Pilota
6-21ekoa, finaleko tantorik onena: Dariok pilotakada bikaina emanda amaitu du
Buruz Buruko final handiko azken-aurreko tantoan, bi pilotariak bizi-bizi aritu dira, defentsa ederra egin dute eta, pilatutako nekea gorabehera, Nafarroa Arena bete duten zaleei biziki gozarazi diete.
Botileroen finala: “Oparirik ez egiteko momentua da!"
Dario Gomezen eta Iñaki Artolaren botileroek protagonismoa izan dute Nafarroa Arenan jokatutako final handian.
Miguel Capellan, Darioren entrenatzailea Ezcarayn: “Badakizu zer egin duen Dariok? Sinestezina da!”
Buruz buruko txapeldun berriak Miguel Capellan izan zuen entrenatzaile. Nafarroa Arenan jokatutako finala ikusi eta aurrelari errioxarrak txapela jantzi ostean, Capellanek, hunkituta, urte haiek ekarri ditu gogora.
Balba Gil, Darioren ama: “Niretzat, nire semea nire txapelduna da”
“Bere bizitza osoko ametsa da”, esan du Balba Gil 2026ko Buruz Buruko Txapelketako txapeldunaren amak, semeak Nafarroa Arenan txapela irabazi ostean. Dario argi menderatu du Iñaki Artola finalean: 6-22.
Dario Gomez: “Hurrengo pilotakadan baino ez nuen pentsatu nahi”
Dario Gomez Aspeko pilotariaren adierazpenak, 2026ko Buruz Buruko Txapelketa irabazi eta txapela jantzi ondoren. (Adierazpenak gaztelaniaz)
Finaleko azken tantoa eta sari banaketa
Dario Gomez da 2026ko buruz buruko txapelduna. Igandean, Iruñeko Nafarroa Arenan jokatutako finalean, Aspeko pilotariak 6-22 menderatu du Iñaki Artola, eta garaipen horri esker txapela eskuratu du.
Dario Gomezek irabazi du 2026ko Buruz Burukoa
Igandean Nafarroa Arenan jokatu duten finalean, Ezcaraykoak 6-22 menderatu du Alegiakoa. Hala, Dariok lehen aldiz jantzi du txapela Buruz Burukoan, eta profesionaletan estreinakoz gailendu da txapelketa handi batean.
Pilotazaleek Iruñeko kaleak hartu dituzte finalaren atarian
Iruñeko kaleetan nabari da finalaren usaina. Gaur erabakiko da Buruz Buruko Txapelketako txapela nora joango den: Alegiara edo Ezcarayra.
Buruz Buruko Finala: Artola vs Dario
Jakak esperientziari esker garaitu du Amiano (22-17)
Erik Jakak eta Unai Amianok indarrak neurtu dituzte Orozkon, Lau t'erdiko San Fermin Torneoko final-hamaseirenetan. Gaztea gogor saiatu bada ere, markagailuan hurbiltzen hasi den bakoitzean, Jakak bere eskarmentua erakutsi du garaipena bideratzeko (22-17).
Artolak eta Dariok euren lehen txapela jantzi nahi dute Buruz Buruko finalean
Final handia zuzenean jarraitu ahal izango da kirolakeitb.eus atarian eta ETB1 katean, 11 urtetan izango den zortzigarrena.
Urreisti eta Basque Iron Cupeko finalera sailkatu dira
Eñaut Urreistik eta Thibault Basquek Iron Cupeko finala jokatuko dute Goitia eta Gorkaren aurka, finalerdietan Eñaut Astelarra eta Unai Lekerika garaitu ondoren (15-13 eta 15-8). Lehen jokoa oso lehiatua izan da, baina bigarrenean bikote garailea errazago aritu da.
Elaia eta Eneritz izango dira Iharten eta Arairen aurkariak Iron Cupeko finalean
Elaia eta Eneritz izango dira Iharten eta Arairen aurkariak Iron Cupeko finalean, Maite eta Maialen 2 setetan garaitu ostean: 15-10 eta 15-14. Partida parekatua izan da, eta txikikeria batzuek jarri dute markagailua Elaiaren eta Eneritzen alde.
Unai Amiano: “Ez dut uste asko beldurtuko direnik Lehen Mailan nirekin"
Unai Amiano, B Serieko Buruz Buruko txapelduna, EITBrekin izan da txapela irabazi eta egun gutxitara. Irunen, bere jaioterrian, pilota sustatzeko bere garaipena oso garrantzitsua izan daitekeela onartu du. Lehen Mailako txapelketetan irabazteko mailatik urrun dagoela esan du, eta are gehiago afizionatuetan banaka oso gutxitan jokatu duela kontuan izanda. Igandeko finalerako ez du faborito garbirik ikusten.
Buruz Buruko txapeldunek bazkaria izan dute, finalaren atarian
Buruz Buruko txapelketa irabazi duten pilotariek ohiko bazkaria egin dute, PRO Ligak antolatuta. Iñaki Gorostizak jasoko du urrezko intsignia. 1977an izan zen txapeldun.
Iñaki Artolak txapela jantzita amaitu nahi du igandeko finala
Iñaki Artolak Dario Gomez izango du aurkari igande honetan, Buruz Buruko pilota final handian. Ez dela partida erraza izango onartu du pilotari gipuzkoarrak, baina txapela janztea du helburu.
Dariok beste hiru urtez berritu du kontratua Asperekin
Ezcarayko aurrelariaren kontratua maiatzaren 31n amaitzekoa zen, igande honetan, alegia, Iñaki Artolaren aurka jokatuko duen Buruz Buruko finalaren egun berean.
Buruz Buruko finalistek material aukeraketa egin dute Nafarroa Arenan
Iñaki Artolak eta Dario Gomezek 2026ko buruz buruko finala jokatuko dute igandean, maiatzaren 31n, Nafarroa Arenan. Bertan izan dira gaur biak material aukeraketa egiten. Ezkaraikoak amen batean amaitu du, alegiakoak, berriz, denbora agortu du, baina biak gustura geratu dira egindakoarekin.
“Erremontari” txapelketaren 3. jardunaldiko hiru tanto onenak
Beñat Segurolak, Imanol Ansak eta Endika Barrenetxeak egin dituzte Erremontari-Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldiko tanto onenak. Gozatu!
Dario, bere lehen finalari begira
Dario Gomezek lehen finala jokatuko du igande honetan, Iñaki Artolaren aurka, Buruz Buruko Txapelketan. Egun handiari begira nola sentitzen den kontatu du elkarrizketa honetan.