Kontxako Bandera
2020/09/06 - 15:03
Nadeth Agirre: ''Helburua txanda irabaztea zen eta lortu egin dugu''
Oriok bi sgeundoko aldea atera dio Donostiarrari Kontxako Banderako lehen jardunaldian. Dena erabakitzeke dago datorren igandeko bigarren jardunaldiari begira.
2020/09/06 - 14:57
Oriok bi segundo atera dizkio Donostiarrari
Nadeth Agirreren arraunlariek denborarik onena egin dute Kontxako Banderako 1. jardunaldian, Donostiarrarekin lehia estuan izan ostean.
2020/09/06 - 14:51
Epaileek Zierbenari norabidea zuzentzeko eskatu dioten unea
Kontxako banderaren 1. jardunaldian, Zierbena eta Hondarribiaren arteko lehia izan da. Bueltako luzean, bizkaitarrak hirugarren kalera joan dira, eta epaileek norabidea zuzentzeko eskatu diete.
2020/09/06 - 13:59
Hondarribia izango da aurkari nagusia, 1. jardunaldian erakustaldia emanda
'Ama Guadalupekoa' jaun eta jabe izan da 1. jardunaldiko bigarren txandan. Zierbena 8 segundora utzi du eta lehen txandan aritu den Saturtzi 19ra.
2020/09/06 - 11:55
Oriorentzat izan da denborarik onena, Donostiarrari bi segundo aterata
Oriotarrek bi segundoko aldea besterik ez diete atera 'Torrekua' ontzikoei, eta bigarren jardunaldirako dena erabakitzeke geratu da.
2020/09/05 - 22:53
Kontxako Bandera, ateak itxita
Irailaren 6an, 2020ko Kontxako Banderaren 1. jardunaldia jokatuko da, baina koronabirusaren eraginez Udalak itxi egingo ditu proba ikusteko bilgune izaten diren tokiak.
2020/09/05 - 17:54
2020ko Kontxako Banderarako iragarpena: 1 eta 1,5 metro bitarteko olatuak espero dira
Igande honetan, irailaren 6an, 2020ko Kontxako Banderaren lehendabiziko jardunaldia jokatuko da, eta egun horretarako eguraldiaren iragarpena zein izango den jakinarazi digute ETBko lankideek.
2020/09/05 - 17:38
Azken entrenamenduak, lehen jardunaldiaren atarian
10 traineruk larunbat goiza aprobetxatu dute Kontxaren atariko azken entrenamendua egiteko, lau emakumezkoak eta sei gizonezkoak.
2020/09/05 - 14:48
Dena prest, Kontxako Banderako lehen jardunaldirako
Emakumezkoetan, Orio iazko eta Ligako txapelduna da faborito argia. Gizonezkoetan, aldiz, asko dira aukerak dituztenak: Hondarribia, Zierbena, Orio eta Santurtzi, Donostiarra eta Bermeo ahaztu barik.
2020/09/04 - 11:40
1. jardunaldiko txanden zozketa
ETB1ek eta eitb.eus-es zuzenean eskainiko dute igandeko lehen estropadak goizeko 09:45etatik aurrera.
2020/09/03 - 23:07
Espero ziren sei taldeak eta Zarautz egongo dira Kontxako Banderan
Zierbena, Orio, Hondarribia, Santurtzi, Urdaibai, Cabo eta Zarautz lehiatuko dira Donostiarrarekin batera datozen bi igandeetan, titulua lortzeko.
2020/09/03 - 20:18
Zierbena, Orio, Hondarribia, Santurtzi, Urdaibai, Cabo eta Zarautz, sailkatuta
Zazpi talde hauek Donostiarrarekin batera ariko dira lehian datozen bi igandeetan. Kontxako Bandera irabaztea egongo da jokoan.
2020/09/03 - 13:17
21 traineru, bi multzotan banatuta
Arkote, Astillero eta Larrun Costa taldeek ez dute gaurko estropadan parte hartuko Covid-19aren eraginez.
2020/09/03 - 12:33
Gaur, zuzenean, gizonen sailkatze estropada
Zierbena, Hondarribia, Bermeo, Orio eta Santurtzi, Eusko Label Ligako lehenak sailkatzeko faboritoak dira.
2020/09/02 - 23:32
Euskotren Ligakoak, Tolosaldea, San Juan eta Hibaika, barruan
Orio, Tolosaldea, Arraun Lagunak, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Hibaika taldeek eskuratu dute Kontxako Bandera lehiatzeko txartela. Donostiarrarekin batera ariko dira datozen bi asteburuetan.
2020/09/02 - 21:15
Arkote ez da sailkatze estropadan egongo, positibo baten eraginez
Klubak antolatzaileei jakinarazi dienez, kirolari batek positiboa eman du COVID-19agatik eta taldeak ezingo du sailkatze proban parte hartu.
2020/09/01 - 13:19
Hauek dira 2020ko Kontxako Banderarako ezarritako neurri berezi berriak
Koronabirusaren transmisioa saihesteko asmoz, Donostiako Udalak aldaketa batzuk ezarri ditu aurtengo ediziorako.
2020/09/01 - 11:07
San Pedro eta Pedreña, sailkatze estropadari begira
Asteazkenean emakumezkoek jardungo dute eta biharamunean gizonezkoek. KAE mailan ari diren traineru bik, San Pedrok eta Pedreñak, grina bereziarekin ekingo diote jardunaldiari.
2020/08/28 - 17:22
Pandemiak eragindako aldeketekin aurkeztu da Kontxako Bandera
2020ko Kontxako Bandera aurkeztu dute ostiral honetan Donostian. Koronabirusaren pandemiarengatik aldaketak izango ditu aurtengo edizioak. Lehia eta emozioa bermatuta daude, baina zale gabe.
2020/08/21 - 23:59
Kontxako Banderaren antolatzaileek neurri bereziak hartuko dituzte
Kontxako Banderaren antolatzaileek neurri bereziak hartzea erabaki dute aurtengo ekitaldirako, koronabirusaren pandemiak eraginez. Besteak beste, ez bertaratzea eskatu diete arraunzaleei.