Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.
Egoitz Bijueska euskal skaterra, 15 urte besterik ez dituena, park modalitateko munduko txapeldun bilakatu da Sao Paulon jokatu diren Munduko Skate Txapelketetan, azken txanda ikusgarri bati esker, Kalani Konig brasildarra gaindituz.
Bilbotarrak 78.63 puntu eskuratu zituen final-laurdenetako lehen txandan, eta 86.93 bigarrenean. Laugarren postuan sailkatuta, aurrera egin zuen lehian.
Finalerdiko hirugarren notarik onenarekin sartu zen finalera, eta bigarren txandaren ostean, buruan kokatu da, 92.28 punturekin.
Konigek 91.66 puntu lortu ditu, eta laugarren eta azken txandan eman du behin betiko kolpea, 94.80. Bijueska ateratzea baino ez zen geratzen eta, presio handia sufritu eta gaztea izan arren, erakustaldi bikain baten protagonista izan zen eta urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin. Brontzea Tom Schaar estatubatuarrarentzat izan da, 90.51 punturekin.
Urre horri 2024ean Erroman lortutako bosgarren postua ez ezik, 2025ean World Skate Tour proban eskuratutako urrea gehitu behar zaizkio.
Zure interesekoa izan daiteke
Maialen Chourraut, hirugarrena K1eko sailkapen nagusian
Euskal palistak denboraldi bikaina egin du K1eko Munduko Kopan. 227 puntu lortu ditu eta hirugarren postuan kokatu da sailkapen nagusian.
Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa, irailaren 19an, Elizondon
Datorren irailaren 19an, Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa antolatu dute Elizondon, eta gaur goizean egin dute aurkezpena. Euskal Herriko moztaileak ez ezik, beste hainbat herrialdeetatik ere etorriko dira lehian parte hartzera.
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Italiarrak, munduko lehen sailkatuak, ez du partida ofizialik jokatuko bigarren urtez jarraian Wimbledon konkistatu zuenetik.
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Murtziako tenislaria kantxetara itzuliko da New Yorken, eskuin eskumuturrean izan duen lesioa gainditu ostean.
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
LIV Golfek bertan behera utzi du bere azken txapelketa eta asteburu honetara aurreratu du taldekako finala
Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako taldekako finala asteburu honetara aurreratzea eta Indianapolisen jokatzea erabaki dute, LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian.
Rahm hamabosgarren postura jaitsi da munduko golf sailkapenean
Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.
Solaunek zilarra lortu du gimnastika erritmikoko Munduko Txapelketan
Larunbatean urrea eta 2028an Los Angelesko Olinpiar Jokoetarako txartela irabazi ondoren, gasteiztarrak distira egin du berriro Alemanian.