MotoGPk lehen hiri-lasterketa egingo du 2027an, Adelaiden
Datorren urtetik aurrera, Australiako Sari Nagusia Adelaiden egingo da, ez Phillip Islanden. Lasterketa horrela egiteko akordioa gutxienez 2032ra arte egonen da indarrean.
MotoGP mailako Australiako Sari Nagusia, 2025ean. Argazkia: Europa Press.
MotoGPk 2027an historiako lehen hiri-lasterketa egingo du, Adelaiden. Bertan lehiatuko da Australiako Sari Nagusia datorren urtetik, Phillip Island ordezkatuz; akordio horrek sei urteko iraupena dauka, alegia, 2032ra arte, urtehori barne.
Horrela, Phillip Islandek Munduko Txapelketa utziko du, Australiako Sari Nagusiko 30 ekitaldi hartu ondoren. Orain, lasterketa hori Adelaiden egingo dute, hiru egunetan zehar, 2027ko azaroan izanen da lehenengo aldia; zirkuituak 4,194 kilometroko luzera izanen du, 18 bihurgunerekin, eta horrek 340 km/h baino gehiagoko abiadurak hartzea ahalbidetuko die pilotuei.
Antolatzaileen arabera, ibilbidearen diseinuak 1985 eta 1995 artean 1 Formulako ekitaldiak hartu zituen Adelaideko hiri-zirkuitu ospetsuaren eredua jarraitzen du, gidarien segurtasuna “lehentasun nagusia izaten jarraitzeko” beharrezko doikuntza esanguratsuekin.
“Hiriaren ahalmena, kultura eta ekitaldi handiekiko pasioak, lehen mailako Sari Nagusi batendako leku perfektuan bihurtzen dute Adelaide, jaialdi baten estilora, honek zaleen esperientzia maila berri batera eramateko aukera bakarra suposatzen du”, nabarmendu du MotoGPk bere prentsa-oharrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Maxime Lucuren Bordelek bigarrenez jarraian irabazi du Txapeldunen Kopa, Bilbon
Bordelek nagusitasun handiz garaitu du Irlandako Leinster taldea (19-41). Maxime Lucu lapurtarra izan da finaleko jokalaririk onena. San Mamesek marka berria ezarri du, estadioan 52.327 ikusle bilduta.
Montpellierrek hirugarrenez irabazi du Challenge Kopa
59-26 irabazi dio Ulster Ipar Irlandako taldeari San Mamesen jokatutako finalean.
Frantziarrek eta irlandarrek Bilbo hartu dute, San Mamesen Europako txapeldun izateko itxaropenarekin
Frantziako eta Irlandako taldeen arteko lehia bikoitza izango da. Ostiral honetan (21:00), EPCR Challenge Cup Europako bigarren txapelketaren finala jokatuko dute Ulsterrek eta Montpellierrek. Larunbatean (15:45), Investec Champions Cup txapelketa nagusiko final handia izango da Bordeaux eta Leinster taldeen artean.
Rakel Mateok paratriatloia utziko du eta paraeskaladan arituko da, Los Angeles 2028 helburu izanik
“Fisikoki eta mentalki motibatuko ninduen erronka bat behar nuen”, adierazi du Mateok, eta aldaketa bere ibilbidearen bilakaera naturaltzat hartu du.
Egoitz Bijueska: “Pozik nago munduko txapelduna izateagatik, baina lasaitasuna sentitzen dut batez ere”
Egoitz Bijueska skaterrak urrezko domina lortu du, 15 urterekin, Brasilgo Munduko Txapelketan. Rankingean lehena da 95,83 punturekin, bigarrenez. Orain, hitzordu garrantzitsu batzuk ditu aurretik eta horiek gainditzea da bere helburua. (Bideoa gazteleraz)
Jon Rahm bigarren izan da Filadelfian; Aaron Rai, garaile
Orduan lehen postuan Alex Smalley estatubatuarra bi kolpera zuela hasi zuen PGA txapelketako azken jardunaldia barrikarrak. Azkenean, Smalleyrekin berdinduta bukatu zuen bigarren postua, Rai irabazlea hiru kolpera zuela.
Jon Rahm PGA txapelketa irabazteko aukerekin iritsi da azken jardunaldira
Barrikakoa lidergotik bi kolpera dago, igandeko azken jardunaldiaren faltan.
Jon Rahmek bat parraz azpitik egin du PGA Championshipeko lehenengo egunean
Denboraldiko bigarren txapelketa handian, aurreneko jardunaldian, euskal golf-jokalariak 69 kolpe behar izan ditu ibilbidea osatzeko; sailkapeneko lehen postuan dauden zazpi gizonek bi gutxiago baliatu dituzte, hiru parretik beherako txartela aurkeztu baitute.
Ines Allende eta Eneko Carretero, Euskal Herriko Boulder txapeldunak
Allendek nagusitasunez hartu zituen mendean Elur Arteaga eta Sara San Martin, eta Carreterok gauza bera egin zuen Andoni Esparta eta Mikel Linazisororekin. 150 eskalatzaile elkartu ziren igandean, Iruñeko Bihatz Eskalada Gunean.
Lucas Herbert nagusi, LIV zirkuituko Virginiako txapelketan; Rahmek zortzigarren bukatu du
Barrikako golflariak 69 kolpe eginda amaitu du torneoa.