Alaves
2025/08/19 - 15:10
Pablo Ibañez, Alaves: ''Mendin hasierako hamaikakoak debuta egitea eta irabaztea izugarria izan zen''
Pablo Ibañez Alaveseko jokalariak talde babazorroarekin egindako debutaz hitz egin du gaur hedabideen aurrean. Denboraldia irabazten hastearen garrantzia azpimarratu du.
2025/08/17 - 03:12
Tenaglia: ''Ez dakit zer daukadan baloiak beti erortzen zaizkidala''
Nahuel Tenagliak garaipenaren gola eman dio Alavesi Levanteren aurka (2-1) EA Sports Ligako 1. jardunaldian. (Adierazpenak gaztelaniaz)
2025/08/17 - 01:40
Alavesek Levante garaituz eman dio hasiera denboraldiari (2-1)
Toni Martinezek estreinatu du markagailua babazorroentzat eta Tenagliak sartu du garaipenaren gola luzapenean.
2025/08/14 - 20:33
Coudet: ''Erritmo apur bat faltako zaigu, baina ondo helduko gara lehen partidara''
Eduardo Coudet Alaveseko entrenatzaileak Arabako taldeak Levanteren aurka abuztuaren 16an Mendizorrotzan jokatuko duen EA Sports Ligako lehenengo jardunaldiko neurketari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/08/13 - 19:29
Alavesek Albarracin fitxatu du bigarren taldean jokatzeko, baina lehen taldearen dinamikan ibiliko da
Gustavo Albarracinek lau denboraldirako kontratua sinatu du Gasteizko Klubarekin. Erdilaria Argentinako Talleres taldetik iritsi da Alavesera.
2025/08/12 - 14:26
Guridi: ''Nire 4. denboraldia da Alavesen, ondo sentitzen naiz, eta nire maila onena emateko gogoekin nago''
EITB Mediak Jon Guridi Alaveseko jokalaria elkarrizketatu du, talde babazorroak EA Sports Ligari ekiteko egun gutxi falta direnean. Taldea nola ikusten duen, eta bera nola aurkitzen den azaldu digu. Denboraldi honetarako helburuak ere izan ditu mintzagai.
2025/08/11 - 18:48
EA Sports Ligako 1. jardunaldiko Alaves-Levante partida abuztuaren 16ko 21:30ean jokatuko da
Neurketa datorren larunbateko 17:00etan jokatzea zegoen aurreikusita, baina 21:30era atzeratu dute abuztuaren 16an Gasteizen bero handia egingo duela espero baita.
2025/08/09 - 15:59
Villalibrek utzita jokatuko du Racingen
Villalibre 2024-25 denboraldian itzuli zen Gasteizera, fitxatuta, eta 18 partida jokatu zituen eta gol bat sartu.
2025/08/09 - 13:50
Victor Paradak 2029ra arte berritu du Alavesekin
2024-2025 denboraldian, Parada Mirandesera joan zen utzita. Bertan 34 partida jokatu zituen, eta EA Sports Ligara igotzeko play-offetako finalera iritsi zen.
2025/08/08 - 16:54
Marianok bere mailarik onena eman nahi du Alavesen
Urtebete talderik gabe eman ostean, denboraldiaurrerako iritsi zen Mariano Alavesera. Alde biak pozik dira aste hauetan emandako mailarekin, eta bi urterako sinatu du kontratua talde babazorroarekin.
2025/08/07 - 20:49
Mariano Diaz: ''Dena emango dut Alavesen, baloi guztiak borrokatuko ditut''
Alavesek Mariano Diaz fitxatu du datozen bi denboraldietarako. Aurrelaria talderik gabe egon da, eta Alavesek gizonezkoen lehen taldearekin entrenatzeko aukera eman zion. aste batzuk pasata, kluba eta jokalaria akordiora iritsi dira, eta Marianok Gasteizko taldean jokatuko du.
2025/08/07 - 18:30
Alavesek Mariano fitxatu du 2027ra arte
Aurrelariak urtebete baino gehiago eman du talderik gabe, eta asteak zeramatzan Arabako taldearekin entrenatzen. ‘Chacho’ Coudet entrenatzailea konbentzitu du, eta 2027ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Gasteizko klubarekin.
2025/08/07 - 16:00
Sergio Fernandez: ''Marianoren ideia ez zen hemen geratzea, bere esku dago ideiaz aldatzea eta gu aukeratzea''
Sergio Fernandez Alavesen kirol zuzendariak Mariano Diazen egoerari buruz hitz egin du. Jokalaria babazorroekin entrenatzen dabil. Fernandezek esan du Marianoren ideia ez zela Alavesen geratzea, baina ideiaz aldatuz gero, Alavesentzat jokalari ona izango litzateke. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/08/07 - 15:52
Calebe: ''Oso pozik nago, taldeak helburuak lortu ditzan lagundu nahi dut''
Alavesek Calebe Gonçalvez jokalaria aurkeztu du Mendizorrotzan. Brasildarra pozik azaldu da, eta azpimarratu du Gasteizko taldeak emandako aukera baliatzen saiatuko dela.
2025/08/04 - 16:58
Aleña: ''Hemen egon nahi nuen, nigan jarritako konfiantza itzuli nahi diot klubari''
Alavesek Carles Aleña aurkeztu du. Jokalariak Gasteizko taldean amaitu zuen 2024-2025 denboraldia, utzita; orain, ordea, fitxatu egin du Alavesek. Erdilaria pozik azaldu da Alavesera bueltatu delako. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/07/31 - 21:19
Santiago Mouriñok Alaves utzi du, Atletico Madrilek jokalaria berrerosteko zuen aukera baliatuta
Atletico Madrilek atzelari uruguaiarra berrerosteko aukera zuen, eta aktibatu egin du hori; hortaz, Mouriñok denboraldi bat eman du Gasteizko taldean. 2024-25 denboraldian, Ligako 25 partida eta Kopako bi jokatu zituen.
2025/07/27 - 16:53
Panichellik Estrasburgon jokatuko duela adierazi du Alavesek
Panichellik ez du lortu Lehen Mailan talde babazorroarekin golik sartzea.
2025/07/26 - 17:18
Alavesek Castellori irabazi dio Marianoren bi golekin (1-2)
Babazorroek 1-2 irabazi dute Castellonen eta bi golak Marianok sartu ditu. Horrela, bi garaipen lortu ditu orain arte jokatutako aurredenboraldiko bi partidetan.
2025/07/24 - 23:24
Carles Aleña Alavesera itzuliko da, fitxatuta, 2029ra arte
Aurreko denboraldian izandako paper nabarmenaren ondoren, bi aldeek Mendizorrotzako etapari jarraipena ematearen aldeko apustua egin dute.
2025/07/23 - 02:34
Calebe Gonçalves erdilariak Alavesen jokatuko du, utzita, 2025-26 denboraldian
Futbolari brasildarra, 25 urtekoa bera, Fortaleza Esporte Clubek utzita arituko da euskal klubean. Alavesek espero du "sormena, dinamismoa eta kalitate teknikoa" ekartzea Chacho Coudeten taldeari.