ERREGE KOPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Portugaletek Real Union kanporatu eta aurrera egin du Errege Kopan

Talde bizkaitarrak penaltietan erabaki du kanporaketa golik gabeko partida baten ostean.
Errege Kopako lehen kanporaketa Portugalete eta Real Unionen artean. Irudia: Club Portugalete

Portugaletek Errege Kopako bigarren kanporaketarako txartela lortu du Real Union penaltietan kanporatuta, La Florida zelaian jokatutako partidan. Horrela, Bigarren RFEFeko talde bizkaitarrak Lehen RFEFeko aurkaria gainditu ahal izan du.

Partida golik gabe amaitu da, arauzko 90 minutuen eta luzapeneko 30 minutuen ostean. Beraz, hamaika metroetatik erabaki behar izan da sailkaprena. Ibon Gonzalez atezainak irundarren hiru jaurtiketetatik bi gelditu ditu, bere taldekideek lau penaltiak sartu dituzte, 4-1ekoa lortuz.

Portugaletek Errege Kopako bigarren kanporaketan jokatzea ziurtatu du, non Lehen Mailako talde baten aurka lehiatu beharko den.

Publizitatea
X
Publizitatea
X