2026ko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze estropadaren irteera ordena
Irteeran lehena Hibaika izango da, eta Amegrove arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
Astillero irteera hartuko duen laugarren taldea izango da. Argazkia: Aitor Arrizabalaga / ACT.
Ostegun eguerdian zozkatu dute arratsaldean erlojupeko modalitatean jokatuko den 2026ko emakumezkoen Kontxako Banderarako sailkatzeko estropadaren irteera ordena. Sailkatze-proba kirolakeitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai, zuzenean, 17:40tik aurrera.
Zozketaren emaitzaren arabera, Hibaika izango da lehena arraun egiten, eta Zarautzek itxiko du lehenengo multzoko traineruen txanda. Ondoren, bigarren multzokoek ekingo diote lehiari: Deustu abiatuko da guztien aurretik; azkena, berriz, Amegrove izango da.
Irteera ordena
A multzoa
1. Hibaika
2. Donostiarra
3. Perillo
4. Astillero
5. Zumaia
6. Hondarribia
7. Orio
8. San Juan
9. Tolosaldea
10. Zarautz
B multzoa
11. Deustu
12. Castropol
13. Esteirana
14. Chapela
15. Ondarroa
16. Tiran
17. Lekittarra
18. Kaiku
19. Amegrove