Kontxako Bandera
Gorka Aranberri: “Donostiarra akuilu ona izan da guretzako”
Oriok beste urrats bat eman du 131. Kontxako Bandera eskuratzeko, lehen jardunaldia irabazita. Hala ere, ez dago ezer erabakita, Donostiarrak estu hartu eta 3 segundora geratu baita. Zierbena, berriz, 11 segundora sailkatu da, eta oraindik ere lehian dago. Datorren igandean erabakiko da dena.
Oriok abantaila hartu du, baina datorren igandean erabakiko da bandera
San Nikolas ontziak, lehen txanda irabazita, 3 segundoko aldea atera dio Donostiarrari. Torrekua II.a ontziak ez dizkie gauzak batere erraz jarri estropadan mirotzei. Zierbenak irabazi du bigarren txanda, eta ohorezko txanda osatuko du, Hondarribiarekin batera, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian. Bermeok 3 segundoko zigorra jaso du, eta 5. postuan amaitu du.
Arraun Lagunakek ez du hutsik egin, eta bideratuta utzi du Kontxako Bandera
Arraun Lagunakek Tolosaldea 9 segundora duela ekingo dio datorren igandeko jardunaldi erabakigarriari. Aipatu bi traineruekin batera, San Juan eta Astillero arituko dira ohorezko txandan.
2026ko Kontxako Banderaren 1. jardunaldiko kaleen zozketaren emaitza
ARRAUNA ZUZENEAN: Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldia
Ikusi 2026ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldiaren zuzeneko emanaldia, Donostiatik, 10:40etik aurrera.
Orio eta Arraun Lagunak faborito nagusi, Kontxako Banderaren lehen jardunaldian
Emakumezkoetan, Lugañene ontziak laugarren garaipena lortu nahi du jarraian, denboraldi honetan dena irabazi ostean. Gizonezkoen estropadan, aldiz, Zierbena eta Bermeo dira, aurreikuspenen arabera, Orioren aurkari nagusiak.
Maddi Landa, Zarauzko arraunlaria: “Kriston eguna izan zen guretzat, sinestu ezinda gaude"
Zarautzek iazko akatsa ahazteko aukera izan zuen asteazkeneko sailkatze estropadan. Aurten, banderaren lehian izango dira, eta pozarren daude. ETE ligako traineru bakarra izango da uretan Kontxako badian: Enbata.
Honela ospatu dute Zarauzko arraunlariek eta zaleek Kontxako Banderan izango direla
Ostegunean egindako sailkatze estropadan, Enbatak zazpigarren postua lortu du, eta, horrenbestez, Kontxan izango da. Estropada amaituta, Zarauzko arraunlariek eta zaleek pozarren ospatu dute hori.
Gertu eduki arren, bidean geratu dira Hondarribia eta Kaiku
Eskutik joan zaie Hondarribiari (zortzigarren) eta Kaikuri (bederatzigarren) Kontxako lehian aritzeko aukera. Erroxe Amunarrizek, burumakur, egindakoa onartzea besterik ez zaiela geratzen azaldu du. Ainhoa Escobal, berriz, pozik agertu da lortutako emaitzarekin.
Donostiarra eta Zarautz une gozoan, Kontxako lehiarako sailkatu ostean
Zarautz eta Donostiarra seigarren eta zazpigarren postuan sartu dira Kontxako Banderaren sailkapen estropadan. Biak ala biak Igandean gozatzea dute helburu, baita ahal bezain postu onenean amaitzea ere, noski.
San Juan, Astillero, Tolosaldea, Orio, Hibaika, Donostiarra eta Zarautz sailkatu dira emakumezkoen Kontxako Banderarako
Ostegunean jokatu duten sailkatze estropadan, zazpi klub horiek lortu dute txartela, eta, hortaz, Arraun Lagunakekin batera, Kontxako Banderan izango dira, hurrengo bi igandeetan. Ziabogan, Kaikuk eta Tiranek Zarautzen denbora bera egin dute, baina, bigarren luzean, Enbata Tiran eta Bizkaitarra baino arinago joan da.
ZUZENEAN: Kontxako Banderako emakumezkoen sailkatze-estropada
Ikusi, zuzenean, 2026ko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze-estropadaren emisioa, irailaren 3an, 17:40tik aurrera.
Tolosaldea, San Juan eta Orio dira faboritoak, eta Astillerok, Hibaikak eta Donostiarrak ere aukera dute sailkatzeko. Horietako guztietako baten batek ez balu maila emango, hortxe izango dira Hondarribia, Zarautz, Zumaia, Perillo eta Chapela, igandean Donostian izateko prest.
2026ko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze estropadaren irteera ordena
Irteeran lehena Hibaika izango da, eta Amegrove arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
San Juan eta Zarautz, Kontxako Bandera lortzeko zorian
San Juan eta Zarautz Kontxako Banderarako sailkatzeko zorian izan dira, zortzigarren eta bederatzigarren postuetan, hain zuzen ere. San Juango arraunlari den Jon Arbonak azaldu du Ligan zentratu direla eta Kontxan sorpresa ematera etorri direla. Zarauzko Axi Manterolak, berriz, egindako estropadak play-offerako konfiantza emango diela dio.
Lekittarra eta Ondarroa olatu aparretan, Kontxarako azken bi postuak lortu dituzte eta
Lekittarra eta Ondarroa izan dira Gizonezkoen Kontxa Banderako sailkatze estropadako seigarren eta zazpigarrenak. Xanet Gimenorekin (Ondarroa), eta Iñaki Goikoetxea Saguarekin (Lekittarra) egon gara, biak pozik daude, eta datorrenari begira.
Zierbena, Orio, Hondarribia, Bermeo, Getaria, Lekittarra eta Ondarroa gizonezkoen Kontxako Banderarako sailkatu dira
Asteazkenean egindako sailkatze estropadan, zazpi klub horiek lortu dute txartela; Donostiarrarekin batera arituko dira hurrengo bi igandeetan, azken hori sailkatuta baitzegoen. Zarautzek gertu izan du sailkatzea, baina, azkenean, ezin izan du hobetu Ondarroak egindako denbora.
ZUZENEAN: Kontxako Banderako gizonezkoen sailkatze-estropada
Ikusi, zuzenean, 2026ko Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze-estropadaren emisioa, irailaren 2an, 17:40etik aurrera.
Aurreikuspenen arabera, Oriok, Zierbenak, Bermeok, Getariak eta Hondarribiak aukera handiak dituztela sailkatzea lortzeko, eta Lekittarrak eta Ondarroak ere, esperotako mailan egotekotan, sailkapena lor dezakete. Alabaina, Santurtzik, San Juanek, Aresek, Chapelak, Deustuk eta Zarautzek aukera dute aurrekoak estutzeko.
2026ko Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze estropadaren irteera ordena
Irteeran lehena Bermeo izango da, eta Castro Lizaga arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
Igandean hasiko den Kontxako Banderako txartelak, sailkatze estropadetan jokoan
Asteazkenean, gizonezkoen sailkatze estropadan, 24 traineru arituko dira, zazpi posturen bila; ostegunean, ordea, 19 traineru ibiliko dira lehian, zazpi txarteletako bat eskuratu nahirik, emakumezkoen sailkatze estropadan. Donostiarrak eta Arraun Lagunakek bermatuta dute Kontxako Banderan izango direla, baina gainerakoentzat urduritasuneko eguna da; izan ere, inork ezin du huts egin.
Kontxako Banderako sailkatze estropadak: Zeintzuk dira faboritoak? Nola egongo da itsasoa?
Asteazkenean gizonezkoen sailkatze estropada izango da, eta ostegunean, emakumezkoena. Ibon Gaztañazpik azaldu digu zer izango den bi estropada horietan; erlojupekoetan, igandean aurreneko jardunaldia duen Kontxarako zazpi txartel izango dira jokoan.