Bihar hasiko da ardi-moztaile eta artilarien Munduko Txapelketa Zeelanda Berrian
Euskal Herriko ardi-moztaileen eta artilarien selekzioko partaideak, Zeelanda Berrian. Irudia: Euskal Ardi Moztaileen Elkartea.
Euskal Herriko selekzioa bihar hasiko da Golden Shears and Woolhandling World Championship txapelketan Mastertonen (Zeelanda Berria). Larunbatera arte luzatuko da lehia. Une historikoa da, izan ere, lehen aldiz lehiatuko da euskal taldea munduko txapelketa ospetsuenean. Estreinaldia, gainera, ardi-mozketaren sorleku modernotzat jotzen den herrialdean izango da.
Azken asteetan, taldeak prestakuntza lan handia egin du Zeelanda Berriko lurretan, hango baldintzetara egokitzeko. Selekzioko kideak egunero entrenatu dira, ingurune, lehiaketa-erritmo eta ardi mota desberdinetara ohitzeko. Entrenamendu horiek tokiko lehiaketekin konbinatu dituzte, eta, horri esker, nazioarteko espezialista onenetako batzuekin lehiatzeko aukera ere izan dute.
“Lan asko egin dugu azken asteetan. Asko ikasi dugu eta egokitzapena ongi joan da. Eguneroko entrenamenduek, lehiaketek eta erreferente diren mundu mailako moztaile zein artilariekin prestakuntzan aritzeak nazioarteko maila gorenaren erritmoa eta exijentzia bertatik bertara ezagutzeko aukera eman digute”, azaldu dute Zeelanda Berritik. Taldeak artilea makinaz nahiz artaziz mozteko eta artilea sailkatzeko teknikak ere hobetu ditu, hainbat alderdi zainduz. Hala nola artilearen garbitasuna, animaliaren kokapena eta mugimenduen zehaztasuna eta abiadura.
Prestaketaren azken fase honetan, funtsezkoa izan da erreferentziazko profesionalekin hartu-emana izatea, besteak beste, 2019ko munduko txapeldunarekin, Alan Oldfieldekin. Hainbat lan-jardunalditan izan dira berarekin. Prentsa oharrean azaldu dutenez, esperientzia baliagarria izan da xehetasun teknikoak doitzeko eta taldearen konfiantza sendotzeko, nazioarteko hitzordu handiari ekin aurretik.
Emaitzetatik haratago, “Euskal Herria Munduko Txapelketan egotea garaipena da jada. Urrats garrantzitsua euskal lehen sektorearen aitortzarako eta, era berean, ardi-moztaileon eta artilarion ofizioa jendaurrera eramateko ere. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako ezagutza hau bizirik mantentzeko modu bat da”, azpimarratu dute.
Bidea eta prestakuntza osatuta, selekzioak erabakimenez eta konfiantzaz egingo dio aurre txapelketari, eta ziur daude debutak “etapa berri baten hasiera” markatuko duela nazioarte mailan.
Euskal Herriko selekzioa
Makina bidezko ile-moztaileak: Mikel Etxebarria (Dima, Bizkaia), Joseba Ugalde (Lezama, Bizkaia)
Artazi bidezko ile-moztaileak: Ipar Arrinda (Lekeitio, Bizkaia), Josu Ekisoain (Ibiriku, Nafarroa)
Ilaginak: Janire Artabe (Dima, Bizkaia), Mikel Velasco (Arrasate, Gipuzkoa)
Taldeburua: Joseba Attard (Bedaroa, Bizkaia)
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Rahmek hirugarren urtez jarraian irabazi du LIV Golf zirkuituko banakako sailkapena
Bizkaitarrak nahikoa izan du New Yorken 41. postuan amaitzea, +8koarekin guztira.
Janire Gonzalez-Etxabarrik irabazi du Boardmasters Yeti Pro txapelketa
World Surf Leagueko (WSL) Qualifying serieetako (QS) YETI Pro QS 4.000 txapelketa Fistral Beachen, Kornuallesen (Ingalaterra), jokatu da. Gaurkoa surflari zumaiarraren bigarren garaipena da Qualifiying serieen aurtengo zirkuituan.
Carlota Cigandak ez du kortea gainditu Britainiar Irekian
Nafarra bere mailarik onenetik urrun egon da, eta parretik gora 6 kolpeko txartela aurkeztu du ostiralean eta parretik gora 3koa ostegunean.
Miren Lazkano, Oklahoman brontzea irabazita: “Esperientzia berria, polita eta positiboa izan da"
Mren Lazkano etxean da iragan asteako Kayak Krossekoo Munduko txapelketan brontzezko domina poltsikoratuta. Balentriak datorrenari aurre egiteko indarrez bete du Basque Teameko palista.
Lucas Herbert garaile, Erresuma Batuko LIV Torneoan; Rahmek 23. amaitu du
Jon Rahmek 23. bukatu du, par azpitik 4 kolperekin. LIV ligan inoiz izan duen emaitzarik txarrena da.
Miren Lazkanok brontzea lortu du Oklahomako Kayak Kroseko Munduko Txapelketan
Donostiako palistak borroka zirraragarria izan du Ricarda Funk alemaniarrarekin, baina epaileek deskalifikatu egin dute Funk. Lazkanok hirugarren postuan amaitu du, urrea irabazi duen Alena Marx suitzarraren eta zilarra eskuratu duen Noemie Fox australiarraren atzetik.
Ukitu goiztiar batek domina lortzeko aukerarik gabe utzi du Miren Lazkano Oklahomako Munduko Txapelketako finalean
Donostiako palistak 11. postuan bukatu du finala, finalerdietan bikain aritu ondoren. Klara Olazabalek, bere aldetik, 29. postuan bukatu du txapelketa.
Beñat Fernandez: “Ametsa Moto GPko txapelduna izatea da”
Beñat Fernadez Moto 3 kategorian arituko da hurrengo denboraldian, Team 109 talde irlandarrarekin. Andoaingo gidariak Red Bull Rookies Cup eta Supersport 300 kategorietan ibili eta gero egingo du salto Munduko Txapelketara. Supersport 300 kategorian, gainera, txapelduna izan zen 2025ean. Efren Vazquez pilotu ohia izango du lagun, oso gertukoa baitu.
Alazne Aurrekoetxea, Europako surf txapelduna
Surflari bizkaitarrak Europako titulua eskuratu du Salinasen (Asturias), SUP olatuen kategorian, final bikain batean nagusituta. Garaipenak sasoi betean dagoela berretsi du, duela aste gutxi Espainiako txapelketa irabazi ondoren.
Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Muduko Txapelketaren kayak finala, eta Echanizek hamargarren
Emakumezkoen K1 finalean, Jessica Fox australiarrak lortu du urrea, Evy Leibfarth estatubatuarrak zilarra eta Kimberley Woods ingelesak brontzea. Gizonezkoen K1 finalean, Jakub Krejci txekiarrak irabazi du, Michal Pasiut poloniarrak zilarra eta Giovanni De Gennaro italiarrak brontzea.