Arraun Lagunakek ez du hutsik egin, eta bideratuta utzi du Kontxako Bandera
Arraun Lagunakek Tolosaldea 9 segundora duela ekingo dio datorren igandeko jardunaldi erabakigarriari. Aipatu bi traineruekin batera, San Juan eta Astillero arituko dira ohorezko txandan.
Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, emakumezkoen estropadan, ez da ezustekorik izan: Arraun Lagunak izan da azkarrena, eta ondo bideratuta utzi du bandera preziatuta bereganatzeko lehia, Tolosaldeari 9 segundoko aldea aterata. Aipatu traineruekin batera, San Juan eta Astillero arituko dira ohorezko txandan datorren igandeko jardunaldi erabakigarrian.
Gaurko saioan ere, Lugañene ontziak berezko duen indarrarekin ekin dio estropadari, eta berehala ipini da buruan, San Juan, Astillero eta Orio, hurrenez hurren, atzetik zituela.
Ziabogaren ostean, Arraun Lagunakek 6 segundora zituen gainerako traineruak, eta bigarren luzean aldea areagotuz joan da, paladaz palada, 10 minutu eta 49 segundoko denborarekin bukatzeko.
Askoz atzerago sartu dira San Juan (+10), Astillero (+10) eta Orio (+18). Horrenbestez, Donostiako taldeak ondo bideratuta utzi du Kontxako Bandera, erabakita ezer ez badago ere.
Lehendabiziko txandan, berriz, Tolosaldea gailendu da, aurreikuspenak beteta, 10 minutu eta 58 segundoko denbora eginda, eta, datorren igandean Arraun Lagunaki garaipena garesti saltzen saiatuko da.
Hibaikak, ostera, bigarren postuan bukatu du estropada (+2), lehen luzean buruan joan eta gero. Donostiarra izan da hirugarrena (+4) eta Zarautz laugarrena (+8).
Zure interesekoa izan daiteke
Gorka Aranberri: “Donostiarra akulu ona izan da guretzako”
Oriok beste urrats bat eman du 131. Kontxako Bandera eskuratzeko, lehen jardunaldia irabazita. Hala ere, ez dago ezer erabakita, Donostiarrak lehia estua egin baitu, eta txapeldunengandik hiru segundora baino ez baita geratu. Zierbena, berriz, 11 segundora helmugaratu da, eta oraindik ere lehian dago. Datorren igandean erabakiko da dena.
Oriok abantaila hartu du, baina bandera datorren igandean erabakiko da
San Nikolas ontziak, lehen txanda irabazita, hiru segundoko aldea atera dio Donostiarrari. Torrekua II.ak ez dizkio gauzak batere erraz jarri estropadan oriotarrei. Zierbenak irabazi du bigarren txanda eta ohorezko txanda osatuko du Hondarribiarekin batera Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian. Bermeok, hiru segundoko zigorrarekin, bosgarren postuan amaitu du.
2026ko Kontxako Banderaren 1. jardunaldiko kaleen zozketaren emaitza
Emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da, eta gizonezkoena, berriz, ordubete geroago, 12:00etan.
ARRAUNA ZUZENEAN: Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldia
Ikusi 2026ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldiaren zuzeneko emanaldia, Donostiatik, 10:40etik aurrera.
Orio eta Arraun Lagunak faborito nagusi, Kontxako Banderaren lehen jardunaldian
Emakumezkoetan, Lugañene ontziak laugarren garaipena lortu nahi du jarraian, denboraldi honetan dena irabazi ostean. Gizonezkoen estropadan, aldiz, Zierbena eta Bermeo dira, aurreikuspenen arabera, Orioren aurkari nagusiak.
Maddi Landa, Zarauzko arraunlaria: “Kriston eguna izan zen guretzat, sinestu ezinda gaude"
Zarautzek iazko akatsa ahazteko aukera izan zuen asteazkeneko sailkatze estropadan. Aurten, banderaren lehian izango dira, eta pozarren daude. ETE ligako traineru bakarra izango da uretan Kontxako badian: Enbata.
Honela ospatu dute Zarauzko arraunlariek eta zaleek Kontxako Banderan izango direla
Ostegunean egindako sailkatze estropadan, Enbatak zazpigarren postua lortu du, eta, horrenbestez, Kontxan izango da. Estropada amaituta, Zarauzko arraunlariek eta zaleek pozarren ospatu dute hori.
Gertu eduki arren, bidean geratu dira Hondarribia eta Kaiku
Eskutik joan zaie Hondarribiari (zortzigarren) eta Kaikuri (bederatzigarren) Kontxako lehian aritzeko aukera. Erroxe Amunarrizek, burumakur, egindakoa onartzea besterik ez zaiela geratzen azaldu du. Ainhoa Escobal, berriz, pozik agertu da lortutako emaitzarekin.
Donostiarra eta Zarautz une gozoan, Kontxako lehiarako sailkatu ostean
Zarautz eta Donostiarra seigarren eta zazpigarren postuan sartu dira Kontxako Banderaren sailkapen estropadan. Biak ala biak Igandean gozatzea dute helburu, baita ahal bezain postu onenean amaitzea ere, noski.