Alavesek 3-1 galdu du Vila-realen aurka
Bigarren zatian, Moleirok, Gerard Morenok eta Mikautadzek sartutako golek erabaki dute partida, nahiz eta Toni Martinezek aldea murriztu du 85. minutuan. Babazorroek hiru gol jaso dituzte, akatsik egin gabe.
Vila-real vs Alaves. Argazkia: EFE
Alavesek 3-1 galdu du Vila-realen aurka larunbat honetan Ceramica estadioan jokatu den EA Sports Ligako 19. jardunaldiko partida.
Alavesek ezin izan du Vila-real gainditu, bigarren zatian oso eraginkorra izan baita, Moleiro, Gerard Moreno eta Mikautadze jokalarien golei esker. Toni Martinezek 85. minutuan aldea murriztu duen arren, Gasteizko taldeak argi galdu du Vila-realen zelaian. Babazorroek hiru gol jaso dituzte, akatsik egin ez badute ere.
Hasierako minutuetatik, babazorroak sendo eta oso kontzentratuta aritu dira, Vila-realen ohiko nagusitasuna oztopatzeko asmoz.
Talde bisitaria erasokor hasi da, eta aukera ona izan du lehen minutuetan, Toni Martinezek etxeko atezainaren lehen geldiketa ona behartu duenean.
Lehen zatian, babazorroak sendo aritu dira defentsan eta presioan eraginkor, eta, horri esker, lehia batzuk irabazi dituzte eta hainbatetan orekatu da jabetza. Gol aukera argirik egon ez den arren, Gasteizko taldea arrisku egoera gehiago sortu ditu.
Bigarren zatia hasi bezain laster, baina, egoera erabat aldatu da. Vila-real intentsitate handiagoarekin zelairatu da, eta saria lortu du 49. minutuan, Moleirok erasoko kalitate handiko jokaldi batean markagailua ireki baitu (1-0).
Minutu gutxi batzuk geroago, etxeko taldeak abantaila handitu du Gerard Morenok egindako golari esker (2-0).
2-0eko emaitzarekin, Vila-realek ondo kudeatu du partida, eta Alaves lerroak aurreratzen saiatu den arren, ez du lortu bere helburua.. 75.ean, etxeko taldearen hirugarren gola iritsi da, Mikautadzeren eskutik (3-0).
Alavesek gola egin du 85.ean, Toni Martinezi esker, eta horrek itxaropena eman dio taldeari.
Coudeten taldea bigarren gola sartzetik gertu egon da Rebbachen erremate batekin, baina Gasteizko taldeak ez du ez indarrik ez denborarik izan Castelloko taldeari markagailua iraultzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Miguel Rodriguezek Alavesen jokatuko du 2031ra arte
23 urteko gazte galiziarra Holandako Utrecht taldetik dator Gasteizera.
Alavesek Girona garaitu du udako bigarren lagunartekoan (0-1)
Alavesek 0-1 garaitu du Girona La Vall d’en Basen jokatu duen denboraldiaurreko bigarren lagunartekoan. Norgehiagokako gol bakarra Alvaro Garciak sartu du azken txanpan, korner bat buruz errematatuta.
Koskik burmuineko kommozio ez larria du kolpe baten ondorioz, eta atseden hartu beharko du
Alavesek jakinarazi duenez, jokalariari egin dizkioten proba medikoek lesio larriagoak baztertu dituzte.
Alavesek Hanane Ait El Haj fitxatu du defentsako lerroa indartzeko
Atzealdeko ezker hegalean jokatzen du, baina jokalari erasokorra da. Marokoko selekzioko kapitaina da, eta Emakumezkoen Nazioen Afrikako Kopa jokatzen ari da.
Andrea Esteban: “Helburua ahalik eta lehiakorrenak izatea da, ahalik eta azkarren”
Alaveseko jokalariak aurredenboraldi gogorra egiten ari dira. Andrea Esteban entrenatzaileak F Ligan berriro jokatzeko egiten ari diren lanaz hitz egin digu, baita taldearen helburuak zeintzuk diren azaldu ere.
Daouda Doumbia erdilariak NK Istra kroaziarrean jokatuko du
NK Istra Alavesen jabetzakoa da % 85ean.
Mikel Rodriguez, gogotsu Alavasekin jokatzeko
Erdilari getariarra datozen bost denboraldietan Gasteizen arituko da, nahiz eta Realak berriro jokalaria erosteko aukera izango duen. Aurkezpenean, besteak beste, Alaves aukeratzearen arrazoiak zeintzuk izan diren azaldu du jokalariak.. Gainera, argi utzi du ez zuela ikusten Realean tokirik izango zuenik, eta minutu horien bila iritsi dela klub babazorrora.
Alavesek Somea Polozen atezaina fitxatu du
Danimarkako FC Nordsjælland taldetik ailegatu da Gasteizera Bosnia-Herzegovinako atezaina.
Juliette Vidal hegaleko frantziarrak Alavesen jokatuko du
Atzelari frantziarrak AS Saint-etienne, FC Basel, RSC Anderlecht eta Bayer Leverkusen taldeetan jokatu du.
Mikel Rodriguez, Alavesen jokalari berria
Getariako jokalaria Sanse taldetik iritsi da, eta 2031ra arte sinatu du. Alavesek bi milioi euro ordaindu dizkio Realari, eta Realak berreskuratu ahalko du futbolaria, lau milioi ordainduta.