Txapeldunen Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak Chelsearen aurkako kanporaketa irauli nahi du, Txapeldunen Ligako liga fasera sailkatzeko

Hirugarren sailkatze-kanporaketako joaneko partidan, euskal taldeak 5-2 galdu zuen; itzuliko neurketa asteazkenean jokatuko dute, 19:00etatik aurrera, Zubietan, eta kirolakeitb.eus-ek eta ETB1ek zuzenean emango dute. 

Ainhoa Moraza (Reala)
Ainhoa Moraza, artxiboko irudian. Argazkia: Europa Press.

Realak, asteazkenean, Chelsearen aurkako kanporaketa irauli nahi du, 2026-2027 denboraldiko Txapeldunen Ligako liga fasera sailkatzea helburu. Hirugarren sailkatze-kanporaketako joaneko partidan, abuztuaren 26an, Londresen, euskal taldeak 5-2 galdu zuen; itzuliko neurketa asteazkenean jokatuko dute, 19:00etatik aurrera, Zubietan, eta kirolakeitb.eus-ek eta ETB1ek zuzenean emango dute.

Talde txuri-urdinarentzat, denboraldiko hasiera zaila ari da izaten. Arturo Ruiz entrenatzaileak, ustekabean, kluba utzi zuen, joaneko norgehiagoka zuzendu eta gero, eta, hori gutxi balitz bezala, Donostiako taldeak, Moeve F Ligako lehenengo jardunaldian, 0-2 galdu zuen Logroño Uniteden aurka.

Aurreikuspena da itzuliko partidan Ainhoa Marin eta Arola Aparicio hamaikakora bueltatzea; Marinek, Londresen, Realaren bi goletako bat sartu zuen. Irabazleak, Realak edo Chelseak, Txapeldunen Ligan jarraituko du; beste taldea, ordea, Europa Kopan arituko da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X