Kirol gehiago
2025/07/13 - 20:53
Rahmek bigarren egin du Andaluzian, eta txapelketa iraultzeko kolpe batera geratu da
Garaipena Talor Gooch estatubatuarrak lortu du, 205 kolpeko txartela aurkeztuta.
2025/07/13 - 20:40
Janire Gonzalez-Etxabarri surflaria, txapeldunorde Qualifying Serieetako Lacanau Pro txapelketan
Annette Gonzalez-Etxabarri ahizpak eta Adur Amatriainek hirugarren postuan bukatu dute.
2025/07/12 - 21:26
Swiatek da Wimbledoneko txapeldun berria, Anisimova azpiratuta
Poloniarrak lehen aldiz irabazi du Wimbledon, finalean Amanda Anismova estatubatuarra 6-0 eta 6-0 menderatuta, 57 minutuko partidan.
2025/07/11 - 20:24
Bertan behera utzi dute Valderramako LIV Golfeko lehen jardunaldia, haize bortitza dela eta
Jon Rahm bizkaitarrak 14. zuloaren amaieran sailkapeneko 6. postuan zegoenean utzi behar izan du jokoa.
2025/07/10 - 14:57
81 herrialdetako ia 2.000 kirolarik hartuko dute parte Gasteizko Ironman proban
Ostegun goizean egindako aurkezpenean azaldutakoaren arabera, proban parte hartuko duten emakumezkoen kopuruak 4 puntu egin du gora aurten, eta plaza adina izen-emate izan dira.
2025/07/06 - 17:05
Nadia Erostarbe surflariak Hegoafrikako Ballito Pro txapelketa irabazi du
Ametsetako azken jardunaldian, zarauztarrak Ally Fitzgibbons beteranoa kanporatu du finalerdi borrokatuan, eta Yolanda Hopkins portugaldarra finalean.
2025/07/03 - 17:28
Ehunmilak ultratraila hilaren 11n abiatuko da
Ehunmilak probaren 14. edizioa aurkeztu dute. Uztailaren 11, 12 eta 13an jokatuko da. Ultratrailak 171 kilometro eta 10.500 metroko desnibel positiboa du.
2025/06/29 - 22:14
Anton Legorburuk zilarrezko domina irabazi du Europako Errugbi 7ko Txapelketan
Europako Errugbi 7ko Txapelketa bi serietan jokatu da, Kroazian bata eta Alemanian bestea.
2025/06/29 - 17:11
Arrasatek eta Messerrek estreinakoz irabazi dute Onditz Memoriala
Gizonezkoetan, Mikel Arrasate 20 urteko lekeitiarra nagusitu da. Bigarren egin zuen iaz, eta lehena izan da aurten. Emakumezkoetan, Mikaela Messer australiarrak aurreikuspenak bete ditu.
2025/06/28 - 11:35
Jon Rahmek hasiera ona izan du LIV Golf Dallas txapelketan
Barrikako golf jokalariak 68 kolpeko (-4) lehen itzuli bikaina egin du, eta, behin-behinean, bigarren postuan kokatu da.
2025/06/27 - 18:51
Pau Echaniz, zazpigarren Pragako Munduko Kopako K1eko finalean
Echanizek 51,59ko denbora egin du, Jakub Grigar irabazleak baino 2,88 segundo gehiago.
2025/06/26 - 17:09
Mattin Iñiguez X-Alps lehiaketatik kanpo geratu da
Zegamarrak ezin izan du bosgarren kanporaketa gainditu, eta sailkapenean azken postuan zenez, txapelketatik kanpo utzi dute. Gogotik saiatu zen Iñiguez Warren azken aurreko sailkatua harrapatzen, baina ezin izan zuen.
2025/06/25 - 20:37
Pou anaiek Churup eskalatu dute, Perun; gailurra 5.493 metrora du
Iker eta Eneko Pou euskal eskalatzaileek, horrenbestez, hemeretzi bide dituzte osatuta, Perun. Herrialde horretara egindako espedizioko lehenengo mendia izan dute.
2025/06/25 - 14:21
Higinio Riverok Neguko Joko Paralinpikoak ditu jomugan
Brontzezko domina bat lortuta amaitu ditu udako lanak Higinio Riverok. Orain, piraguismoa alde batera utziko du epe labur batez, eta Neguko Joko Paralinpikoak prestatzen hasiko da. Zein diziplinatan parte hartuko duen kontatu digu.
2025/06/24 - 16:14
Mattin Iñiguezek lehian jarraitzen du Red Bull-X Alpsen, eta azken kanporatzea saihestea du helburu
Mattin Iñiguezek azken kanporatze txanda gainditu nahi du Red Bull-X Alps parapente proban. Geratzen direnean artean, aurrez parte-hartzaile gehiago kanporatu baitira, azken postuan da Zegamakoa. Proba amaitzea du helburu, baina horretarako ezin da azken postuan heldu hurrengo kanporatze puntura.
2025/06/22 - 15:20
Higinio Rivero piraguistak brontzea irabazi du Raciceko Europako Txapelketan
Bizkaitarrak hirugarren postua eskuratu du VL2 kategoriako 200 metroko proban.
2025/06/21 - 22:59
Eguraldi kaskarrak Bizkaiko Irekiko bigarren jardunaldia baldintzatu du
Eguraldia dela eta, bigarren jardunaldiko zati handiena ez dute jokatu. Igandean jokatuko dute falta dena, eta lehen bi jardunaldiak hartuko dituzte kontuan. Behin-behinean, Antonio Hortal da lider sailkapen orokorrean, parraren azpitik 9 kolpe eginda.
2025/06/21 - 22:29
Iñiguezek Lorenz aurreratu du X-Alps lehiaketan, eta 10. kontrol punturantz doa
Mattin Iñiguezek egun ona izan du X-Alps lehiaketan. Zegamarrak astebete darama abenturan, eta larunbatean aurrea hartu dio Lorenz alemaniarrari.
2025/06/21 - 17:08
Baionako Aviron Top 14ko finaletik kanpo geratu da; Toulouse, finalera
Avironek 32-25 galdu du Stade Toulousainen aurka jokatutako finalerdia, atsedenaldira 20-15 heldu ostean. Toulouse egungo txapeldunak datorren larunbatean jokatuko du finala.
2025/06/20 - 18:16
Mattin Iñiguezek aurrera jarraitzen du X-Alps lehiaketan
Bigarren kanporaketa gaindituta, seigarren lehia-eguna du. Azken-bigarrena da sailkapenean, atzoko egun korapilatsuaren ostean.