Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Higinio Rivero, asteartean. Argazkia: Paulino Oribe (Espainiako Batzorde Paralinpikoa).
Higinio Riverok hogeita laugarren postua eskuratu du iraupen-eskiko esprint proban, Milanen eta Cortina d'Ampezzon jokatzen ari diren 2026ko Neguko Joko Paralinpikoetan, asteartean. Rivero, hala, ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du; izan ere, iraupen eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da bere kirol ibilbidean Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin.
Hain zuzen ere, Rivero, Tokio 2020 eta Paris 2024 Joko Paralinpikoetan, piraguismoan lehiatu zen, eta aurten biatloian aritu da. Asteartean jokatutako proban, Riverok, sailkatze txandan, 02:31.04 egin du, eta urrun gelditu zaio hamabigarren tokia; azken horrek ematen zuen finalaurrekoetarako sailkatzea, lehen hamabi sailkatuak eskuratu baitute hori. Txinako Liu Zixuk irabazi du proba, Brasilgo Cristian Westemaier Riberak zilarrezko domina bereganatu du, eta Yerbol Khamitov kazakhstandarra hirugarren sailkatu da.
“Gaurko sentsazioak oso onak izan dira eskian, oso ondo nabilela uste dut. Makiletan aldaketa egin dugu, kadentzia hobea izan dadin, eta uste dugu oso ondo irten dela, oso ondo egokitu gara”, adierazi du Riverok, Espainiako Batzorde Paralinpikoak zabaldutako adierazpenetan.
Riverok erabaki du ez duela jokatuko, asteazkenean, hamar kilometroko proba: “Nahiago dut indarrak gorde biatloiko azken probarako eta iraupen-eskiko 20 kilometroetarako”, azaldu du. Horrenbestez, lehiako beste bi egun gelditzen zaizkio, ostirala eta igandea.
Zure interesekoa izan daiteke
Maialen Chourraut, hirugarrena K1eko sailkapen nagusian
Euskal palistak denboraldi bikaina egin du K1eko Munduko Kopan. 227 puntu lortu ditu eta hirugarren postuan kokatu da sailkapen nagusian.
Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa, irailaren 19an, Elizondon
Datorren irailaren 19an, Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa antolatu dute Elizondon, eta gaur goizean egin dute aurkezpena. Euskal Herriko moztaileak ez ezik, beste hainbat herrialdeetatik ere etorriko dira lehian parte hartzera.
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Italiarrak, munduko lehen sailkatuak, ez du partida ofizialik jokatuko bigarren urtez jarraian Wimbledon konkistatu zuenetik.
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Murtziako tenislaria kantxetara itzuliko da New Yorken, eskuin eskumuturrean izan duen lesioa gainditu ostean.
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
LIV Golfek bertan behera utzi du bere azken txapelketa eta asteburu honetara aurreratu du taldekako finala
Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako taldekako finala asteburu honetara aurreratzea eta Indianapolisen jokatzea erabaki dute, LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian.
Rahm hamabosgarren postura jaitsi da munduko golf sailkapenean
Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.
Solaunek zilarra lortu du gimnastika erritmikoko Munduko Txapelketan
Larunbatean urrea eta 2028an Los Angelesko Olinpiar Jokoetarako txartela irabazi ondoren, gasteiztarrak distira egin du berriro Alemanian.