Alaves jaitsierako postuetara erori da, Atleticoren aurka galduta (1-0)
Alavesek ez du partida ona egin Metropolitanon, azken txanpan suspertu eta berdinketa lortzeko zorian izan bada ere. Sorlothek sartu du Atleticoren gola, bigarren zatia hasi eta berehala.
Alavesek 1-0 galdu du Atleticoren aurka gaur Metropolitanon jokatu duen partida, eta, ondorioz, jaitsierako postuetara erori da EA Sports Ligako sailkapenean.
Cholo Simeoneren taldea nagusi izan da, eta hainbat gol aukera izan ditu, baina bakarra sartu du, Sorlothen burukada bati esker, eta azkenean Madrilgo taldeak sufritu egin du emaitzari eusteko, Alavesek estu hartu baitu hondarreko minutuetan.
Lehen zatian, Atleticorena izan da baloiaren jabetza, eta, neurketaren hasiera kaskarra izan bada ere, une oro izan du mendean Chacho Coudeten taldea. Are gehiago, babazorroek ez dute euren zelaitik ateratzeko ahalmenik izan, eta, ondorioz, Oblak ikuslea besterik ez da izan Metropolitanon.
Sorloth, Julian Alvarez eta Giuliano izan dira jokalari arriskutsuenak Siveraren ate inguruan. Hainbat aukera izan dituzte, baina azken metroetan ez dute asmatu, eta golik sartu gabe joan dira atsedenaldira, Alavesen zorionerako.
Edonola ere, bigarren zatia lehendabizikoa bukatu bezala hasi da: Atletico erasoan eta Gasteizko taldea atzean sartuta. Azkenean, baina, denbora kontua izan da Simeoneren taldeak gola egitea. Sorlothek egin du 1-0ekoa, 48. minutuan, Pablo Barriosen erdiraketa bat buruz bikain errematatuta.
Markagailuan atzetik joanda, eta taldearen erreakzioa topatu nahian, Coudetek hainbat aldaketa egin ditu. Denis Suarez, Lucas Boye, Ander Guevara eta Abde zelairatu dira, Jon Guridi, Toni Martinez, Pablo Ibañez eta Carles Aleñaren ordez.
Alavesek aurrerapausoa eman du, berdinketa lortzeko helburuarekin, baina aukera garbirik sortu gabe. Atletico, berriz, babazorroek atzealdean utzitako zuloak baliatzen saiatu da, bigarrena sartu eta partida ixteko. Horretarako abagunerik onena Alex Baenak izan du, 70. minutuan, baina horren jaurtiketa zutoinera joan da.
Gasteizko taldea bizirik iritsi da norgehiagokaren azken txanpara, eta Atleticok atzera egin behar izan du emaitzari eusteko. Abdek eta Lucas Boyek berdinketa lortzeko aukera izan dute partidako azken minutuetan, baina ez da golik izan. Alaves berandu suspertu da, partida galdu du eta jaitsierako postuetara erori da, Levante eta Oviedorekin batera.
Zure interesekoa izan daiteke
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.
Alavesek azken minutuan galdu du Atleticoren aurkako partida (1-0)
Alavesek 1-0 galdu du Atleticoren aurka Madrilen jokatu duen F Moeve Ligako partida. Jensenek 90. minutuan sartu du etxekoen gola. Aurrez, lehen zatian, Atleticok penalti bat huts egin du eta epaileak baliorik gabe utzi du Andrea Gomezek Alavesentzat egindako gola, jokoz kanpokoa adierazita.
Mikel Rodriguezek lotailu-haustura daukala baieztatu du Alavesek
Erdilari gipuzkoarra osteguneko entrenamenduan lesionatu zen, eta datozen hilabeteetan bajan izango da.
Quique Sanchez Flores: “Igandeko partida Mikelentzat izango da"
Alavesek denboraldiko lehen derbia jokatuko du igande honetan Osasunaren aurka, Mikel Rodriguezen lesioak baldintzatuta. Quique Sanchez Floresek onartu du aurrelaria nekez egongo dela jokatzeko moduan, eta Izei izango dela lehen aukera, nahiz eta Toni Martinezi atea irekita mantentzen dion, partidaren aurreko sentsazioen bilakaeraren zain.
Sergio Fernandez, Alaveseko kirol zuzendaria: “Badakigu Antonio Blancok klub askoren arreta erakartzen duela"
Fernandez jokalariez eta fitxaketa merkatuko azken mugimundiez aritu da. Horren harian, lehentasun nagusiak Antonio Blanco eta Ander Guevararen kontratu berritzeak direla azpimarratu du.
Alaves garaipenarekin estreinatu da Lehen Mailan (2-0)
Alavesek 2-0 irabazi dio Valentziari igande honetan, Mendizorrotzan, Moeve Ligako lehen jardunaldian, Kumba Brimaren eta Ainhoa Guallarren golei esker. Gasteizko taldeak hasiera ona eman dio maila goreneko estreinaldiari.
Lucas Boye: “Oso pozik nago taldeagatik, hiru puntuengatik, eta izan dugun hasieragatik"
Quique Sanchez Floresen Alavesek azken 25 urteetako hasierarik onena egin du. Bederatzi puntutik zazpi lortu ditu Vila-real mendean hartuta (1-0), Lucas Boyeren golari esker.
Alaves 1-0 garaitu du Vila-real Boyek bultzatuta
Argentinarraren golak bigarren garaipena eman die babazorroei, Liga hasiera bikainari jarraipena emanez.