Oier Ibarretxe boxeolariak, Parisen olinpikoa bera, Bilbon eginen du debuta profesional mailan
Oier Ibarretxek, 2024ko Parisko Jokoetan olinpikoa eta amateur mailan sei aldiz Espainako txapelduna bera, hurrengo martxoaren 14an eginen du debuta profesional mailan, Bilboko Casilla pabilioian, Bassam Laaoula alacantarraren aurka (1-0-1).
Ibarretxe Jon Fernandez bizkaitarrarekin batera ageri da kartelean. Etxebarrikoak Superarineko Europako tituluaren defentsan jardungo du, Somay Bilal herbeheretarraren aurka, eta Jokin Garcia bilbotarra eta Gianluca Ceglia italiarra ere nor baino nor gehiago ariko dira gau horretan.
Ibarretxek (22 urte) boxeo profesionaleko lehenengo pausuak eta Los Angeles 2028ko lasterketa olinpikoa uztertzeko asmoa du. Prentsaurreko honetan Gorka Iturriaga ere egon da, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaria.
Galdakaoko boxeolaria Pariseko Jokoetarako sailkapenarekin ailegatu zen afizionatu mailako ibilbidearen une gorenera, Emilio Garcia estatubatuarra Bagkokeko preolinpikoetan garaitu ondoren.
Frantziako kapitalean 63,5 kiloz azpikoen kategorian lehiatu zen, eta lehenengo errondan galdu zuen, epaileek aho batez erabakita, Bazarbay Mukhammedsabyr kazakhstandarraren aurka. Amateur mailan lortutako azkeneko emaitza BOXAM nazioarteko txapelketan erdietsitako brontzezko domina izan da, La Nucian.
Esan bezala, gainera, gau-ekitaldi horretan, Jon Fernandez bizkaitarrak pisu superarineko Europako txapeldunaren titulua defendatuko du, Somay Bilalen aurka borroka nagusian.
Jonferrek (30 urte) 28-3ko ibilbidea du, eta titulu kontenantala lortu zuen Armando Casamonica italiarraren kontra KO teknikoz irabazita, aurreko azaroaren 22an. Bilalek (18-1) ibilbide profesionalean izan duen porrot bakarra jatorri armeniarreko boxeolari belgikar Surim Petrosyanen kontra jasan zuen, 2023ko maiatzean. Borroka horretan Beneluxeko gerrikoa zegoen jokoan.
Antolatzaileek baieztatu dute emanaldiko semifondoko borroka Jokin Garcia bilbotarra eta Gianluca Ceglia italiarraren (22-5-1) artekoa izango dela, pisu arineko Europa Silver koroa jokoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Zverev eta Shelton, AEBko Irekiko finalean
Alexander Zverevek eta Ben Sheltonek jokatuko dute igande honetan AEBko Irekiko finala, Karen Khatxanov eta Frances Tiafoe gainditu ostean, hurrenez hurren.
Maialen Chourraut, hirugarrena K1eko sailkapen nagusian
Euskal palistak denboraldi bikaina egin du K1eko Munduko Kopan. 227 puntu lortu ditu eta hirugarren postuan kokatu da sailkapen nagusian.
Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa, irailaren 19an, Elizondon
Datorren irailaren 19an, Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa antolatu dute Elizondon, eta gaur goizean egin dute aurkezpena. Euskal Herriko moztaileak ez ezik, beste hainbat herrialdeetatik ere etorriko dira lehian parte hartzera.
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Italiarrak, munduko lehen sailkatuak, ez du partida ofizialik jokatuko bigarren urtez jarraian Wimbledon konkistatu zuenetik.
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Murtziako tenislaria kantxetara itzuliko da New Yorken, eskuin eskumuturrean izan duen lesioa gainditu ostean.
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
LIV Golfek bertan behera utzi du bere azken txapelketa eta asteburu honetara aurreratu du taldekako finala
Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako taldekako finala asteburu honetara aurreratzea eta Indianapolisen jokatzea erabaki dute, LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian.
Rahm hamabosgarren postura jaitsi da munduko golf sailkapenean
Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.