Rafa Fernandezek 2028ra arte berritu du Osasuna Promesasekin
Barañaingo atezainak lehen taldearen zortzi deialditan hartu du parte denboraldi honetan.
Rafa Fernandez Espanyolen aurkako partidan. Argazkia: Osasuna Promesas
Rafa Fernandezek eta Osasunak akordioa lortu dute Promesaseko atezainaren kontratua 2028ra arte berritzeko. Gainera, lotura 2029/2030 denboraldira arte luzatzeko aukera izango du.
Fernandez, 22 urteko barañaindarra, 14 urterekin iritsi zen klub gorritxoaren harrobira, Lagunak eta Gazte Berriak taldeetan hasi ondoren. Pasa den urtarrilean egin zuen debuta Osasuna Promesasekin, titularitatea eskuratuz. Aurreko denboraldian, guztira 19 partida jokatu zituen Federazioko Lehen Mailan. Aurtengoan, berriz, 10 jokatu ditu Federazioko Bigarren Mailan, eta 8 deialditan hartu du parte lehen taldearekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasunak Logroño United estutu du, baina Erregina Kopatik at geratu da (2-3)
Raul Moro: “Puntu positiboa da aurkari handi baten aurka"
Arrasate: “Beraien jokalari garrantzitsuenek bertsiorik onena berreskuratu dute, talde oso arriskutsua da”
Anai Morales Osasunara itzuliko da