Kataluniako zirkuituak 2032raino luzatu du kontratua, eta bi urterik behin lasterketak hartuko ditu
1 Formulak 2026, 2028, 2030 eta 2032 urteetarako dauzka lasterketak aurreikusita Bartzelonan, Spa-Francorchamps zirkuituarekin aldizkatuko duen egutegian.
Kataluniako zirkuitua. Argazkia: Europa Press
Kataluniako zirkuituak 2032raino luzatu du kontratua bi urterik behin lasterketak hartzeko, 1 Formulak iragarri duen arabera. 2026, 2028, 2030 eta 2032 urteetarako lasterketak aurreikusita daude, eta Spa-Francorchamps zirkuituarekin aldizkatuko du egutegia.
Erabakia azkeneko urteetan egindako inbertsio garrantzitsuen ondoren iritsi da, horien artean Circuit Rooftop gunea eraikitzea, bertatik 9, 10 eta 11 kurbak eta zuzengune nagusia ikus daitezke. Beste inbertsio garrantzitsua zirkuituko hainbat gunetan eguzki-panelak instalatzea izan da.
Stefano Domenicali 1 Formulako zuzendari nagusia pozik azaldu da akordioarekin. “Bartzelona hiri ikaragarria da eta 1 Formularen zaleek pasio izugarriarekin hartzen gaituzte, beraz, pozez zoratzen nago Kataluniako zirkuituan lehiatzen jarraitzeagatik”, adierazi du.
Kataluniako zirkuitua Bartzelonako Olinpiar jokoetako garapen programaren parte bezala eraiki zuten 1991ean. Orduz geroztik Montmelo txapelketako hainbat une gogoangarriren agertokia izan da, besteak beste, Max Verstappen Herbehereetako pilotuak Sari Nagusi batean lortutako lehen garaipena, 2016an.
Zure interesekoa izan daiteke
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
LIV Golfek bertan behera utzi du bere azken txapelketa eta asteburu honetara aurreratu du taldekako finala
Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako taldekako finala asteburu honetara aurreratzea eta Indianapolisen jokatzea erabaki dute, LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian.
Rahm hamabosgarren postura jaitsi da munduko golf sailkapenean
Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.
Solaunek zilarra lortu du gimnastika erritmikoko Munduko Txapelketan
Larunbatean urrea eta 2028an Los Angelesko Olinpiar Jokoetarako txartela irabazi ondoren, gasteiztarrak distira egin du berriro Alemanian.
Salma Solaun, gimnastika erritmikoko munduko txapeldun
Gasteiztarrak urrea eskuratu du Espainiako taldearekin, eta, horrekin batera, Los Angelesko 2028ko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela.
Julen Saenz de Ormijanak historia egin du Europako Trial 26” txapelketan
Julen Saenz de Ormijana arabarra Europako txapeldun izendatu da elite Trial 26” mailan, Valvergen (Frantzia) egindako txapelketan. Pilotu gasteiztarrak adierazi du oraindik “sinetsi ezinda” dagoen arren, hurrengo asteko Munduko Kopan lehiatzeko “oso prest” dagoela.
Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta
Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.
Jon Rahmek hirugarren urtez jarraian irabazi du LIV Golf zirkuituko banakako sailkapena
Bizkaitarrak nahikoa izan du New Yorken 41. postuan amaitzea, +8koarekin guztira.
Janire Gonzalez-Etxabarrik irabazi du Boardmasters Yeti Pro txapelketa
World Surf Leagueko (WSL) Qualifying serieetako (QS) YETI Pro QS 4.000 txapelketa Fistral Beachen, Kornuallesen (Ingalaterra), jokatu da. Gaurkoa surflari zumaiarraren bigarren garaipena da Qualifiying serieen aurtengo zirkuituan.
Carlota Cigandak ez du kortea gainditu Britainiar Irekian
Nafarra bere mailarik onenetik urrun egon da, eta parretik gora 6 kolpeko txartela aurkeztu du ostiralean eta parretik gora 3koa ostegunean.