Gorka Alvarezek Realaren emakumezkoen lehen taldearen gidaritza hartu du
Entrenatzaile lasartearra Realera itzuli da emakumezkoen taldearen entrenatzaile gisa, “etapa berriari ezagutzatik eta jarraitutasunetik heltzeko asmoz”.
Gorka Alvarez izango da Realaren emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria. Teknikaria klub txuri-urdinaren "egitura eta nortasuna” sakon ezagututa itzuli da Zubietara, baita “klubak futbola ulertzeko duen modua ere". Realak publikatutako komunikatu ofizialean adierazten denez, haren etorrerak "klubeko lanari eta ereduari jarraipena ematea ahalbidetuko du”.
2017-18 denboraldian hasi zen Alvarezek lehen taldearekin zuen harremana, bigarren entrenatzaile gisa. Denboraldi hartan bederatzi puntu posibleetatik bost lortu zituen garaipen bati eta bi berdinketari esker. Ondoren, Zubietan jarraitu zuen bere ibilbidea, teknifikazio taldeetan, baita hirugarren eta bigarren taldeetan ere. Hiru denboraldi egin zituen bigarren taldean, eta horietako lehenengoan Bigarren Federaziora igotzea lortu zuen. Joan den denboraldian, SD Eibar taldeko bigarren entrenatzaile izan zen F Ligan.
Orain erronka berria du aurretik: Realaren emakumezkoen lehen taldea zuzentzea. Proiektu horretan, “prestakuntza-prozesua eta azken urteotan harrobitik lehen taldera iritsi diren jokalari asko gertutik ezagutzeak” egokitzapena erraztuko diola azaldu du klubak, baita “etapari ezagutzatik eta jarraitutasunetik heltzeko aukera” emango diola ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.
Ainhoa Moraza: “Gure maila non dagoen jakiteko balio behar digute horrelako partidek”
Reala Txapeldunen Ligatik at geratu da Chelsearen aurka 0-1 galdu ostean. Ainhoa Morazarek azaldu du “taldeak partida oso landua” egin duela, markagailua guztiz kontra eduki arren. Hala ere, “bide onetik” doazela adierazi du donostiarrak.
Hauxe izan da Reala-Chelsea partidako gol bakarra
Realak 0-1 galdu du Chelsearen aurka, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidan, Zubietan. Keira Walshek sartu du talde ingelesaren aldeko gola, 54. minutuan.
Realak ahalegin handia egin du Chelsearen aurka, baina galdu du Zubietan, eta Txapeldunen Ligatik at gelditu da (0-1)
Keira Walshek, 54. minutuan, hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidako gol bakarra sartu du. Horrenbestez, euskal taldeak Europa Kopa jokatuko du. Chelseak erakutsi du talde bikaina dela, baina Reala ondo aritu da bigarren norgehiagoka honetan, eta kanporaketan ere bai.
Erik Bretos: “Munduko klub guztiek nahiko lukete Mikel Oyarzabal izan, baina berak Realean egon nahi du”
Realaren Futbol zuzendariak, asteazkenean, amaitu berri den fitxaketetako merkatua izan du hizpide; agerraldian, Realaren kapitainaren gainean mintzatu da: “Merkatuan egon nahiko balu”, adierazi du, “mila eskaintza izango genituzke”.
Mikel Goti Real Oviedora, utzita
Erdilaria Realetik utzita helduko da Asturiaseko taldera, 2026-27 denboraldiaren amaierara arte.