Euskotren Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hirutik hiru Arraun Lagunakentzat, Zierbenan ere nagusituz

Orain arte Euskotren Ligan lehiatu diren hiru banderak 'Lugañene'rentzat izan dira, denboraldi hasiera ezin hobea osatuz.

Arraun Lagunak Zierbenan
Arraun Lagunekeko arraunlariak garaipena ospatzen. Argazkia: EITB

Arraun Lagunakek sasoi betean dagoela erakusten jarraitzen du, igande honetan Zierbenan jokatutako Petronor Bandera ere nagusitasunez irabaziz. Orain arte Euskotren Ligan lehiatu diren hiru banderak Lugañenerentzat izan dira, denboraldi hasiera ezin hobea osatuz.

Ohorezko txandatik abiatuta, lehen palakadetatik jarri da buruan traineru donostiarra. Tolosaldea izan da kinka larrian jarri duen bakarra; Hibaika eta Orio, aldiz, lehiatik kanpo geratu dira ontzi guztiei arazoak eman dizkien ziabogatik aurrera.

Itzuliko luzean, Arraun Lagunak distantzia handitzen joan da pixkanaka, eta azkenean bakarrik helmugaratu da 10:48 minutuko denborarekin. Tolosaldea 6 segundora heldu da, eta hirugarren aurreko txandan nagusitu den Astillero izan da, 11 segundora.

Kolpe gogorrena Oriok hartu du, ez baita batere eroso ibili eta estropada denborarik txarrenarekin bukatu du, irabazlearengandik 24 segundora.

Astillerok eta San Juanek borroka estua mantendu dute lehen txandako gidaritza hartzeko. Traineru kantabriarrak segundo bakarreko abantaila izan du, baina Donibanekoek harrapatu egin dute itzuliko luzean eta parez pare aritu dira. Azken metroetan emozioa izan da, baina azkenean Astillero nagusitu da, San Juan atzetik, eta ondoren Donostiarra eta Zumaia.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X