Txapeldunen Liga
Sailkapena
Emaitzak
Txapeldunen Ligari buruzko albisteak
Bayernek eta Arsenalek bina berdindu dute, Interrek ozta-ozta irabazi du eta Manchester United Comon hondoratu da
Gainerako partidetan, honako talde hauek lortu dute garaipena: Galatasaray, Brujas, Aston Villa, Real Madril, LASK, eta Betis.
Andoni Iraolaren Liverpoolek 4-3 irabazi dio Iñigo Perezen Vila-reali, Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldian
Paris Saint Germain, bestetik, Bartzelonari gailendu zitzaion (4-2), gaueko beste partida batean.
Paris Saint-Germain 2-4 gailendu zaio Manchester Cityri, eta Liverpoolek eta Aston Villak seina gol sartu dituzte, Txapeldunen Ligan
Liverpool 3-6 garaile izan da LASKen zelaian, Austrian, eta Aston Villak 6-0 menderatu du Fenerbahçe, Londresen. Liga faseko bigarren jardunaldia amaituta, Paris Saint-Germain dabil lider sailkapenean; bederatzi taldek lortu dute garaipena jokatutako bi partidetan.
Bartzelonak Galatasaray menderatu du Istanbulen (1-4), eta Txapeldunen Ligako lider dabil
Liga faseko bigarren jardunaldiaren barnean asteartean jokatu dituzten partidetan, halaber, nabarmentzeko modukoa da Brujasek Inter Milanen zelaian lortutako garaipena, 3-4, Atletico Madrilek Manchester United 2-0 garaitu duela, eta Viking-Bayern Munich neurketan izandako berdinketa (3-3).
Mikel Artetak Arsenalekin berritu du, 2030era arte
Londresko taldeko euskal entrenatzailea 2019ko abendutik dabil Arsenal zuzentzen: “Pribilegioa da nire etorkizuna klubarekin lotzea, eta Arsenalentzat onena nahi duten hainbat pertsona apartarekin lanean jarraitzea. Klub hau bakarra da, haren izaeragatik eta sentiarazten duenagatik”, adierazi du.
San Mamesek ez du 2028ko Emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala hartuko, eta Lyongo Parc Olympiquen jokatuko da
Horrenbestez, San Mames ez da emakumezkoen kontinenteko txapelketa nagusiaren finaleko egoitza izango, 2024ko finala bertan jokatu eta lau urte geroago.
Bayernek eta Manchester Unitedek garaipena lortu dute eta Erromak berdinketa Txapeldunen Ligako estreinakoan
Bayern Munichek 5-0 jipoitu du Bodo/Glimt, Manchester Unitedek 4-0 garaitu du Sabah, eta Erromak eta Fenerbahçek 1-1 berdindu dute 2026-27ko Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Como 1907k garaipen argia lortu du Leipzigen aurka, eta Shakhtarrek puntu bat eskuratu du PSVren zelaian.
Ainhoa Moraza: “Gure maila non dagoen jakiteko balio behar digute horrelako partidek”
Reala Txapeldunen Ligatik at geratu da Chelsearen aurka 0-1 galdu ostean. Ainhoa Morazarek azaldu du “taldeak partida oso landua” egin duela, markagailua guztiz kontra eduki arren. Hala ere, “bide onetik” doazela adierazi du donostiarrak.
Hauxe izan da Reala-Chelsea partidako gol bakarra
Realak 0-1 galdu du Chelsearen aurka, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidan, Zubietan. Keira Walshek sartu du talde ingelesaren aldeko gola, 54. minutuan.
Realak ahalegin handia egin du Chelsearen aurka, baina galdu du Zubietan, eta Txapeldunen Ligatik at gelditu da (0-1)
Keira Walshek, 54. minutuan, hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidako gol bakarra sartu du. Horrenbestez, euskal taldeak Europa Kopa jokatuko du. Chelseak erakutsi du talde bikaina dela, baina Reala ondo aritu da bigarren norgehiagoka honetan, eta kanporaketan ere bai.
Gorka Alvarezek Realaren emakumezkoen lehen taldearen gidaritza hartu du
Entrenatzaile lasartearra Realera itzuli da emakumezkoen taldearen entrenatzaile gisa, “etapa berriari ezagutzatik eta jarraitutasunetik heltzeko asmoz”.
Ainhoa Moraza: “Inork ez zuen espero Arturo joatea; ez dut uste momentu onenean hartutako erabakia izan zenik”
Arturo Ruizek, Realeko entrenatzailea ohiak, karguari uko egin zion Txapeldunen Ligako lehen partida jokatu ostean eta Liga hasteko bi egunen faltan. Ainhoa Moraza jokalariak adierazi du ez dela erraza izan, baina taldea “sendo” dagoela eta hori dela garrantzitsuena.
Realak Chelsearen aurkako kanporaketa irauli nahi du, Txapeldunen Ligako liga fasean sailkatzeko
Hirugarren sailkatze-kanporaketako joaneko partidan, euskal taldeak 5-2 galdu zuen; itzuliko neurketa asteazkenean jokatuko dute, 19:00etatik aurrera, Zubietan, eta kirolakeitb.eus-ek eta ETB1ek zuzenean emango dute.
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Reala vs Chelsea, zuzenean, EITBn
Irailaren 2an jokatuko den neurketa streaming bidez izango da ikusgai, kirolakeitb.eus atarian eta ETBONen, eta telebistaz, ETB1en, 19:00etatik aurrera, Zubietatik.
Ainhoa Moraza: “Taldeak egin duen lanarekin geratu behar gara"
Emaitza gogorra Realarentzat, Londresen aurpegia eman arren (5-2)
Aturo Ruizek zuzentzen duen taldeak gol sorta ederra jaso du Londresen Chelsearen aurka jokatutako Txapeldunen Liga aurreko faseko joaneko partidan.
Realak emaitza ona lortu nahi du Txapeldunen Ligako atarikoan, Chelsearen aurka
Hirugarren kanporaketako joaneko partida gaur arratsaldean jokatuko dute, 19:45etik aurrera, Londresen.
Nerea Eizagirre: “Defentsako lana ondo egin behar dugu, eta ditugun aukerak aprobetxatu”
Lau urteren ondoren, Realak Txapeldunen Ligan jokatuko du berriro. Nerea Eizagirre kapitain izan zen orduan, eta hala izango da aurten ere. “Taldea indartsu” datorrela azaldu du eta Chelsearen aurkako partida zaila izango den arren, “lana ondo egin” behar dutela adierazi du.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.