nor baino nor gehiago. Lekerikak Erkiagarekin osatuko du bikotea; Barandikak, aldiz, Gorka izango du bikotekide.
2025/08/10 - 22:56
Zabala eta Mariezkurrena CaixaBank Masterseko finalerdietan dira, Elordi eta Albisu garaituta (8-22)
Zabalak eta Mariezkurrenak 8-22 irabazi diete Elordi eta Albisuri CaixaBank Masterseko laugarren jardunaldian. Hala, txapelketako finalerdietara sailkatu dira.