Unai Laso
2025-2026ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdietako ligaxka izango da gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 29an.
Lehen jardunaldiko irabazleek neurtuko dituzte indarrak igandean
Igandean, martxoak 8, Altuna eta Ezkurdia Laso eta Albisuren aurka lehiatuko dira Binakako Txapelketako finalerdietako bigarren jardunaldian, Gasteizen. Partida horretarako materiala aukeratu dute dagoeneko.
Lasok eta Albisuk lider jarraitzen dute
Zaila egiten ari zaie gainontzeko pilotariei Laso eta Albisu garaitzea. Lider izan ziren lehen fasean eta berdin jarraitzen dute bigarrenean. Hori gutxi ez eta finalaurrekoen ligaxkan sendo hasi dira biak. Altuna eta Ezkurdiak berriz, 5 partidu irabazi dituzte jarraian.
Lasok eta Albisuk geldiezin jarraitzen dute: 13-22 menderatu dituzte Jaka eta Iztueta
Lasok eta Albisuk 13-22 garaitu dituzte Jaka eta Iztueta finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian. Garaipen honekin, ligaxkako liderrek pauso polita eman dute finalera bidean.
Laso eta Albisuren marka ikaragarria, 13 garaipen 14 jardunalditan
Unai Laso eta Jon Ander Albisu sekulako ligaxka eginda iritsiko dira Binakako Txapelketako finalerdietara. Atzo 22-20 irabazita, 13 garaipen lortu dituzte 14 jardunalditan. Azken bederatzi urteetako ligaxketako markarik onena.
Play-offetako postuak argituko ditu azken jardunaldiak
Jon Mariezkurrenak agur esan dio txapelketari, agian, ostiralean eskuin eskuko kailua zabaldu baitzaio. Elordi eta Zabaleta sailkatuta daude, eta Altuna-Ezkurdia bikoteak ere helburua lortu du, eta bi aurrelariek laugarren postua esku eskura dute.
Lasok eta Albisuk hamabigarren garaipena eskuratu dute, Zabala eta Martija ere menderatuta (22-19)
Lasok eta Albisuk hamabigarren garaipena eskuratu dute Zabala eta Martija menderatuta, Binakako Txapelketako 13. jardunaldian. Emaitza horri esker, gaurko garaileekin batera, Elordi eta Zabaleta finalaurrekoetara sailkatu dira, play-offak jokatu beharrik gabe.
Laso eta Albisu berriro garaile, Elordi eta Zabaleta menderatuta (17-22)
Lasok eta Albisuk 11. garaipena lortu dute Binakako Txapelketako 12. jardunaldian, Elordi eta Zabaleta 17-22 menderatuta. Gorriak 9-5 aurreratu dira lehen erdian, baina urdinek 11-11ko berdinketa lortu dute gero, eta hortik aurrera nagusi izan dira.
Peña II.ak Artola ordezkatuko du eta Laso berragertuko da asteburuan
Lasok eta Albisuk finalerdietarako txartela eskuratu dute Larrazabal eta Mariezkurrena garaituta (22-19)
Lasok eta Albisuk gogotik egin behar izan dute lan Larrazabal eta Mariezkurrena mendean hartzeko, Binakako Txapelketako 10. jardunaldian. Horri esker, finalerdietara sailkatu dira.
Lasok eta Albisuk erakustaldia eman dute Jakaren eta Iztuetaren aurka (5-22)
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk zortzigarren garaipena eskuratu dute Martxel Iztuetaren eta Erik Jakaren aurka Ogetan. Urdinek hasieratik partidaren gidaritza izan dute, eta 5-10ekoaren ostean, ez diete aurkariei inolako aukerarik eman partida amaitu arte.
Lasok eta Albisuk geldiezin jarraitzen dute, Artola eta Imaz ere garaituta (12-22)
Lasok eta Albisuk zazpigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketan, Artola eta Imaz 12-22 menderatuta. Txapelketako liderra den bikotea bikain aritu da eta, azken tantoa egitea kosta egin zaien arren, azkenean garaipena poltsikoratu dute.
Lasok eta Albisuk Binakako Txapelketan duten lehen postua sendotu dute, Zabala eta Martija menderatuta (22-19)
Baikoko bikoteak sei garaipen daramatzate, jokatutako zazpi jardunaldietan, eta, ligaxkako lehen itzulia amaituta, aurreneko tokian jarraitzen dute. Astelenan jokatutako partidan, aurretik ibili dira markagailuan, baina azkenean sufritu behar izan dute, puntua eskuratu arte.
Tanto ikusgarria, Laso-Albisu vs Zabala-Martija partidan
Laso eta Albisu 5-4 ari ziren gailentzen, partidako hamargarren tantoa jokoan izan denean; orduan, Javi Zabalak sake ederra egin du, baina Jon Ander Albisuk bikain jaso, eta lau pilotariek tanto ikusgarria jokatu dute. Azkenean, urdinek eskuratu dute.
Lehen sakea… gorri, ala urdin? Txapa zutik gelditu da!
Astelenan, urtarrilaren 1ean, bitxikeria izan da: Laso-Albisu eta Zabala-Martija bikoteen arteko partida hasi aurretik, lehenengo sakea zein bikotek egingo zuen zehaztu behar zuen txapa zutik gelditu da, eta berriro bota behar izan dute.
Baikoko eta Aspeko pilotariek Gabonetako mezua zabaldu dute
Enpresek bideo bana argitaratu dute, eta horietan pilotariek zoriontasuna opa diete zaleei, Gabonetarako eta urte berrirako.
Lasok eta Albisuk aise menderatu dituzte Elordi eta Zabaleta (11-22)
Unai Laso eta Jon Ander Albisu indartsu ari dira Binakakoan, bostetik partida bakarra galdu baitute. Oraingoan ere, nagusitasun handiarekin irabazi dute, Elordi eta Zabaleta 11-22 menderatuta.
Txapelketako hirugarren partida irabazi dute Lasok eta Albisuk Etxeberria eta Rezusta garaituta (22-17)
Lasok eta Albisuk 22-17 irabazi diete Etxeberriari eta Rezustari Binakako Txapelketako 4. jardunaldian. Aspeko bikoteak jokatutako lau partidak galdu ditu, hortaz, ez dute punturik lortu oraindik.
Larrazabalek eta Mariezkurrenak garaipena lortu dute Lasok sustoa eman duen partidan (20-22)
Larrazabalek eta Mariezkurrenak 20-22 irabazi diete Lasori eta Albisuri Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldian. Lasok, gainera, min hartu du ebakuntza egin zioten belaunean.
Lasoren eta Albisuren astindua jaso dute Jakak eta Iztuetak (6-22)
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk erakustaldia eman dute Erik Jakaren eta Martxel Iztuetaren aurka jokatu duten partidan. 0-12 joan dira irabazten, eta 6-22 gailendu dira, ligaxkako bigarren puntua bereganatzeko.