Berritzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Artetak Arsenalekin berritu du, 2030era arte

Londreseko taldeko euskal entrenatzailea 2019ko abendutik dabil Arsenal zuzentzen: “Pribilegioa da nire etorkizuna klubarekin lotzea, eta Arsenalentzat onena nahi duten hainbat pertsona apartarekin lanean jarraitzea. Klub hau bakarra da, duen izaeragatik eta kontuan izanik zer sentiarazten dizun”, adierazi du.

Mikel Arteta (Arsenal)

Mikel Arteta, Arsenalek duela gutxi jokatutako partida batean. Argazkia: Europa Press.

Mikel Arteta euskal entrenatzaileak Arsenalekin berritu du, 2030era arte, Ingalaterrako klubak asteazkenean iragarri duenez. Artetak hiru urtez luzatu du orain arte Arsenalekin zuen kontratua: “Pribilegioa da nire etorkizuna klubarekin lotzea, eta Arsenalentzat onena nahi duten hainbat pertsona apartarekin lanean jarraitzea. Klub hau bakarra da, duen izaeragatik eta kontuan izanik zer sentiarazten dizun”, adierazi du Artetak; 2019ko abenduan egin zuen debuta Londreseko taldeko entrenatzaile bezala.

Arsenalek gogora ekarri duenez, Artetak 361 partida ofizialetan zuzendu du Londreseko taldea, eta horietako % 62,05ean garaipena lortu du, “klubean izan ditugun lehen gainerako entrenatzaile guztiek lortutakoa baino ehuneko hobea”.

“Pribilegio handia da elkarrekin egiten ari garen bideari jarraipena ematea”, esan du Artetak”; futbolari bezala ere nabarmendu zen Arsenalen donostiarra. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X