Unai Laso
2022/05/26 - 15:22
Mariezkurrena: ''Unaik badaki begirada batekin zer esan nahi diodan''
Jon Mariezkurrena, Unai Lasoren botileroa, datorren igandean jokatuko den finalaz eta pilotariarekin daukan harremanaz mintzatu da EITB Mediarekin. Horrez gain, Lasoren indarguneak eta argalguneak zeintzuk diren kontatu ditu.
2022/05/25 - 16:59
Aparteko ikusmina Buruz Buruko finalerako material hautaketan
Igandean, Ezkurdiak eta Lasok jokatuko duten Buruz Buruko finalerako pilota hautaketa egin dute asteazken eguerdian, Nafarroa Arenan. Pilotazale ugari bertaratu da, aukeraketaren nondik norakoen berri izateko.
2022/05/24 - 18:25
Unai Laso: "Frontoi bizia da, ona niretzat, baina baita Ezkurdiarentzat ere"
Unai Laso Nafarroa Arenan entrenatzen aritu da, igande honetan Ezkurdiaren aurka jokatuko duen Buruz Buruko txapelketako finala prestatzeko. Sentsazio onak dituela eta lasai dagoela dio pilotariak.
2022/05/19 - 17:45
24 pilotarik jokatuko dute, taldeka, Bizkaia Torneoa
Talde bakoitzean lau pilotari egongo dira eta hiru modalitateetan jokatuko dute: Binaka, Buruz Buru eta Lau T'erdikoan. Finala Bilboko Aste Nagusian jokatuko da.
2022/05/17 - 16:54
Unai Laso, haserre, baina Ezkurdiari begira
Lasok badu ardurarik hilaren 29an Ezkurdiaren aurka jokatuko duen Buruz Buruko finala ahalik eta hobekien prestatzeko. Hala, ez zaio batere gustatu aste honetan Nafarroa Arenan ezin entrenatzea.
2022/05/14 - 22:51
Lasok Buruz Buruko finala jokatuko du Altuna 17-22 garaitu ondoren
Laso 17 eta 13 izan da atzetik baina bederatzi tanto jarraian egin ditu 22ra iritsi arte. Horrela, nafarra Iruñean jokatuko den final handian izango da. Bertan, Ezkurdaik eta Jakak jokatuko duten bigarren finalerdiareb irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak.
2022/05/14 - 22:18
Altunak eta Lasok liskar txiki bat izan dute 10-9ko tantoan
Altunak "atxiki" egin duela bolea batean esaten zuen Lasok. Berak ere gauza bera egin duela aurreko tanto batean leporatu dio Altunak.
2022/05/14 - 21:55
Lasok Altuna egungo txapelduna kanporatu du eta Buruz Buruko finalean izango da (17-22)
Nafarra gehiago izan da Bilbon jokatutako finalerdi gogorrean.
2022/05/10 - 17:47
Unai Laso prest dago Buruz Buruko finalerdia jokatzeko
Unai Lasok Buruz Buruko Txapelketan jarraitzea kolokan jartzen zuen giharretako lesioa gainditu du eta datorren larunbatean denboraldiko txapelketarik garrantzitsuenaren finalerdia jokatuko du Bilbon Jokin Altunaren aurka.
2022/05/10 - 15:01
Unai Lasok Buruz Buruko finalerdia jokatuko du
Aurrelariak proba bat egin du astearte honetan "eskuin besoaren egoera baloratzeko" eta partida jokatzea erabaki du.
2022/05/09 - 18:30
Ezkurdia vs Jaka eta Altuna vs Laso, Buruz Buruko finalerdietako kanporaketak
Altunak eta Lasok apirilaren 14an jokatuko dute Bizkaia frontoian, baldin eta Lasok bihar jokatzeko moduan dagoela erabakitzen badu. igandean ezkurdiak eta Jakak jardungo dute elkarren aurka, Eibarko Astelenan.
2022/05/09 - 00:51
Ezkurdia vs Jaka eta Altuna vs Laso izango dira Buruz Buruko finalerdietako kanporaketak
Partidak datorren larunbatean eta igandean jokatuko dira. Dena den, oraindik argitu egin behar da Unai Laso jokatzeko moduan izango den, eskuin besoan duen lesioa dela-eta.
2022/05/06 - 16:28
Lasok lesioa du eskuineko besoan eta asteartean erabakiko du finalerdia jokatuko duen ala ez
Nafarrak errekuperazio prozesuari ekin dio eta maiatzaren 10ean hasiko da berriro entrenatzen.
2022/05/04 - 20:54
Rezusta vs Laso neurketa ere bertan behera geratu da, Nafarroako aurrelaria min hartuta dagoelako
Unai Lasok ezingo du Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako 3. jardunaldiko partida jokatu, sorbaldako minagatik. Ez dagoenez neurketak atzeratzeko aukerarik, garaipena Rezustarentzat da, 22-0eko emaitzarekin.
2022/04/30 - 22:43
Unai Laso finalerdietan izango da
Unai Laso nafarrak 5ean utzi du Erik Jaka eta jardunaldi baten faltan multzoko lehen postuan amaituko du ligaxka.
2022/04/25 - 23:07
Laso aise nagusitu zaio Artolari (10-22)
Artolak eta Lasok jokatu dute final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko azken partida. Unai Lasok irabazi du 10-22ko emaitzarekin eta B multzoko liderra da.
2022/04/24 - 22:50
Altunak markagailua irauli behar izan du Dariori irabazteko (22-19)
Amezketakoa 13-19ko markagailuari buelta emateko gai izan da, eta final-laurdenetako ligaxkako A multzoko lider jarri da.
2022/04/20 - 21:45
Artola eta Laso, ligaxkako lehen puntuaren bila
Iñaki Artolak eta Unai Lasok apirilaren 25ean jokatuko dute final-laurdenetako ligaxkaren partida, Zumaian.
2022/04/18 - 21:52
Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetako partidak eta emaitzak
Altuna, Zabaleta, Dario, Ezkurdia, Rezusta, Artola, Laso eta Jaka pilotariek jokatu dute final-laurdenetako ligaxka.
2022/04/16 - 22:16
Unai Laso final-laurdenetan da, Jon Ander Peña 22 eta 13 mendean hartuta
Nafarrak joko aparta egin du partidako lehen zatian eta hortxe hautsi du markagailua: 14-5 eta 17-8 jarri da aurretik. Peñak garesti ordaindu ditu hartutako eeabaki okerrak.