EMAKUMEZKOEN SAILKATZE ESTROPADA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

San Juan, Astillero, Tolosaldea, Orio, Hibaika, Donostiarra eta Zarautz sailkatu dira emakumezkoen Kontxako Banderarako

Ostegunean jokatu duten sailkatze estropadan, zazpi klub horiek lortu dute txartela, eta, hortaz, Arraun Lagunakekin batera, Kontxako Banderan izango dira, hurrengo bi igandeetan. Ziabogan, Kaikuk eta Tiranek Zarautzen denbora bera egin dute, baina, bigarren luzean, Enbata Tiran eta Bizkaitarra baino arinago joan da.

Zarautz (Kontxako Bandera)

Zarautzek zazpigarren postua lortu du, eta, horrela, Kontxarako sailkatu da. Argazkia: EITB.

San Juan, Astillero, Tolosaldea, Orio, Hibaika, Donostiarra eta Zarautz 2026ko emakumezkoen Kontxako Banderarako sailkatu dira, ostegunean; izan ere, Donostian jokatutako sailkatze estropadan, lehen zazpi postuak eskuratu dituzte. Hala, klub horiek, Arraun Lagunakekin batera, Kontxan izango dira, hurrengo bi igandeetan.

Egia esan, sailkatzea lortzeko faborito nagusiek aurreikuspenak bete egin dituzte. Emozioa, hori bai, zazpigarren posturako lehian izan da. Azkenean, Zarautzek erdietsi du hori; Enbata, ziabogan, 5:41eko denbora egin du, eta Tiranek eta Kaikuk, gerora, denbora hori bera izan dute. Itzuliko luzean, Zarautz arinago ibili da, eta, azkenean, Tiran eta Bizkaitarra Kontxatik at gelditu dira. 

San Juan izan da onena sailkatze estropadan. Batelerek 10:57 behar izan dute lana amaitzeko; gainerako guztiak hamaika minutuetatik gora aritu dira. San Juanetik oso gertu, eta parean-parean elkarren artean, sailkatu egin dira Astillero eta Tolosaldea (11:00), Orio (11:01), Hibaika (11:02) eta Donostiarra (11:04).

Atzetik, Zarautz 11:06ko denbora eginda helmugaratu da, eta ematen zuen Enbatak txartela poltsikoratuko zuela; Hondarribiak, 11:11 eginda, ez zuen aukerarik. Baina, B multzoko ontziak lehian zeudela, Tiranek eta Kaikuk emozioa jarri dute; lehen luzean, Enbataren denbora bera egin dute biek ala biek. Hortaz, amaierara arte ezin izan du Zarautzek ezer ospatu, Tiran eta Bizkaitarra zazpigarren postua lortzeko moduan baitzeuden.

Tiranek, helmugan, 11:22ko denbora egin du, eta Bizkaitarrak 11:21koa; hala, festak eztanda egin du zarauztarren artean, Kontxan izango baitira. 

Txanden zozketa

Sailkatze estropada bukatuta, zozkatu egin dituzte, Donostiako Udaletxean igandean jokatuko duten lehen jardunaldiko txandak. Zozketa horrek zehaztu duenez, Donostiarra, Zarautz, Hibaika eta Tolosaldea arituko dira lehen txandan, eta Orio, San Juan, Arraun Lagunak eta Astillero izango dira bigarrenean. 

Zure interesekoa izan daiteke

Arrauna Kontxa estropadak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ZUZENEAN: Kontxako Banderako gizonezkoen sailkatze-estropada

Ikusi, zuzenean, 2026ko Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze-estropadaren emisioa, irailaren 2an, 17:40etik aurrera. Aurreikuspenen arabera, Oriok, Zierbenak, Bermeok, Getariak eta Hondarribiak aukera handiak dituztela sailkatzea lortzeko, eta Lekittarrak eta Ondarroak ere, esperotako mailan egotekotan, sailkapena lor dezakete. Alabaina, Santurtzik, San Juanek, Aresek, Chapelak, Deustuk eta Zarautzek aukera dute aurrekoak estutzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X