Arrieta Rodriguez donostiarra 33. sailkatu da bere debut olinpikoan
Gipuzkoarrak 01:46.83ko marka egin du, bi jaitsierak pilatuta, Mikaela Shiffrin txapeldun olinpikoa (01:39.10) 00:07.73ra duela. Camille Rast suitzarrak (01:40.60) eta Anna Swenn Larsson suediarrak (01:40.81) osatu dute podiuma.
Arrieta Rodriguez bere jaitsieretako batean. Argazkia: Europa Press
Arrieta Rodriguez donostiarrak, Basque Team fundazioaren beka duen kirolariak, debuta egin du Neguko Jokoetan, eta 33. egin du, 01:46.83ko denborarekin, Mikaela Shiffrin txapeldun olinpikoa (01:39.10) 00:07.73ra duela. Camille Rast suitzarrak (01:40.60) eta Anna Swenn Larsson suediarrak (01:40.81) osatu dute podiuma.
Gipuzkoarra, 23 urterekin, Neguko Jokoetan lehiatu den lehen euskal eskiatzailea izan da, Ainhoa Ibarra duela 28 urte, 1998an, Naganoko Jokoetan, aritu zenetik. Donostiarrak proba hasi baino egun batzuk lehenago adierazi zuen bere helburua 20 eskiatzaile onenen artean sartzea zela.
Rodriguezek 01:46.83ko marka egin du, bi jaitsierak pilatuta. Lehenengoan, Olympia delle Tofane pista eskiatu du, 1.735 metroko altueran eta 180 metroko desnibelarekin, 51 segundo eta 19 ehunenetan, Shiffrin estatubatuarraren kronotik lau segundo eta sei ehunenera.
Bigarren txandan, Arrieta Rodriguezek 00:55.64ko denbora egin du, eta 32. postuan kokatu da, 01:46.83ko guztikoa eginda, nahiz eta azkenean Madelene Beck Liechtensteineko eskiatzaileak (01:46.65) gainditu duen.
Zure interesekoa izan daiteke
Maialen Chourraut, hirugarrena K1eko sailkapen nagusian
Euskal palistak denboraldi bikaina egin du K1eko Munduko Kopan. 227 puntu lortu ditu eta hirugarren postuan kokatu da sailkapen nagusian.
Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa, irailaren 19an, Elizondon
Datorren irailaren 19an, Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa antolatu dute Elizondon, eta gaur goizean egin dute aurkezpena. Euskal Herriko moztaileak ez ezik, beste hainbat herrialdeetatik ere etorriko dira lehian parte hartzera.
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Italiarrak, munduko lehen sailkatuak, ez du partida ofizialik jokatuko bigarren urtez jarraian Wimbledon konkistatu zuenetik.
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Murtziako tenislaria kantxetara itzuliko da New Yorken, eskuin eskumuturrean izan duen lesioa gainditu ostean.
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
LIV Golfek bertan behera utzi du bere azken txapelketa eta asteburu honetara aurreratu du taldekako finala
Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako taldekako finala asteburu honetara aurreratzea eta Indianapolisen jokatzea erabaki dute, LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian.
Rahm hamabosgarren postura jaitsi da munduko golf sailkapenean
Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.
Solaunek zilarra lortu du gimnastika erritmikoko Munduko Txapelketan
Larunbatean urrea eta 2028an Los Angelesko Olinpiar Jokoetarako txartela irabazi ondoren, gasteiztarrak distira egin du berriro Alemanian.