LIV Hong Kong
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rahm liderretik pauso batera Hong Kongen, bigarren egunean suspertu ostean

Barrikakoak eagle bat eta zazpi birdie egin ditu Carlos Ortiz mexikarrarengandik bi kolpera hurbiltzeko.

Jon Rahm. EFE foto de archivo

Jon Rahm. Argazkia: EFE 

Jon Rahmek Hong Kongeko LIV txapelketako bigarren jardunaldia jokatu du gaur, ostirala, Saudi Arabiako zirkuituan, eta Carlos Ortiz liderra 2 kolpera du orain, Dean Burmester hegoafrikarrarekin berdinduta (-14).

Rahmek eagle bat eta zazpi birdie egin ditu, horietako lau lehen sei zuloetan, eta bederatzigarrenean bogey bat egin arren, eguneko onena izan da, 62 kolpeko txartela aurkeztuta.

David Puig kataluna ere garaipena lortzeko lehian sartu da, bigarren itzulia eagle bati esker parretik behera 6 kolpeko txartela egin baitu, -11 kolperekin 2. postuan sailkatzeko, oraingoz. 

Munduko sailkapenean 183. postuan dagoen mexikarrak lidergoari eutsi dio, baina bezperan baino estuago, Rahmek egindako birdie berberak baina hiru bogey egin baititu.

Burmesterrek (iazko txapeldunordea), berriz, zazpi birdie egin ditu, eguneko txartel onenetako bat aurkezteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X