LESIOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bretonesek ezker hankako soleoan min hartu du

Hegaleko gorritxoak minarekin bukatu zuen asteleheneko entrenamendua, eta sendatzeko prozesua abiatu du dagoeneko, baina bajan zenbat emango duen bilakaeraren araberakoa da.

(Foto de ARCHIVO)

Abel Bretones of CA Osasuna in action during the LaLiga EA Sports match between CA Osasuna and Levante UD at El Sadar on August 24, 2026, in Pamplona, Spain.



Ricardo Larreina / AFP7 / Europa Press

24/8/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN

Abel Bretones, Osasunako hegalekoa. Argazkia: Europa Press.

Abel Bretones Osasunako hegalekoa zelaietatik at egongo da hurrengo jardunaldietan, eta Diego Ricori utziko dio haren lekua. Ricok 101 minutu eskas jokatu ditu denboraldi honetan orain arte.

Nafarroako Unibertsitate Klinikan egindako azterketa medikoek baieztatu dutenez, hegalekoak giharretako lesioa du ezker hankako soleoan. Futbolariak minarekin amaitu zuen asteleheneko entrenamendua, eta sendatzeko prozesuari ekin dio jadanik, baina bajan zenbat emango duen bilakaeraren araberakoa izango da.

Hutsune garrantzitsua da, Bretones ohikoa izan baita hamaikakoetan denboraldi honetan, bai Luis Miguel Ramisekin, bai Jagoba Arrasaterekin. Bere lesioak Diego Ricori ateak ireki dizkio orain. Ricok ezker hegalean protagonismoa hartu beharko du.

Getafetik iritsitako eskarmentu handiko jokalariak 101 minutu besterik ez ditu pilatu bi partidatan, Espanyolen eta Rayo Vallecanoren aurka. Orain, itxura guztien arabera, igandean bertan izango du aukera Malagaren aurka, eta taldekidearen baja betetzeko aurrerapausoa eman beharko du neurketan.

Publizitatea
X
Publizitatea
X