Golfa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rahmen adierazpenak, DP World Tourraren aurka, isunen ituna dela eta: "Xantaia egiten ari zaizkigu"

Euskal golflariak uko egin zion ezarritako zigorrak ordaintzeari, eta errekurtsoa aurkeztu zuen.

jon rahm 2 efe
Jon Rahmen artxiboko irudia. EFE

Jon Rahm euskal golf-jokalariak gogor hitz egin du astearte honetan DP World Tour Europako golf-zirkuituaren aurka, jokalariei "xantaia" egiten ari zaizkiela leporatuta. Saudi Arabiako LIV ligako kideak izateagatik jarritako isunak kitatzeko itun bat eskaini ziela salatu du, egutegiko txapelketa gehiagotan parte hartzearen truke.

Rahmen arabera, gutxienez sei probatan lehiatzea eskatzen die, horietako bi DP World Tourrak erabakitakoak: "Ez zait gustatzen gaur egun sinarazten diguten kontratuarekin egiten ari direna. Ez zaizkit baldintzak gustatzen".

Gatazka 2022an Saudi Arabiako liga sortu zenean hasi zen. Izan ere, horren ondorioz, DP World Tour taldeak isunak jarri zizkien hara joan ziren jokalariei, data berean jokatzen zituzten txapelketetan parte ez hartzeagatik.

Rahm 2024az gero ari da LIV ligan. Zigorrak ordaintzeari uko egin zion eta helegitea aurkeztu zuen. Epaiaren zain dagoenez, Ryder Kopa jokatu ahal izan zuen iaz, Europako taldean parte hartzeko ezinbesteko baldintza baitzen DP World Tourreko kide izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X