Realak emaitza ona lortu nahi du Txapeldunen Ligako atarikoan, Chelsearen aurka
Hirugarren kanporaketako joaneko partida gaur arratsaldean jokatuko dute, 19:45etik aurrera, Londresen.
Joaneko partida 19:45ean hasiko da. Argazkia: EITB
Realak Chelsearen aurka jokatuko du Txapeldunen Ligako atariko joaneko neurketa, gaur arratsaldean, Londresko Cherry Reds Records Stadium zelaian. Talde donostiarra emaitza ona lortzeko zelairatuko da, datorren astean Donostian jokatuko den itzulikoari sasoian ekiteko.
Arturo Ruizek entrenatzen duen taldea pasa den denboraldian ligan hirugarren geratu zen berbera da. Horri esker lortu zuten Txapeldunen Ligan lehiatzeko aukera. Era berean, denboraldi aurre ona egin dute, Lyonen aurka berdinduta eta Euskal Herria Kopa Athleticen aurka irabazita. Horrenbestez, motibatuta egingo diote aurre erronkari, Nerea Eizagirre kapitainak astearte honetan nabarmendutakoaren arabera.
Talde ingelesa, bestalde, hirugarren postuan sailkatu zen ligan, iragan sasoian.
Reala, bigarrenez Txapeldunen Ligan
Realak Txapeldunen Ligan parte hartzen duen bigarren aldia da, 22-23 denboraldian lehiatu baitzen txapelketa horretan estreinakoz. Orduan, galdu egin zuen Bayern Munichen aurka, joaneko partidan (0-1), Donostian. Bueltako neurketa ere kontrako emaitzarekin amaitu zuen (3-1), Munichen, eta, hartara, txapelketatik kanpo geratu zen Donostiako taldea orduko hartan.
Chelseak 2020-21 denboraldian Bartzelonak irabazi zuen finala jokatu zuen; horrez gain, azken lau edizioetan, hiru finalerdietarako sailkatu zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Nerea Eizagirre: “Defentsako lana ondo egin behar dugu eta ditugun aukerak aprobetxatu”
Lau urteren ondoren, Realak Txapeldunen Ligan jokatuko du berriro. Nerea Eizagirre kapitain izan zen orduan eta hala izango da aurten ere. “Taldea indartsu” datorrela azaldu du eta Chelsearen aurkako partida zaila izngo den arren, beraien “lana ondo egin” behar dutela adierazi du.
Matarazzo: “Gure ahalmenean sinesten dugu eta pentsamendu horrekin egingo diogu aurre partidari”
Realak Real Madrilen aurka jokatuko du abuztuaren 26an, Bernabeun. Matarazzok prentsaurrekoan adierazi du beraientzako “erronka bat” izango dela, baina beraien “ahalmenean sinesten” dutela.
Sansek 1-2 menderatu du Albacete, eta denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu
Arkaitz Mariezkurrenak, 6. minutuan, eta Gorka Gorosabelek, lehen zatiko luzapenean, egin dituzte Jon Ansotegiren taldearen bi golak; Albacetek partidako 80. minutuan sartu du berea, Bernabeuren eskutik.
Aihen Muñoz: “Aukerak izan ditugu berdintzeko, baina azkenean ez dugu lortu"
Realak 1-0 galdu du Sevillan Betisen aurka, aurtengo LaLigako estreineko partidan.
Realak ezin izan du punturik batu Betisen zelaian, Ligako lehen partidan (1-0)
Riquelmek sartu du, 63. minutuan, Andaluziako taldeari hiru puntuak eman dizkion gola. Realak, Oskarssonen eta Susicen bidez, oso gertu izan du berdinketa, baina, azkenean, talde txuri-urdinak neurketa galduta joan behar izan du aldageletara.
Matarazzo: “Jokalariak prest daude; mugimenduak espero ditugu hurrengo asteotan”
Realak gaur egin du azken entrenamendua. Bihar 21:00etan Elxen aurkako partida izango dute eta 24 jokalari eramango ditu Matarazzok, tartean Sanseko bost. Estatubatuarrak eskaini duen lehen prentsaurrekoan “datozen asteotan mugimenduak” espero dituela adierazi du.
Carlos Soler: “Iaz gol gehien jaso zituen taldea izan ginen, argi dago zerbait aldatzen saiatu behar garela"
Erdilari valentziarraren ustez, talde txuri-urdina "gol gutxiago jasotzen saiatu behar da, taldearen defentsa lana hobea izatea, iaz ez baitzen hala izan". Carlos Solerren hitzetan, Realak "denboraldiaurre ona" egin du. Gainera, pozik dago lehen denboraldiaurre osoa izan delako berarentzat, joan den udan talde gipuzkoarrera iritsi ostean.
Javi Lopez, utzita Feyenoordera
Realak eta Herbehereetako klubak akordioa itxi dute, hegalekoak Rotterdamen jarrai dezan hurrengo denboraldian.
Realak badaki dagoeneko Txapeldunen Ligako atariko kanporaketaren itzuliko partida noiz jokatuko duen
Txuri-urdinek irailaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Zubietan jokatuko dute neurketa erabakigarria.